Espainiak arma esportazioak bikoiztu zituen 2010ean

  • Bada krisialdiaren eraginik nozitu ez duen sektore bat Espainiako Estatuan: armagintza. Aitzitik, aurreko urtearekin alderatuta arma esportazioak ia bikoiztu egin ditu, marka historiko guztiak hautsiz.

Israeli 2,8 milioi euro saldu zizkion Espainiak 2008an kohete eta misiletan. Irudian, Israelek 2008an Gazan misilez egindako bonbardaketaren biktima.
Israeli 2,8 milioi euro saldu zizkion Espainiak 2008an kohete eta misiletan. Irudian, Israelek 2008an Gazan misilez egindako bonbardaketaren biktima.La Tercera
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez dirudi armagintzari eragin dionik azken bi urteetan Espainiako Estatuko ekonomia eta industria sektore ia guztiak gogor jo dituen ekonomia eta finantza krisialdiak. Espainiako Estatuko armagintzak –Hego Euskal Herrikoak barne–  2010ean marka historikoa lortuko luke, baldin eta, aurreikusten denez, aurreko urtearekiko esportazioak bikoiztu –edo ia bikoiztu– baditu. 2009an, datu ofizialen arabera, Espainiako Estatuak armetan 1.346,52 milioi euro esportatu zituen.

Bestalde, 2009an munduko xahutze militarra 1,5 bilioi dolarrekoa izan zen, gutxienez. Horrek esan nahi du egunero 4.200 milioi euro gastatu zirela, inoiz iritsi gabeko zenbatekoa, ezta Gerra Hotzean ere, Stockholmeko Bakearen aldeko Nazioarteko Ikerketa Institutuaren (SIPRI) azken txostenaren arabera.

2.000 milioi euro baino gehiago joan den urtean

Sektorearen 2010. ekitaldiko datu ofizialik ez dago oraindik, baina ekainean edo uztailean jakinaraziko dituztela aurreikusten da. Hala ere, Zerga Agentziaren estatistiketatik ateratako 2010eko lehen seihilekoko datu objektiboak badaude. Datu horien arabera, Espainiako Estatuak 2010eko lehen seihilekoan aurreko urteko aldi bereko arma esportazioak bikoiztu zituen, hau da, 900 milioi euro baino gehiago saldu zituen. Joera horri eutsi bazaio, litekeena da 2010eko ekitaldia 2.000 milioi euro inguruko arma salmentekin itxi izana, hau da, aurreko urtean baino %33 gehiago.

Esportatutako armen %42,3 Europar Batasuneko (EB) eta NATOko herrialdeei  saldu zitzaien, eta gainerako %57,7 banatu zen 60 herrialderen artean. “Kezkagarritzat”  jotzen diren herrialdeei ere saldu zaizkie, hala nola Saudi Arabia, Kolonbia, Israel, Ghana, Pakistan eta Marokori. Zehazki, 2010eko lehen seihileko horretan, Espainiako Estatuak armatan 3,2 milioi euro saldu zizkion Israeli, 453.000 euro Saudi Arabiari, eta 285.000 euro Kolonbiari.

Datu horiek erakunde serio eta profesionalek jakinarazi dituzte: Nazioarteko Amnistia, Greenpeace, Intermon Oxfam eta Fundació per la Pau. Erakundeok, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikasketen Institutuarekin batera (IECAH), salatu dute esportazioak handitzeak areagotu dezakeela 2007ko Legea hauts dezaketen “salmenten arriskua”; giza eskubideak urratzeko erabil daitezkeen armaz hornitzea debekatzen du lege horrek .

2009an “herrialde kezkagarriei” esportatutako armak

2010eko datu ofizialik ezean, 2009koak jakinarazi dituzte. Eta hor ikusten da aipatutako GKEek hizpide dituzten herrialde “kezkagarriei” armak saldu zitzaizkiela. Israelera 790.635 euro esportatu ziren –2008ko 2,35 milioiak baino gutxiago–. Baina kezkagarriena da  2009an Israeli 2,8 milioi euro saltzea onartu zela, horietatik 2,5 milioi lehergailutan, koheteetan eta misiletan –salmentak ez ziren 2009an oraindik gauzatu eta, beraz, 2010eko ekitaldian agertuko dira–.

Kolonbiak garraio hegazkin bat eta dagozkion babes logistikoa eta ordezko piezak erosi zituen 33,3 milioi euroren truke. Indiak itsasontzientzako ordezko piezak eta munizioa erosi zituen, 10,6 milioi euro ordainduta. Pakistanek hegazkinentzako ordezko piezak eta Bengalako suziriak erosi zituen 760,321 eurogatik. Marokok Espainiako material militarrean 113,90 milioi euro xahutu zituen 2008an eta 31,12 milioi 2009an. Zenbatekoa asko murriztu arren, onartutako eta gauzatu gabeko operazioak 50,5 milioi eurora iritsi ziren. Saudi Arabiak 5,1 milioi euro ordaindu zuen hegazkinentzako ordezko piezak eta arma arinentzako munizioa lortzeko. Ibilgailuetan eta hegazkinetan beste 9,3 milioiko salmentak onartu ziren. Saharaz azpiko Afrika ere arma espainiarren bezero garrantzitsua izan zen: Botswa­nak bi garraio hegazkin erosi zituen, 37,5 milioi euroren truke. Ghanak, tropak garraiatzeko 30 ibilgailu, 2,3 milioiren truke. Ruandak, radar bat, 15,2 milioiren truke. Kenyak, hegazkin bonbak, 511.000 euroren truke. Eta Gabonek, hegazkinentzako ordezko piezak, 89.858 euro ordainduta. n

3.000 lanpostu Euskal Herrian

Espainiako Estatuko arma industria 850 enpresek osatzen dute. Urtean 3.600 milioi euro inguru fakturatzen dituzte eta zuzeneko 18.000 lanpostu inguru sortzen. Hauek dira sektoreko enpresa nagusiak: Madrilgo Construcciones Aeronauticas, CASA; Madrilgo Izar Construcciones Navales; Madrilgo General-Dinamycs-Santa Barbara; eta Iveco-Pegaso, hau ere Madrilgoa.

Sektore horretako Hego Euskal Herriko industria 20 bat enpresek osatzen dute, 3.000 lanpostu zuzen inguru eragiten dituztenak. Hauek dira enpresa nagusiak: Industria Turbo Propulsores, ITP, egoitza nagusia Zamudioko Parke Teknologikoan duena eta hegazkinetako motorrak eta turbinak ekoizten dituena. Arabako Gamesa Industrial, hegazkin militarren osagaiak eta azpimultzoak egiten dituena. Sener, ingeniaritza eta diseinu lanak egiten dituena. Explosivos Alaveses, Expal, mortero granadak, jaurtigaiak, lehergailuak eta pizgailuak egiten dituena –Gasteizko fabrika itxi zuten, baina egun egoitza nagusia Madrilen du, eta beste fabrika bat Burgosen–. Sociedad Anonima Placencia de las Armas, SAPA, kanoiak egiten dituena.
 


ASTEKARIA
2011ko maiatzaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude