Bildu Gipuzkoan, EAJ Bizkaian, PP Araban. Horra EAEko Batzar Nagusietan garaile irten diren alderdiak. PSEk boto galera handia jasan du eta txikiak (Aralar, EB, H1!, UPD) desagertu edo ia desagertu egin dira diputazioetatik. Garaipenak, ordea, ez dira erabatekoak, itunak beharrezkoak izango dira hiru lurraldeetan, eta jokoan dauden interes desberdinak kontuan harturik, ez dirudi batere erraza izango denik.
Martin Garitano Gipuzkoako Bilduko hautagaiak hordagoa bota zion kanpainan EAJko Markel Olanori. PP-PSEren arteko balizko itunaren mamua izanik EAJk kanpaina honetan etengabe errepikatu duen mezua, Garitanok zuzen luzatu zion galdera telebistako mahai-inguru batean: Bildu alderdi bozkatuena bada, babesa emango al diozue? Egingo al duzue abertzaleen arteko akordioaren alde? Ezker abertzaleak garbi adierazi baitu prest dagoela EAJrekin itunetara iristeko, abertzaleen arteko paktuaren mesedetan. Olanok airean utzi zuen erantzuna, Garitanori umiltasun gehiago eskatuz. Azken finean, Gipuzkoan asko daukate alderdiek jokoan. Pasaiako Kanpo Portua, errauste planta eta AHT bezalako proiektu estrategikoak aintzat hartuta, Bildu urrun dago EAJ, PSE edota PPren garapen, ekonomia eta fiskalitate eredutik. PSEk berak amua bota nahi izan dio eskuinari kanpainan, Bildu arbuiatuz, Miguel Bueni entzun baikenion “Gipuzkoaren garapenari kontra egingo ez diotenekin” egingo duela ituna. Edo, argiago: “Ezkerrera begiratzea gustatuko litzaidake, baina badirudi oraintxe bertan hori ezinezkoa izango dela”. PSE eta EAJren arteko balizko itunak Bilduk baino 2 eserleku gehiago –eta Bildu-Aralarren balizko akordioak baino eserleku 1 gehiago– izango lituzke Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bildu-EAJ-Aralar beste aukera bat izango litzateke, baina prest al dago EAJ Bildurekin batzeko eta abiatu dituen azpiegiturak kolokan jartzeko? Gutxiengoan ere gobernatu lezake Bilduk, unean uneko hitzarmen zehatzak adostuz, edota, zaila dirudien arren, EAJ-PSE-Aralar koalizioak desiratutako 26 eserlekuak lortuko lituzke Aldundian.
Esanguratsua da, bestalde, talde txikien porrota. Aralar-EB koalizioak 6 eserleku lortu zituen 2007an, eta oraingoan EBk ez du ordezkapenik izan eta Aralarrek bakarra baino ez –biak gehituta, duela lau urte baino 10.000 boto gutxiago jaso dituzte–. EAk 7 diputatu eskuratu zituen duela lau urte, 7 horiek H1! alderdira aldatu dira Gipuzkoan, baina H1!-ekoek ez dute eserleku bakar bat ere atera. Zer pentsa emango die, edo eman beharko lieke.
Kanpainan DJ gisa ikusi genuen Jose Luis Bilbaok nagusitasuna mantendu du Bizkaian. Hala ere, duela zortzi urteko gehiengo absolututik urrun dago EAJ eta duela lau urteko hauteskundeetatik eserleku bat galdu du. Gobernatzeko egonkortasuna nahi badu, babesa zein alderditan bilatuko duen ikusteke dago orain. Aipatu moduan, PSE-PPren alternatibatzat aurkeztu du bere burua EAJk kanpainan, baina sozialistekin ondo konpontzen direla erakutsi dute jeltzaleek. Bizkaiko PSEko hautagai José Antonio Pastorrek berak argi utzi zuen, hauteskunde gauean bertan, edozein alderdirekin ituna egiteko prest dagoela, Bildurekin izan ezik. Ezker abertzalea joko-zelaitik kentzea da sozialisten helburua, EAEko garapenarentzat oztopo baino ez direla argudiatuta. Iñigo Urkullu EAJko lehendakariak berriz, adierazi du “ardurarekin” jokatuko dutela emaitzak ikusi ostean. Kontuak kontu, Gipuzkoan bezala zein interesi erantzuten dion erabaki beharko du EAJk, Bildurekin edo PSErekin elkartzeko aukera baitu. Beste instituzioetan gobernatzeko egiten diren akordioek ere izango dute zeresanik batzuen eta besteen arteko hitzarmenetan.
Gainerako lurraldeetan bezain irekia dago dena Araban, eta konplexuak izango dira hartu beharreko erabakiak. Hemen hordagoa PPko buru Antonio Basagoitik jaurti zien sozialistei martxoan, eta zehazki, Patxi López lehendakariari berari: Arabako Aldundiak popularrena izan behar du ezinbestean. “Arabako Aldundia PPrena izango da, iruditzen zaidalako Lópezek lehendakari izaten jarraitu nahiko duela”, ohartarazi du. 2007ko hauteskundeetan, PPk lortu zuen boz kopuru handiena, baina EAJk izan du legegintzaldi honetako agintea, Aralar eta EArekin akordioetara iritsita, baina batez ere, PSEk ahaldun nagusiaren aukeraketan bere burua bozkatu zuelako, PPren hautagaiari babesa eman ordez. Gasteiz sozialisten esku geratzea zegoen jokoan EAJ eta PSEren arteko estrategian. Ondoren etorri zen, ordea, Eusko Jaurlaritza eskuratzeko sozialistek popularrengandik jasotako babesa, 2009an. Horren ordaina jaso nahi du orain Javier de Andrés popularrak, baina ez zaio erraza izango. Esan bezala, dena irekia dago hemen ere. EB, 2 eserlekurekin, giltza izan daiteke, eta kanpainan ziurtatutakoaren arabera, ez omen du itunik egingo H1!, EAJ eta PPrekin. Berriz ere, jeltzaleek zeresana izango dute, Xabier Agirre EAJko hautagaiak jarraitu dezake ahaldun nagusi izaten, baina horretarako bilera, akordio eta hitzarmen festan deliberatu beharko du ezker abertzalearekin ala sozialistekin egin nahi duen bat.
Hain panorama korapilatsuan, gehiengo erlatiboetan oinarritutako akordio zehatzak izan daitezke joera nagusia. Azken finean, alderdietako buruen interesak, aginte trukeak, Nafarroako gobernu osaketek, proiektu estrategikoetan bat etortzeko zailtasunak… tarteko izango dira, eskutik norekin joan hautatzeko garaian. Bilduren etorrera indartsuarekin, lau zutabe nagusitan banatu da pastela, eta horiek erabakiko dute EAEko Batzar Nagusien etorkizuna: PPk sozialistengan bilatuko du akordioa, PSEk Bildu ez beste guztiak izango ei ditu kontuan, Bilduk abertzaleen arteko ituna nahi du, eta EAJk zehaztu beharko du azpiegitura eta fiskalitate gaietan kide duen PSEren alde egingo duen, ala Bilduk proposatutako abertzaleen arteko akordioari helduko dion.
Txikiak jada ez dira giltza izango, aurreko hauteskundeetan gertatu izan denaren kontra. Emaitza kaskarrak ikusita, hausnarketarako parada hartu beharko dute Aralarrek, EBk eta H1!-ek. Gogoeta egin beharko dute, baita ere, sozialistek, jasan duten boz galeraren ostean. Krisialdiaren aurrean hartutako neurriek ere izango zuten eraginik. EAEko Legebiltzarra osatzeko 2013an egingo diren hauteskundeei begira, PSEk aztertu egin beharko du zergatik zigortu duten herritarrek, eta zergatik zigortu duen jendeak PSOE Espainiako Estatuan.
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.