PSE-PSN, zer behar dute giro berrian murgiltzeko?

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

BAKE PROZESUA. Eta normalizazio politikoa. Ekonomi krisiarekin batera, horiek dira une honetan euskal gizarteak dituen lehentasun nagusiak, eta alde horretatik estrategikoa da aurrera begira EAJk eta Bilduk elkarrekin egin behar duten lana. Hamar urtez elkarri begiratu barik egon ondoren –Batasuna eta EAJ– bada ordua gutxienez gai honetan arduratsu jarduteko, beti ere bakoitzak bere izaera eta helburuei eutsiz.

Bi eremuek aitortzen dute badirela elkar lanerako tarteak, eta alde bietatik ezagun dute elkarlan horrek gizarteko esparru oso zabaletan sortzen duen ilusioa. Bildu aspaldi ari da egiten bere bidea bakearen eremu honetan, gizartean ondo ikusi da lan hori eta saritu ere bai. EAJk bide garrantzitsua du egiteko oraindik eta, horretarako, Madrilen Zapaterorekin lantzen ari dena ikusgarri egin behar du, bakearen eremuan estrategiarik bada behinik behin.

Hiru eremu giltzarri dira mugimenduak egiten hasteko: presoena, alderdien mahaia eta bizikidetza prozesuari ekitea. Euskal gizartean, gehiengo oso handi batek dagoeneko ez du ulertzen zergatik ezin den abian jarri bake prozesu sendo bat. Hemengo PPk ere badaki hori denbora kontua besterik ez dela, nahiz eta formalki beren gotorlekuan eusten dion. PSEren jarrera ofiziala, ordea, ulertezina da –barruko askorentzat ere bai– eta ezingo du asko iraun egungo posizioan.
                                                                                                                                                                                                                                               BILDU GUTXIENGOAN.  Oso litekeena da Bilduk agintzea Gipuzkoako Diputazioan eta Donostiako Udalean. Esperientziak dioskunez, hala ere, azken unera arte itxaron behar da. Larunbatean erabakiko da udaletan eta datorren astelehenean eratuko dira Biltzar Nagusiak, eta beranduenez uztailaren lehen egunetan hautatuko da diputatu nagusia.

Bildu bere programa aurrera eramaten saiatuko da unean uneko akordioak lortuz, eta gobernagarritasuna hain funtsezkoa bada, hor ikusiko da egunerokoan oposizioak zein arduratsu jokatzen duen. Baina zenbait gai garrantzitsutan ez da akordiorik izango (erraustegia eta Pasaiako kanpo portua eraikitzeko behintzat). Bilduk ezingo ditu proiektu handiak atzera bota besterik gabe, baina bai geldotu edo geldiarazi. Adibidez, behin eta berriz erraustegiaren alde eginda ere, oposizioak ezin du aurrera atera. Zentsura mozioa da bide bakarra eta Bilduk legealdi osoan zehar izango du berau buru gainean.
                                                                                                                                                                                                                                                   PSE, AZKENEAN ZER?  Donostian EAJk Ernesto Gasco sostengatuko duen zain daude sozialistak, baina jeltzaleek argi esan dute ezetz. Biltzar Nagusietan, Iñaki Arriolak argi dio “ezetz eta ezetz”, oraingoan ez dutela Markel Olano sostengatuko ezeren truke. Baina Olanok, badaezpada, bere burua hautagai gisa aurkeztuko du, ea miraria ematen den, berak dioen bezala, “bere lurralde eredua eta programa azaltzeko ezinbestekoa delako hautagai gisa aurkeztea”.

Jaurlaritzaren osaketan bere sorreratik da korapiloa, baina hemen zalantza gutxiago dago oraingoz eta Araban PP sostengatzearen truke, honek PSEri eutsiko dio Ajuria Enean. Eta itunak 2013ra arte irauteko aukera asko ditu, baldin eta PSOEk bake prozesuari sendo ekiten ez badio. Baina ez dago garbi zer egingo duen Alfredo Perez Rubalcabak. Garai batean Euskal Herrian oso garbi zegoen ETAk armak utziz gero Madrilek presoena di-da konponduko zuela; gaur egun ez dago hain argi. Beste garai batzuetako aukerak ez baliatzeak –Lizarra-Garazikoa eta Loiolakoa bereziki–  alor honetan faktura serioa pasa diezaioke ezker abertzaleari. Hala ere, logikoena eta zentzuzkoena da alor hau ere apurka konpontzen joatea.
                                                                                                                                                                                                                                   
PSN-REN GAINBEHERA. Ados, azken unera arte oraindik denetik gerta daiteke, baina dagoeneko gauzatutzat ematen da UPNk eratuko duela Nafarroako Gobernu berria; Roberto Jimenezek atea zabaldu ondoren, jakina. Aurrerapauso garrantzitsu bat: PSNk Bildurekin hitz egingo du. Orain gobernu alternatiboa eratzen urratsik emango ez dutenez, basamortuko trantsizio gisa ez litzateke txarra gutxienez oposizio gogorra egitea UPNri. Eta Yolanda Barcinak gorriak ikusiko lituzke behin baino gehiagotan. Berdin Iruñeko Udalean: Simon Santamaria udaltzain burua kargugabetzea litzateke lehen neurria, bakarrik horrekin asko adieraziko luke PSNk. Baina badakizu, irakurle, Nafarroako egonkortasun instituzionala…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude