Etengabekoak izan dira Ipar eta Hego Korearen artean nor bere sistema Koreako penintsula osoan gailentzeko ahaleginak. Ideologiak eta Gerra Hotzak tindatutako borroka horretan, propagandak berebiziko garrantzia izan du. Horren isla da ekainaren 29ra arte Bilboko Alondegian ikus daitekeen Ipar Korea: Historiaren zama erakusketa, herrialdeko afixez eta beste hainbat materialez osatua.
Mendeetan hamaika inbasio pairatu zituen arren, politika eta lurralde batasunaren eredu izan zen K.a. VII. mendean Yi dinastiak sortutako Koreako erresuma. II. Mundu Gerra amaitutakoan, korearrek Japoniaren uztarritik beren burua libre zekusatela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak (SESB) eta Amerikako Estatu Batuek (AEB) inbaditu zuten herrialdea. Aurrerago, potentzia garaile biek 38. paraleloaren gainean ezarritako bereizketa (1948) berretsiko zuen Koreako gerrak (1950-1953). Eta behin hori bukatutakoan, Gerra Hotza hasi zen. Alde bakoitzak bere independentzia aldarrikatu zuen, nork bere estatua. Eta 38. paraleloa munduko mugarik militarizatuena bihurtu zen. Hegoaldean, Koreako Errepublika komunismoaren kontrako ideologia militarreko diktadurak gidatuko zuen. Dena dela, urteak pasa ahala, diktadurak demokraziari eman zion bidea. Horri esker, eta AEBek lagunduta, hazkunde ekonomiko handia izan zuen, erdi mailako klase indartsua sortuz. Horixe da iparraren kontrako bermerik onena. Iparraldean ordea, Sobietar Batasunak eta Txinak bultzatutako estatua eratu zen: Koreako Herri Errepublika Demokratikoa. 40 urtez Kim Il-sung izan zen mandataria eta Kim Jong-il semeak ordezkatu zuen 1994an.
1948tik alde biek jardun dute elkarren kontra, bakoitzak bere sistema ezarri nahian; bakoitza historiari buruzko bere ikuspegia penintsula osora zabaltzen saiatu da. Ezinbestekoa zen agitprop estrategia leninistaren erabilpena, hau da, iritzi publikoan eragina izatea artea baliatuz. Rafel Buenoren aburuz –bera da Alondegian ikusgai dugun erakusketa antolatu duen Casa Asiako Politika eta Gizarte alorreko zuzendaria–, “Koreako kartelak mezu bat helarazteko modurik zuzen, eraginkor eta biziena dira; telebista edo irratia baino askoz ere gehiago”.
165 kartelek eta 28 margok osatzen dute erakusketa. Haiekin batera, Ipar Korearen bizimoduaren hainbat aspekturen inguruko dokumentalak eta Ipar Koreako ipuinak zinema-zikloa ere aurkituko ditugu. “Aberriaren Liderra eta Aita”, Pyongyang hiriburua, arkitektura, emakumezkoen futbola eta gimnasia bestelako ikuskizun artistikoekin uztartzen duen Arirang jaialdia dira, besteak beste, filmek azaltzen dituzten gaiak. Erakusketak Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren bilakaera islatu nahi du, 1948tik XX. mendearen amaiera arte.
Bi dira materialen jatorriak: afixak Ou Nang bildumagile txinatarrak urteetan Pyongyangera egindako bidaietan osatu zuen funtsetik datoz eta 50 urteko tartea jasotzen dute; margoak berriz, Koreako Herri Errepublikaren Atzerriko Kultura Harremanetarako Batzordeak utziak dira. Kartelen estetikari segitzen diote, kartelen beraien sortze prozesua –margo batetik mila alditan inprimatua izango den afixeraino– erakusteko asmoz.
Errealismo sozialista, 1917ko Sobietar Iraultzak sortu zuenaren antzekoa, nagusi da afixetan. Hala ere, badira hainbat osagai afixa korearrak bereizten dituztenak: hala nola, Koreako pintura tradizionala (chosonhwa), kaligrafia eta tinta. Lehen esan dugun lez, kartel guztiek propaganda dute helburu, Ipar Korearen erregimenaren aurrerakuntza, ahalegin kolektiboak (produktibitatea, kirola…), aberriaren balioak eta herrialdearen garapen ekonomikoa ezagutarazi nahi dituzte. Elkarren antza dute guztiek: erdian, ikusleari begira, gizakia dugu –emakumea zein gizona–, gertuko plano batean. Militarrak, beharginak eta ikasleak dira denak, ortodoxia leninistak agintzen duen lez. Atzealdean, iragarri nahi duten lorpena. Leloak eta datak osatzen dute kartela. 50 urteko tartean eginak badira ere, ez dago bakoitzaren urtea salatzen duen estilo aldaketarik. Kartelek informazioa baino ez dute ematen; iruzkin bakarreko irudiak dira. Jendearentzat interesgarriak, bitxiak izan daitezkeen materialak erakutsi ez ezik, Casa Asiaren ekimenak artxibo sendoa eratu nahi du, espezializatua ez den ikusleriak ere eskura izan ditzan arruntak ez diren material hauek.
Ipar Koreakoa munduko estatu komunistarik itxiena da. Jutxea du oinarri ideologiko. Kim Il Sungek honela definitu zuen: “Jutxeak esan nahi du iraultzaren zein ondorengo eraikuntzaren jabe bakarra jendea dela”. Rafael Buenok honela azaldu digu Jutxearen mamia: “Kredo berri hori ‘burujabetza’ gisa itzul genezake besterik gabe. Izan ere, bultzatzen zen politikak herrialdeko bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren erdigunean kokatzen zuen, baita Ipar Koreako herritar bakoitzaren bihotzean ere. Funtsean, autonomia eta buruaskitasuna oinarri dituen marxismo-leninismoaren aplikazio hau 1955etik ezartzen da, politikan, ekonomian, defentsa nazionalean eta kanpo-politikan burujabetasuna lortzeko gida ofizial modura. 25 milioi pertsona baino gehiagoren patua gidatu eta nortasuna zaintzen du, munduan beste estatu komunistetan egiten ez den bezala”.
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]