Krisiaren testuinguruan, astero ez da izaten finantza eta ekonomia albiste onik Euskal Herrian. Horregatik, nabarmendu nahiko genituzke joan den asteak ekarri dizkigun bi notizia esanguratsu: Mondragon Taldeak etekinak eta lanpostuak berreskuratu ditu, eta Ipar Kutxak eta Bankoak banku entitate berria sortu dute. Finantza arloko euskal lurraldetasunaren egituraketarako, eta Mondragon Taldeak lanpostuak berreskuratzeko duen eragiteko gaitasunerako, bide onetik doazen albisteak dira biak ala biak.
Mondragon Taldeak (85.066 enplegu, horietatik 36.950 Hego Euskal Herrian) 178 milioi euroko etekinak izan zituen 2010ean, aurreko urtekoak hirukoiztuz. Industrian berreskuratu zuen enplegua, 1.378 lanpostu gehiago hain zuzen ere. Nazioartean hedatzearen eta berrikuntzaren alde egin zuen beste behin ere. Emaitza on horiek ez ditu izan neurri ekonomiko eta finantzarioengatik soilik, baita langileek onartutako neurri sozialengatik ere. Mondragon Taldeko industria arloak hobetzen badu, bere inguruak ere hobetuko du, besteengan eragiteko duen ahalmenagatik.
Bi euskal finantza entitate txikik, Bankoak eta Ipar Kutxak, erabaki dute euskal banku erakunde berria sortzea. Credit Agricole frantsesa buru duela, eta egoitza sozialak Bilbon eta Donostian dituela, Euskal Herri osoan arituko da. 132 sukurtsal eta 667 langile izango ditu. Bi erakundeek beste batzuen kontrakoa egin dute, aurrezki kutxa batzuk Espainiako Estatura hedatu baitira –BBK Cajasurrekin batu zen eta CAN Banca Cívicarekin–. Ea Ipar Kutxaren eta Bankoaren mugimendu honen buruan, noizbait, euskal aurrezki kutxen fusioa datorren, eta horrela, Euskal Herriaren interesen zerbitzura egongo den finantza erakunde indartsua sortzen den.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.