HAUTESKUNDE kanpaina azken txanpan da dagoeneko eta alderdiek ere denbora gutxi dute hautesleak beren sareetara erakartzeko. Azken hamarkadako hauteskunde beroetako batzuk gogora ekarrita, hau oso hotza dela aipa liteke, nahiz eta –Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren ondorioz– bere hasiera hamarkada osoko beroena izan zen. Baina berehala galdu zuen erritmoa, bai behintzat 2001. urteko EAEko Eusko Legebiltzarreko kanpaina hura gogora ekarriz. Mayor Oreja eta Redondo-Terrerosen aliantza hark, inoizko garaipenik handiena eman zion EAJri, Juan Jose Ibarretxeren eskutik.
2005eko Eusko Legebiltzarrekoek ere izan zuten mamirik, batez ere, 2002an Batasuna legez kanpo geratu ondoren, EHAK harrien azpitik atera zelako eta bederatzi parlamentari lortu zituelako. Ilegalizazio kontuak medio, 2007ko udal hauteskundeetako kanpaina hasiera tentsio handikoa izan zen: orduan, Konstituzionalaren erabakia salomonikoa izan zen: EAE-ANVko hautagaitzen erdia aurkez zitekeen eta erdia ez. Nafarroa Bairen aurreikuspen onek ere, kanpaina bapo berotu zuten Nafarroan. NaBairen emaitza onak bete ziren eta are beroago izan zen gobernu alternatiboa eratzeko saiakera.
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina ere ez zen txantxetakoak izan, ezker abertzalea legez kanpo, PPk eta PSE-EEk lehenbiziz Eusko Jaurlaritza hartzeko aukera zuten. Eta hauteskundeak jeltzaleek irabazi bazituzten ere, Patxi Lopez lehendakaritzara iritsi zen. 2011ko hauek, aldiz, Bilduren hauteskundeak dira, bai ilegalizazio saioa tartean izan delako eta bai polo soberanistaren lehen aurkezpen saioa ere badelako.
Eta hasierako tentsioen ondoren, esan liteke hauteskunde hauek izan direla 2002tik gaurdaino izan diren lasaienak. Eta ez da izango puntu berorik ez dagoelako. Nafarroan, esate baterako, abertzaleen artean NaBai eta Bilduren arteko tentsio handiagoa espero zen, baina ez; badirudi, alde biek onartu dutela bakoitza berean zentratzea dela errentagarriena, eta aurrera begira elkarlanerako espazioak zaindu beharko dituztela. Inkestek beti eman izan diote alde handia NaBairi eta orain ere hala da; argitaratzen ari dena egiaztatuko balitz, abertzaletasunak Nafarroan inoiz izan duen emaitzik onena jasoko luke egungo bi eskaintzekin.
Alderdi nagusienei begira, EAJ da ondoen ateratzen dena inkestetan, eta berriz ere azpimarratzekoa da Bizkaian duen nagusitasun handia. Gipuzkoan, aldiz, Bildu eta EAJren lehia azken honen alde lerratzen da inkestetan. PSEren eta PPren arteko borrokan, lehenak pixka bat behera egiten du eta bigarrenak eutsi. UPNren eta PPren arteko lehian, ez dirudi bigarrenak pentsatu beste higatzen duenik Yolanda Barcinaren alderdia.
ALDERDI txikientzat ez da berri onik inkestetan. Nafarroan, aspaldi iragartzen ari den CDNren desagerpena emango litzateke azkenean eta Ezker Batua ere lehenbiziz Legebiltzarretik kanpo geratuko bide da, oraingoan Batzarrekin batera –Ezkerra koalizioan– aurkeztuta ere. EAEn Aralar eta Ezker Batuak ordezkaritza gal lezakete Batzar Nagusietan eta hiriburuetako udaletan.
EAEn, hala ere, hauteskunde hauen amaierak berehala jarriko gaitu 2013 Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, besteak beste, PSE-PPren egungo gehiengoa egiazki zer den islatuko dutelako. Eta hauteskunde aurreratuak eskatuko dira, seguruenik lehen minututik. Raxoi Zapaterorekin bezala arituko da Urkullu Lopezekin, erruki barik. Edo batek daki, hauteskunde ondorengo aliantza berriek, giro aldaketa ekar baitezakete EAJren eta PSEren arteko harremanean.
Hauteskunde kanpaina baketsua izaten ari da, baina dena ez dago konpondua normalizazioaren ikuspegitik: Sortu legeztatu behar da, ilegalizazio kontuak betiko baztertu eta normalizazio politikoa ekarriko duen bake prozesua abiarazi. Ez, asko falta da, baina azken 30 urteetako hauteskunde baketsuenen aurrean gaude, eta hori itzelezko urratsa da.
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.