Marijan Minaberriren olerkiak dantzatu genituen Oskorri taldearen musikarekin Sohütako kiroldegian, ikastola berria eraikitzen ari ginenean Marixan Kantazan ikusgarriaren karietara. Ukigarria zen, bereziki Xoria Kantari bilduma etengabe irakurtzen genuenontzat. 1970eko hamarkadan Pariseko osabak liburua bidali zigun, Xabier Lete eta Benito Lertxundiren 45 itzuliko diskoekin batera.
Andere Atalki izengoitiaz sinatu bertsoak agertzen ziren Herria astekarian. Ez genekien orduan Marijan Minaberri Uztaritzeko Atalkinea etxean bizitzen zela, harekilako hitzordua lortu genuen arte. Izengoitia eta izena biak engoitik burumuinean zizelkatuak dauzkagu, mintzairarekiko axolarik ez zen garaitik euskara plazetan klaskari dabilkigun aro hauetarainoko lokarri sendo. Ainize Butron kazetariari eskainiriko elkarrizketa mamitsuan hauxe zioen: “Batzuek maila sozial goragoko jendeentzat idazten dute, nik beti lan egin dut herritar xumeentzat”. Bihotzetik datorkio hitza, aditza eta kultura baten zerbitzatzeko jaidura, emaiten duen eskua gordez.
1926ko irailaren 7an sortu zen Bankan. Nekazariz osatutako herriaren iparraldean ageri dira oraindik burdinola ohi zein ura eramateko kanal zaharren aztarna ikusgarriak. Hargatik aita zentral elektrikoko langilea zuen. Amak bultzaturik gurasoak segitu zituen Uztaritzen ohatzeko. Aldaketa handia eragin zukeen Marijan Minaberrirengan Baigorriko haran hertsiaren sakonetik Errobi ibaiak alaitzen duen Lapurdiko hiri-nagusirainoko bidaiak.
Iparralde barnealdeko gazte asko bezala Baionan hasi zen gero lanean. Irakasle, Saint Louis de Gonzague eskolan. Baina laster Basque Eclair egunkarian sartzea lortu zuen Eperre apezari esker, hortik Sud-Ouestera pasatzen zela. Orduko Radio Côte Basque irratian euskarazko emankizuna eskaintzen zuen. Euskararen ahotsa Marijan Minaberri zen.
20 urte zituela lagun bat hil eta dolore horren urrakotik izkiriatzeari lotu zitzaion, euskaraz idatzi zitekeenik ez zekiela. Berrogei udaberri beteak zituen jadanik euskarazko literatura bat eta poemak papereratzeko arauak bazirela konturatu zenean. Olerkiak gogoaren askatzeko sortzen zituen, beretzat hasieran, nehori deus erran gabe, familia kideei ere ez, maitasuna hari.
Hendaiako Haize Garbia elkartean eskoletako materiala orrazten ari zen, euskara batuaren erronkari erantzunez euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara hiztegia publikatzear zegoelarik. Marijan Minaberriren pazientzia eta eskuzabaltasuna nabarmentzen da hiztegion orrialde horituetan. Balia daitezke oraino, frantsesetik euskarara bederen ez baita hoberik osatu Iparraldean.
Ahizpa zenduz geroztik Marijan Minaberri bakarrik dago Uztaritzen. Arrauntz auzoan kausitzen da Atalkinea, idazteko egokia ditekeen isiltasunezko arrago berde baten erdian, Errobi erreka nagia oinetan.
Azantz gutxirekin aritu zen Marijan Minaberri. Ezagupena berandu etorri zitzaion. Toribio Altzaga saria eskuratu zuen 1982an. 1998an Euskaltzaindiaren ohorezko kide izendatu zuten eta urte berean Euskal Idazleen Elkarteak omenaldia eskaini zion. Bide luzea, aberatsa eta nolabait sinestezina. Minaberrik bospasei urteko aurrerapena zeukan ideien, xedeen eta ekoizpen kulturalen alorrean. Damu soil bat badu: euskararen gramatika lantzen pasatu zituen hamar urte, eta inork ez du erabiltzen.
Haurrentzako antzerkia idatzi zuen, eskualde hustuetako neska-mutilak mutu geratu ez zitezen. Zenbatek ez zuten Joanez Zirtzil edo Manexen Nahigabeak jolastu? Zenbatentzat ez zen hori izan geroago garatuko zuten euskararekiko lehen harremana? Ereiten duenak anitzetan ez daki nolako uzta edukiko duen. Marijan Minaberrik miresmenez ikus dezake gaurko Iparraldeko euskal mundua, arazoak eta eskakizunak ugariak izanagatik: ereilearen eskuairea nabari da.
Ez omen da egundaino Bankara itzuli, lau ahizpentzat alta paradisu galdu baten zaporea zeukalarik. Marimutiko gaitzetsiak bailiran pilotan ari ziren besoek eman ahala Bankako plazan. Begiak distira eta amultsuki kontatzen dituen bere haurtzaroko gertakariak ipuin, olerki eta teatro mami bilakatu dira, belaunaldi berriagoen zedarri.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.