M-15 mugimenduak Plaça de Catalunyan mugarri bat jarri zuen maiatzaren 27an, akanpatuek poliziaren oldarraldiaren aurrean erakutsitako jarrera irmoarekin. Bartzelonan haserretuak auzoetara ari dira hedatzen eta mobilizazio gehiago aurreikusi dituzte. Hona hemen, kanpaldi barrutik egindako begirada.
“Ezin dugu beldurrik izan. Bartzelonako jarraitzaileak gu bezalakoak dira. Gu bezala izorraturik daude”, dio gazte batek, mikrofonoa eskuan, milaka pertsonen aurrean. Poliziak plaza hustutzearen beldurrak dikotomi berezia sortu du kanpaldian: futbolzaleen eta hasarretuen artean. Gazte batek gauzak argitu dituen arte: “Hemen culé asko dago eta arazo ekonomikoak denok ditugu”. Beste interbentzio bat: “Alderdi politiko bat sortu behar dugu, gure ideiak Parlament-ean presente egon daitezen”, eskatu du rastadun batek. Txistuak entzun dira, bere iritziak ez du jarraitzaile askorik izan. “Bankuen aurka borrokatzeko tresnarik onena bankuan sartzean gorputzarekin mugimendu hau egitea da”, dio txoraturik dirudien gizon batek, Shakiraren dantza imitatzen saiatzen den bitartean. Maiatzaren 26a da, osteguna, eta Bartzelonako Plaça de Catalunya-ko kanpaldian daudenak eztabaidan ari dira, ea datozen egunetan zer egin. Ehunka pertsonek hartu dute parte asanblada erraldoian, handik 12 ordura gertatuko dena jakin gabe. Haien artean denetarik dago: antisistemak, mugimendu independentistako kideak, hippieak, mobilizazioetan parte hartu ohituta dutenak, inoiz mobilizatu ez diren gazte ‘apolitikoak’ eta bazterturik bizi diren pertsonak. Multzo heterodoxo eta politikoa – baina ez partidista– osatzen dute. Eztabaidan bilduta dauden bitartean, Mossos D’ Esquadrak kanpaldia hustutzeko prestatzen ari dira. Baina ezin izango dute. Azken bi asteetan, haserretuen mugimendua sortu zenetik, begiradak Madrilgo Puerta del Sol-era zeuden zuzenduta. Baina CiUk, Plaça de Catalunya hustutzen saiatu zen momentuan, Kataluniako kanpaldia titularretan jarri zuen.
Mobilizazio interesgarria da hau. Alde batetik, Bartzelonako tradizio militante eta sinbolikoa nabari delako. Bestetik, katalanismoa nola jorratu den ikus daitekeelako. Ez da kasualitatea kanpaldia auzoetara eramaten hemen hasi izana. Sol-en desentralizazioa erabaki zutenerako, Sants-en, Poble Nou-n edo Gracian hasiak ziren beraien asanblada propioak antolatzen. Hor dago etorkizuna, hemendik zer edo zer sortzen bada. “Catalunyako ghettotik atera behar gara. Ezin dugu ziurtatu noiz hasiko den gure dekadentzia. Eta orain, jendea pozik eta garaipen sentsazioarekin dagoenez, hasi behar dugu deszentralizazioarekin”. Hitz horiekin azaldu digu bere jarrera Laiak, Bartzelonako ikasleak. Plazan jarraitu ala ez, eztabaida interferentzia askorekin egin da. Lehenengo, hustutzeko saiakera. Gero, Barçaren partidua... Antolakuntzaren ustez orain da hitz egiteko momentua.
Zaila da asanbladaren iritzia kontrolatzea. Hori ikusi dute Madrilen. Komisioko bozeramaileak plazatik alde egitearen aldekoak ziren. Baina bozketa egitean galdu egin zuten. Gauza parekoa gertatu zen Plaça de Catalunyan maiatzaren 27an. Milaka pertsonek parte hartzen dute egunero egiten diren asanbladetan, 3.000 lagunek gutxi gorabehera, Bartzelonaren kasuan. Honakoa da sistema: proposamen bakoitza komisio zehatz batean hitz egiten da. Talde horietan parte hartzea librea da eta proposamen finko bat eramaten dute asanblada orokorrera. 40 esku kontra baldin badaude, ez doa aurrera. Kopuru berak eztabaida gehiago eskatzen badu, testua komisiora itzultzen da. Harritzekoa da, baina normalean adostasunera iristen dira. Dena den, onartu beharra dago hainbeste orduz luzatzen denez, bigarren ordurako jende asko garagardoak saltzen dituzten pakistandarrei begira dagoela gai ordenari baino. “Asanblada ordu finko batean bukatzea pentsatu behar genuke”, dio Mireiak, azterketa garaian demokrazia parte hartzailearen arazotxo horiek sufritzen ari den ikasleak.
Beste kontu bat edukiak dira. Adostutako eskakizun minimoak irakurtzen baditugu (http://acampadabcn.wordpress.com/demandes), abstrakzio ugarirekin egingo dugu topo: politikariek pribilegiorik ez; bankariek pribilegiorik ez; aberatsek pribilegiorik ez. “Denok gaude ados gauzak hobetzearekin. Inork ez du esaten okerrera joan nahi duenik. Horregatik mobilizatu behar gara gai konkretuekin”, dio ironia erabiliz Sergik, lehenengo egunetatik kanpaldian dabilen gazteak. Hau ez da lehenbiziko mobilizazioa Sergirentzat. Eta pozik dago. Bere ustez, Bartzelonan lortu dute teoriatik praktikara pasatzea, eta Convergencia i Uniok sistema publikoan –batez ere Hezkuntza eta Osasun arloetan– bultzatzen ari diren murrizketak gelditzeko mobilizatu dira. Asanbladetan eta komisioetan denetarik hitz egiten da: animalien eskubideetatik copylefteraino. Baina gero, erronka, helburu konkretuak lortzea da. Hurrengo helburua ekainaren 15ean Parlament-a blokatzea eta politikariei sarrera eragoztea da, aurrekontuak bozkatu behar diren egunean hain zuzen. Giza katea duela bi aste konbokatu zen, Benetako Demokrazia Orain mugimenduak urriaren 15erako mundu mailako manifestazioa deitu aurretik.
Euskal Herritik ikusita, Estatuko haserretuen mobilizazioak kutsu zentralista du. Eta, eztabaida eta jarrera batzuk Bartzelonan ere errepikatu dira. “Gaur da asanblada katalanez egiten ari diren lehenengo eguna”, zioen kezkatuta Meritxell Freixas gazteak, maiatzaren 25ean. Aste eta erdiz koordinatzailea gaztelania hutsez aritu da. Beste adibide bat: autodeterminazio eskubidea ez da gutxiengoen eskakizun zerrendan agertzen. “Aldarrikapen horiek jendea banatzeko balio dute bakarrik”, argudiatu du gizon batek autodeterminaziori buruzko komisioaren eztabaidan. Bestalde, Hauteskunde Legearen erreforma, Madrilgo borroka izarra, ez dago Bartzelonako eskakizun orrialdean. “Adostasunik ez dago”, diote komisioetatik. Badakite, azken finean, Espainiako Estatuko Kongresuan alderdi katalanek indarra galduko luketela erreforma hori onartuz gero. Spanish revolution esloganarekin agertu ziren kartelak ez ziren jende guztiaren gustuko, eta soluzio bat lortu zuten irudimena erabiliz: Social Revolution bihurtu zen.
“Jendea kokoteraino dago. Zerbait aldatu behar dugu”. Nadia Bestregi –ez da euskalduna, abizenak kontrakoa pentsatzera eramaten duen arren– ikaslea da. Bere lehenengo manifestaldiak dira hauek eta ia egunero saiatzen da hemen lo egiten. Agian, bere profila da komunikabideetan saltzen saiatu direna: Andres Calamarok kantatzen zuen “no sé qué quiero, pero se lo que no quiero” karikaturarena. Zaila da heterodoxoen kanpaldian definitzea. Baina zerbait aldatzen ari da. Eta Mossos d’Esquadren kargen aurrean nola mantendu diren ikusita, esan dezakegu zer edo zer gertatzen ari dela: beldurra galtzen ari direla.
Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]