Hemen artea luxuzko zerbaiten pare dugu: garai batean gure baserrietako kutxak gisa hartan apaintzen bazituzten, ez zen politagoak izan zitezen, baizik eta edertasuna beharrezkoa delako; janaria gorputzarentzat nola, halakoxea da edertasuna izpirituarentzat”. Aipua JosAnton Artzerena duzu.
Euskal folklorean aztarrika, litekeena da hau bezalako josteta kantak topatzea: “Din, dan, balendan; elizako ateetan; gizon bat dilindan; zer egin du?; bekatu, emaztea urkatu; hori ez da bekatu; xakurra zanpatu; hori da, hori, bekatu”; edota: “Din, dan, nor hil da?; Peru zapataria; zer egin du bekatu?; auzoko txakurra urkatu; hori besterik egin ez badu; egingo zaio barkatu”. Halako leloekin definizio hau etor dakiguke gogora: “Folklorea kultura baten hileta meza da” edota Woody Allenen beste hau: “Tradizioa betiere irauten duenarekiko ilusioa da”.
Alabaina, oharpen hori egin ondotik, aski da apur bat sakontzea berehala ohartzeko ahanzturan dugun folklorea edo tradizioa harribitxiz beterik dagoela, baina Anjel Lertxundik sarritan ohartarazi duen bezala, argi dago transmisioan huts egiten dugula. Oraindik orain honela mintzatu da idazlea: “Tradizioak ez du, gaur egun, gure belaunaldikoentzat zuen garrantzirik. Batzuek diote: ‘Gazteei tradizioa ez zaie batere interesatzen!’. Hori esateak ez du balio. Ez da nahikoa. Denboraren pertzepzioa berria baldin bada, lehengo denborari begiratzeko modu berria asmatu beharko dugu, horri buruzko diskurtso bat egin. Bitartean, hor gabiltza denok aurrera begira, atzean ezertxo ere ez balego bezala!”.
Hain zuzen ere tradizioaren alderdi ludiko eta erakargarriena jaso eta zabaltzeko asmoarekin, Galtzagorri elkartearen eskutik eta Itziar Zubizarretaren ekimenez sortu zen Bularretik mintzora proiektua: “Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzendua, bere helburu nagusia 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea da, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian”. Proiektu globala da eta hainbat ikastaro eta hitzaldiren bidez garatzen da Euskal Herrian barrena (www.bularretikmintzora.org), baina nik argitaratu berri duten bigarren liburu diskoa nabarmendu nahi nuke (halako mailarekin, euskaraz, Hiru Truku taldearen diskoak datozkit gogora, edota, gaztelaniaz eta frantsesez –funtsean, auzi-gabezia honek Mendebalde osoari erasaten baitio–, Liburu bat, CD bat bilduma, Kókinos argitaletxean: nola ahantzi Magrebeko folkloreari buruzko A la sombra de un olivo album liluragarria.
Esan bezala, Bularretik mintzora obrak bete-betean asmatzen du transmisioaren auzian, eta tradiziotik bildutako ipuin, kanta eta formulak Pello Añorga, Yolanda Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Jaione Lizarazu eta Itziar Zubizarretaren ahotsetan entzungo ditugu, eta preziatu, Elena Odriozolaren estetika eta Zuriñe Fernandez Gerenabarrenaren musikarekin (zerikusirik ez maiz haurrei egokitzen eta jasanarazten dizkieten hiperralaitasun eta zarata gehiegizkoarekin). Itziar Zubizarretak oroitarazten digu kontu hauek inondik ere ez direla apaingarri hutsalak: “Ipuin bakoitza entzutean, haurrak bere irudimenean eraikiko du haren esanahia. Bertan agertzen diren egoera eta pertsonaiak bere baitan ikusiko ditu eta haiek erakusten diotena berehala alderatuko du bere amets eta nahiekin. Hausnarketa bide hau oso egokia da haurraren emozioak kokatu eta haren garapen intelektuala eta morala bideratzeko”.
Halako lanen espirituarekin, tradizioaren alderdirik txarrenak ere sormenaren pizgarri bilaka daitezke, eta antzeko egiturak baliatuz, guztiz bestelako piezak sor ditzakegu, tradizio berriak eraiki: “Din, dan, balendan; parkeko zuhaitzetan; globo bat dilindan; zergatik doa ihesi?; triste dago Kontxesi; gora begira tortikulis; amaitu da eta kitulis”.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.