"Penduluaren garaia agortu zaio EAJri"

  • Gasteiz. 1949. Ekonomialaria. Kontsultore lanetan dihardu egun. EAJko kidea da. Senataria eta diputatua izana Madrilen. Arabako diputatu nagusia eta legebiltzarkidea Gasteizen. EAJren EBBko kide ohia. Arzalluzen eta Ibarretxeren ildoan aritu zen Lizarra-Garaziko Akordioan.

Juan Mari Ollora
Juan Mari OlloraIñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lizarra-Garaziko garaian “Joseba Egibar alderdiaren ideologoarekin, Juan Mari Ollorarekin azaldu zen...” irakurri genuen. Hitza hartu digu: “Hori hedabideek idatzia da, nik ez dut izendapen hori merezi. Gainera, EAJ ez da orri ibilbideak egiteko zalea, ezta estrategikoki pentsatzeko zalea ere. Agian aldatu da, ni ez naiz makina salan azken hamabi urteotan egon”.

Hogeita hamar urte jardun zenuen politikan. Nola gogoratzen duzu esperientzia?

Politikan denetan egon nintzen: kudeaketan,  ogasun diputatua, diputatu nagusia... Senatari eta diputatua ere Madrilen, legebiltzarkidea Gasteizen. Denetan baina ez nintzen dena izan, noski. ABBk diputatu nagusigai izendatu ninduenean, “ez dut bakarrik argazkian atera nahi, ogasunean aritu nahi dut, horretaz baitakit...” esan nuen xalotasunez. EBBn ere aritu nintzen, Xabier Arzalluzekin, gustura, aberasgarria izan zen. Haatik, garbi nuen politikatik alde egin behar nuela, politikak berak ni bota aurretik.

Hori da zure ikasgaietako bat.

Bai. Nire urteek politika egiteko molde zehatz batekin bat egin zuten, gerora aldatu zirenak. Une berriak ziren, gauza asko egin ziren, gero, bizitzan legez, bilakabidearen poderioz aldatuz doazenak. Politikan egon nintzen denbora nahikoa izan zen lilura ez galtzeko. 

Itzultzeko asmorik ez, orduan?

Nik garbi daukat: zu alderdiaren eta politikaren disposizioan zaude, baina zure denbora pasa da. Ez zaituzte itxaroten, ez deitu ere. Gainera ohartu naiz hori alderdi guztietan gertatzen dela. Eta hori akats handia da. Ez da dezepzio bat. Horrela da. Alderdiek eta instituzioek galtzen dute. Adibidez, ABBko buru Iñaki Generrabarenarekin ez dut hitz egin behin ere harrezkero, tira behin, gestio pertsonal bat egiteko. Iñigo Urkullurekin ere ez. Horrela da. Ez da ezer pasatzen.

Bildu hauteskundeetan izango da.

Eta ni ados eta gustura Bilduren  parte-hartzearekin, noski. Hartara,  modu artifizialean erauzi zutena, hauteskundeen ostean mapa berrosatuko da. Funtsean, horrek egoera demokratikoago bat ekarriko du, ikasgai bezala baliatu behar duguna.  Estatuak, herrialde garatuetan, biolentzia sostengatzen duen fenomeno sozio-politiko batekin jardun behar duenean demokraziak nola erreakzionatu duen esperientziatik ikasi behar dugu. Geroan ere, Espainiako egiturako nazioei Estatuak jarriko dien erresistentzia maila ezagutzeko baliatu behar dugu esperientzia. Espainia prest al dago soziologia nazionalistaren erresistentzia mailaz gogoetatzeko eta diferentzia onartzeko? Diferentzia funtsean gure proiektuak eta helburu politikoak dira. Beraz, Espainiako Estatua, estatu nazio anitza asumitzeko prest al dago?  

Artean, Iñigo Urkulluk esan du EAJk Bilduren parte-hartzeko bere ekarria egin duela.

Ez daukat informaziorik. Iñigo Urkulluk gainera esan du, gauzak batzuk kontatu daitezkeela eta beste batzuk ez. Egia izango da. EAJk hartu duen jarrera duina izan da.  

Nola aurreikusten dituzu hauteskundeak?  

Bilduk leherketa elektorala eragingo duela uste dut, espresio indartsua izango da. Kanpainak ez dakit nola eragingo duen, baina uste dut, programek ez dutela asko eragingo, hautagaien ibilbide pertsonalek eragin handia izango dute, baina, oroz gain, normalizazio irrika gailenduko da, fase berri batean sartzeko gogoa dago, eta hori hobeto biltzen duena Bildu da. Bilduren arrakasta elektorala ikusten dut, baina, batez ere, ezker abertzalearen arrazoiz kargaturiko apustua izango da, eszenatoki berri batera joateko bide itzulezina, bakea ekarriko duena, ETAren amaiera ekarriko duena.

EAJ, zure alderdia, berriz?

EAJk Bilduren lehertzearen eragina jasango du. Baina, hasteko, mapa politiko erreala osatuko da, errealagoa, bakoitzak zein indar duen ikusteko. Bigarren eragin bat ere badago, EAJrentzat positiboa, PSE-PPren ituna konplikatuko da. Aliantzen eremua zabalduko da, denentzat zabaldu ere.  

Abertzaleen hautagaitzak ordea, asko dira hauteskundeetan.  

Bai, tamalez. Orain azalduko den mapa politikoa behin-behinekoa izango da. Bost urtera begirako horizonte politikoa hasten da, eta hau guztia nola bukatzen den ikusiko dugu. Uste dut, aukera nazionalistaren espresio anitzen gazte eta politikari buru berriek, baita EAJkoek ere, mundu nazionalistaren aurrean desafio itzela dutela. Gauza izan behar dute batzen gaituzten puntuen oinarriak finkatzeko, zein minimoetan ados gauden argitzeko. Hori da, gizarte nazionalista zibilak eskatzen duena. Hori da desafioa.   

Nafarroako egoera politikoak zer iradokitzen dizu?

Nafarroako politika ez dut hainbeste ezagutzen, baina, nazionalismoak oinarri minimoen beharra badauka, Nafarroan areago. Desafioa Nafarroan handiagoa da eta lehenbailehen ekin behar diote egoera berriari. Alabaina, Euskal Herriko arazo politikoa konpontzeko desafioa irabazi behar badute, herritarrak konbentzitu behar dituzte, ez dago beste biderik.

Estatuan berriz, PSOEren eta PPren lehiak zer ekar lezake?   

PSOEk izango dituen emaitzen arabera, Zapatero ordezkatzeko nahikoa lan dauka etxean. Espainiako Gobernurako hautagai eta alderdiaren liderra nor den erabaki behar dute, eta ez dago tentsiorik gabe hori egiten duen alderdirik ez erakunderik, tentsioak izango dituzte. PPk, artean, arerioaren degradazio azkarra bilatuko du datorren urteko hauteskunde orokorretara baldintza egokienean iristeko.

Euskal gaiak eragingo al du horretan?

Noski, eragingo du norabide batean edo bestean. PSOEk gaiari egoki heltzen badio ondo aterako da, bestela etorkizun zaila dauka.

Ezker abertzaleak hartu duen norabidea nola ikusten duzu?  

Ezker abertzalea zuzentzen dutenen konbentzimendua erabatekoa da ibilbide berrian, konpromisoa ere bai. Beren barnetik sortutako prozesua delako; ezin zen besterik izan. Eta iritsi da, posible izan denean, antza denez. Nire pena da Lizarra-Garaziko Akordio garaian, neronek parte hartu nuenekoa, edo Loiolan, aurrera atera ez izana. Baina, funtsean, hori euren arazoa izan zen.

Bake eta normalizazio prozesu berri batean al gaude?   

Mahai azpian kontaktuak direnentz, nik ideiarik ez. Baina hauteskunde hauen ondoren izango diren emaitzekin, Sortu edo bestela deituko den alderdi berriarekin, ezker abertzaleak nortasun propioa izango du, eta politika egitean denek ispilu aurrean beste modu batez jarri eta begiratu beharko dute. Askorentzat ETAren existentzia koartada izan da jarrera definituak hartzeko orduan, baina denbora hau agortzen ari da.

Askorentzat, esan nahi baita...  

Baita EAJrentzat ere.

Nola ikusten duzu EAJ datorren eszenatoki berrian?

Galdera funtsezkoak egin beharrarekin, erabaki garrantzitsuak hartzeko beharrarekin, penduluaren denbora bukatu da. EAJk erabaki estrategiko inportanteak hartu beharko ditu, lanerako kolaborazio jarrera berriak, bestela, gertaerek gaindituko dute. Gizartea, batez ere gizarte nazionalista, funtsezko planteamenduak onartzeko prest dago, independentziarena barne, eta gainera soseguz onartzeko. Bestela esanda, datorren garai politikoa ez da transferentzia bat gehiago edo gutxiagoren arabera garatuko.

PPk Madrilgo Gobernua berrartuko balu, oraingo jarrerari eutsiko al lioke?

Bada, ez dakit, ez dut uste. Baina, hori ezker abertzaleak eta orobat euskal nazionalismoak akordioak sortzeko izango duen ahalmenaren arabera izango da. Eta horretarako hitz egin behar da, eta oraindik deskonfiantza dago. Funtsean, denoi ahoa betetzen zaigu “gehiengo soziala gara” delakoarekin, baina nazionalismoaren historia zatiketaren historia da, zatiketa eternoa. Gaur egungo mapa horren lekuko. Zenbat aukera nazionalista dago hauteskundeotan? Lau edo. Beraz, alderdi hauen belaunaldi eta agintari berrien lehen betebeharra oinarri minimoak ezartzea da. Hortik aurrera, oinarrizko batasuna lortuta, taktikoki pentsatu daiteke aldaketan. Baina gauden bezala egonda...

EAJri betebehar berezia al dagokio, akaso?

Betebehar asko dauka, eta horietako bat lehendakarigai izendatzea da, lidergo identifikatu bat, eta hobe du urtea bukatu baino lehen ebaztea, eta irailerako bada are hobeto. Bizi dugun ilusio egoerarekin identifikatzen den lider argi bat behar du, jendea eramateko ahalmena duena, eta EAJk ez dauka, Urkullurekiko nire errespetu guztiekin.

Juan Jose Ibarretxe izan liteke?

Juanjo Ibarretxe, nire iritziz noski,  garai berrietarako EAJren lider egokiena litzateke. Besterik da berak itzuli nahi izatea.

Arestian EAJren pendulu ezaugarria  aipatu duzu. Sakonduko al zenuke apur bat gehiago?

Bai. Bi aritmetikako alderdia bukatu da, gorantz doan mugimendu independentistak –independentzia mahai gainean ezartzen duena– definitzea eskatuko baitio, eta horregatik lider ideala Ibarretxe da. Beno, beste bat ez bada ateratzen. Baliteke izatea, baina nik ez dut ezagutzen.

“Prozesu hau atzeraezina da”

“Herrialde garatua da gurea. Azken hogeita hamar urteotako gure politika biolentzia praktikatu duen –eta babes politikoa duen– mugimendu batekin garatu duena. Horrek Estatuaren baitan erreakzio gaiztoak sorrarazi ditu. Estatua demokraziaren ertzean ibili da, mugan, berme demokratikoak galdu ditu, eta batez ere, arrasto txarra sortu du mentalitate eta jokabideetan, sendatzeko denbora asko beharko duena.

Ezker abertzaleak gogoeta egin du azkenik. ETAren jarduera lekuz kanpo dagoela dio. Prozesu hau atzeraezina da, eta ez bada, zatiketaren potentzialtasunak barneratuak izango dituzte, edo bideratuak. IRAren kasuan, IRA Benetakoarekin gertatu bezala. Ezker abertzalearen osagai zentrala fidel bazaio biolentziarik gabeko proiektu bati, hondar ekintzek ez dute etorkizunik. Ez dut ezagutzen mundu hori, indarren oreka ere ez, baina mugimenduaren gidaritza daramatenak konbentzituta daude ez dagoela beste biderik. Hauteskundeetan parte-hartzeak –eta emaitzek– indartuko dute beren apustua.

Independentzia –nik ez dut ikusiko– bide horretatik etorriko da, konbentzimendu demokratikoaren bidez, bestela ez. Pentsamendu hori ezker abertzalearen soziologian gehiengo bilakatzen ari da egun. Noski, beti daude trabak, esaterako, politikaren jarduera erabat profesionalizatu da, hori ere arazoa da. Dena den, euskal mundu nazionalistaren proiektuarentzat denbora politak datoz”.

Arabako Udal eta Foru hauteskundeak
"Ez PSOEk ez PPk ez EAJk, ez dute koaliziorik nahi"

Nola aurreikusten dituzu hauteskundeak Arabako Foru Aldundian nahiz Gasteizko Udalean?

Nire ustez emaitza zapi batean dago, hiru alderdien [PNV-PP-PSE-EE] artean ez da 1.000 botoen aldea izango, beraz, gobernuen osaketa aliantzen menpe izango da. Berrikuntza handiena ezker abertzalearen edo Bilduren eragina izango da. Horrek espazioak areago zatituko ditu. Eta, ausartzen naiz esatera, hori gako izango dela emaitzen posizioen ordenuan. Hau da, irabazten duenaren arabera, aliantzak egiteko orduan, ordena edo sailkapena gakoa izango da. Nik dakidanez, PP eta PSOE arabarraren artean ez dago sintoniarik, hala desio gainera. Halaber, uste dut, PSOEk eta PPk baita EAJk ez dutela koaliziorik nahi. Eta, beraz, edo horregatik, Gasteizko udal gobernua eta diputazioaren gobernua ez dira alderdi beraren esku izango.

Kudeketan izan diren irregulartasunak faktura pasako al diote EAJri?

Ez dakit, ikusi beharko da auzitegiek zer erabakiko duten, ez dakit zer aterako den. Dena den, uste dut Xabier Agirre ahaldun nagusiaren jokabidea ereduzkoa izan dela.


Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude