Gironatik gertu gertatu zen. Aspaldiko urteetan gure taldearen bigarren aberritzat dugu Katalunia, hain dira abegikor Euskal Herriarekin zerikusia duen edozerekiko. Euskal rocka ez da salbuespena. Orain, gauzak zer diren, bertako pop musika modan ei dago, non eta Espainian, Manel efektuari esker. Gauza harrigarria, ez baitira gutxi Telemadrid, Antena 3 eta eskubirago koka genitzakeen hedabideetan katalanen irudia zikintzeko ahaleginak, hasi Barça ahalguztidunetik eta buka katalan hizkuntzaren defentsa-zabalkuntzak zenbait unionistei eragiten dien amorru itsuarekin. Litekeena da hau ere halako konpentsazio moduko bat izatea. Alegia: prentsa ofizialetik egurra besterik ez dizuegu emango, baina, ordainetan-edo, zuen musika ontzat hartuko dugu gure aldizkari coolenetan. Euskaldunoi askotan tokatu izan zaigu apurrak jasotze hori, literaturan adibidez, eta zer esanik ez politikan: Sortu ez, Bildu bai. “Compensación a la española”.
Ez dakit sarrera teoriko hau zertara datorren, nik Gironan gertatu zitzaidan zerbait kontatu nahi nuen. Salten kontzertua eman eta jendearekin tertulia goxoan geunden taldekideak. Halako batean neska bat hurbildu zitzaidan. Ezpain ertzetan listu kondarrak eta beginini handituak… “Erne!” pentsatu nuen: honek behar baino gehiago hitz egiteko beharra dauka. Jo eta asmatu.
Euskaraz transkribatuko dut elkarrizketa:
– Eiii, zuk Berri Txarraken jotzen duzu, ezta?
– Hori diote, bai.
– Buah, asko gustatzen zait.
– Milesker, eta, nongoa zara, hemen bertakoa?
– Bai, ni zuhaitza baino katalanagoa naiz (soy más catalana que un árbol)
– Hara, hori ez nuen sekula entzun!– Ba hori, zuhaitzen moduan, hemen jaio eta bertakoa izango naizela beti, sustraiak hemen ditudala eta ez naizela mugituko.– Kar, kar, ona!
– Ei, ba ni Negu Gorriaken azken kontzertuetan izan nintzen, Donostian! Eta euskaraz badakizkit esaldi batzuk! Asko maite dut Euskal Herria!
– Bota!
–“Zenbat urte dituzu?”, “Ni Gemma naiz”… gehiago ere banekien, baina ahaztu! Eta zu, nongoa zara, Donostikoa ala Bilbokoa? –erdarara bueltatuz–
– Ez bat ez beste, Lekunberrikoa naiz.
– Ez dut ezagutzen, non dago hori?
– Iruñetik ez oso urruti, Nafarroan.
– Hara, orduan ez zara ezta euskalduna ere! (¡Entonces ni siquiera eres vasco!)
“Bertako zuhaitza izateko, a zer fruitu eskasa” pentsatuz alde egin nuen, erreta.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]