ESPAINIAKO HAUTESKUNDE orokorrak udazkenera aurreratuko direla bolo-bolo dabil. Batek daki, baina hor da legea eta zilegitasunaren arteko lehia, PSOEren gertuko lerroetatik aitortzen den gisan: bai, legez agortu daiteke legealdia, baina demokrazian gobernatzeko herritarren sostengua da zutaberik garrantzitsuena eta, alde horretatik, Zapateroren zilegitasuna eta indarra oso kolokan geratu dira maiatzaren 22ko porrotaren ondoren.
Eta argudioak eta logikak Espainiako Gobernurako balio badu, are eta gehiago Eusko Jaurlaritzarako. Esan daiteke udal eta foru hauteskundeek izaera bat dutela eta oso bestelakoa autonomikoek, baina PSEk jasotako porrotak eta Bilduren garaipenak argudio hori samur gainditzen dute oraingoan. PSE-PPrena Gobernu artifiziala zen lehen eta are gehiago orain. Ezikusiarena egin dezake Lopez lehendakariak, ekitaldiz ekitaldi biluzik, baina herritarrak ez dira itsu. Ardura politikoaren ikuspegitik gauza bakarrak justifika lezake hauteskundeak ez aurreratzea: Lopezek Jesus Egigureni kasu egitea eta Gobernua normalizazio politikoaren zerbitzura jartzea, egituratzen ari den bake prozesuari Ajuria Eneko ateak parez pare zabalduz.
Azken finean, denok dakigu normalizazio politikoaren aroan sartuta gaudela, eta denok dakigu zeregin horretan engaiatzea denbora kontua besterik ez dela. Elkarrizketa eta negoziazioaren ordua da: euskal gizarteko herritarren gehiengo handiak hori nahi du, bitartekaritza eta laguntza lanetarako prest den nazioarteko talde indartsua ere eratua dago… Zer gehiago behar da? Urratsak ematen jarraitzea, eta batzuk horretan serio hastea.
Zerikusirik izango ote du urrats horiekin Miguel Buen Herrizaingo Sailera eraman izanak? Egia ote zurrumurruek dioten gisan, Rodolfo Aresek ordezkatuko duela Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne Ministerioan? Aresek berak ukatu egin du halakorik, baina badakigu, politikarien artean orain zuri gero beltz.
BOTO ZAPARRADA hautetsi zaparrada bilakatu da Bildurentzat: 123 alkate, 1.000 milioi euroko aurrekontuak, ehunka mila pertsona bere gobernupean… Duela bi urte Patxi Lopez lehendakari izendatu zutenean, gertaera harekin benetako euskal gizartea azaleratzen zen eta herrialderik ederrenean bizitzen hasteko aukera genuen azkenean.
Bi urtetan nola aldatu den euskal gizartea Gorka Maneirorentzat: “Euskal gizartea gaixo dago”, zioen hauteskundeen biharamunean Radio Euskadiko elkarrizketa batean. Baina Maneiro apala da oso bere buruzagi Rosa Diezen aldean, honek Bildurena nazismoak instituzioetan izan zuen sarrerarekin erkatu baitu. Emilio Guevarak ere garratz idazten zuen joan den igandean El Pais-en: “Maiatzaren 22ko hauteskundeek baieztatu egiten dute Euskadik duen gaixotasuna…”. Eta PSEko Iñaki Arriolak ere bai, ironiari leku eginez, baina aski era adierazgarrian zera zioen iragan larunbatean: “Egibarrek Gipuzkoako Diputazioko EAJren zikloa ixtea erabaki du, baldin eta Bilduk kargua EAJri eskaintzen ez badio, zoroen herri honetan dena da posible eta”.
DENA DA POSIBLE, salbu eta PSNk indar abertzaleak eta aurrerakoiak engainatzea. Roberto Jimenez eta enparauek ez dute gainetik samur kenduko antzezle txarren ospea. Joan den legealdian Madrilekiko menpekotasuna geratu zen agerian, eta egia esan, aldaketa nahi zuten nafar herritarrak haserretzeko modukoa izan zen hura, baina ez harritzekoa. Orduan behinik-behin duintasun agerpenik ere izan zen eta Fernando Puras PSNko lehendakarigaia etxera joan zen. Lekutan da Jimenez. San Ferminak artean ikusi ahal izango dugu zein era gogor eta tinkoan negoziatuko duen Yolanda Barcinarekin eta, ondorioz, nola lortuko duen baldintzatzea UPNren datozen lau urteotako gobernua.
PSNren bidea ez da koherentea saltzen duenarekin eta hala doakio. Eta pena da, behin eta berriz nafarren gehiengoak nahi duen aldaketa ez gauzatzeak etsipen maila bat ere sortzen duelako askorengan, bereziki PSNko botoemaile eta botoemaile ohien artean.
Okerrena da ispilua barruan dutela, baina kasurik ez. Larragan esate batera: han Antonio Lamberto PSNko alkatea atera da Bilduren botoekin (3 + 3, eta eskuindarrak, UPL, 5) eta gobernu akordio eredugarria adostu dute. Besteak beste herritarren partehartzea eta gardentasuna bermatu nahi dute. Nola egiten da hori, esate batera, Bildu Bizkaiko Biltzar Nagusietako mahaitik kanpo utzita? Horretan behintzat Gipuzkoako Biltzar Nagusietakoa eredua jasoago da, zalantzarik gabe.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.