No tengas miedo. Zuzendaria: Montxo Armendariz. Gidoia: M. Armendariz, Maria Laura Gargarella.
Aktoreak: Michelle Jenner, Lluís Homar, Belén Rueda. Drama. 90 min. Euskal Herria, 2011.
Tasio, Secretos del corazón edota Obaba filmetan erakutsi zuen estilo sotil berarekin heldu dio Montxo Armendarizek gai arantzatsua jorratzen duen bere azken lanari: txikitatik aitak bortxatu duen neskaren istorioa. Silvia protagonistaren begiradak gidatzen du filma uneoro, eta bere egunerokoak, detaile txikiek, keinuek, begiratuek, jarrerek… emango digute atzean ezkutatzen den errealitate latzaren berri, irudi morbosoetara eta dramatismo hanpatura jo beharrik gabe. Bai, fintasun eta kontu handiarekin aurkeztu du gaia zuzendariak, erritmo pausatuaz, kontatzeko duen modu pertsonalarekin, egungo zinemari hainbatetan darion arrapaladako estetikari muzin eginez. Baina istorioaren garraztasuna ere ez du saihestu, ez da erori gehiegizko samurkerian; besterik gabe, ikusleoi utzi digu gure ondorioak ateratzen. Hala, gauza handia lortu du zuzendari nafarrak: ikuslea butakan deseroso sentiaraztea, zirrara eta benetako emozioa probokatzea, horretarako odola, negarra eta efektismo merkea baliatu barik.
Silviaren pertsonaiari zor zaio hori, hein handi batean. Protagonistak biolontxeloan, jokoan eta txikitako lagunarengan bilatzen du beste inorengan topatzen ez duen babesa. Amak nahiago du ezikusiarena egin, eta aitarenganako maitasun-gorroto-beldur sentimendu kontrajarriak ditu gazteak. Ikusleak Silvia ulertu dezake hainbatetan, jokaera okerra duela irudituko zaio bestetan; ihes egiteko, isilik ez geratzeko, zaplazteko bat emateko… oihukatuko lioke behin baino gehiagotan. Pertsonaia konplexua eta ñabarduraz betea eraiki du zuzendariak, bortxaketaren esperientzia gogor eta mingarriak eragiten duen nahasmenduaren adierazgarri. Aita eta gainontzeko pertsonaiak ere sinesgarriak eta estereotipoetatik aldenduta irudikatu ditu.
Nabarmentzekoak dira, azkenik, soinu banda eta eszenografia. Biolontxelorako konposatutako Manuel de Fallaren eta gehienbat Bach-en obrak Silviaren barne munduaren isla aproposa dira. Iruñeak, berriz, protagonismo berezia hartzen du: beti Silviaren ikuspegiari leial, ezkutaleku, labirinto, gotorleku, kartzela… bihurtuko da, maisuki irudikatua. Hain juxtu, film gehienak Nafarroan errodatu ditu Armendarizek, baina mezu harrigarria zabaldu du duela gutxi Facebook sare sozialaren bidez: “Argi dago inor ez dela aintzat hartua bere herrian. Ez dut uste berriz Nafarroan errodatuko dudanik”. Gure jakin-mina aseko duten arrazoi zehatzak aurrerago emango omen ditu.
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.