Gernikarrak Irlandan eta Ingalaterran bira txiki bat egitetik etorri berri dira eta azken urteotako ibilbide arrakastatsuari jarraipena ematen dihardute. Pop-rockaren baitan euskal musikaren harresia gainditu duen taldeko abeslari Eñaut Elorrietarekin hizketaldia izan dugu, eta berak ohi duen moduan biluztu egin zaigu hitzetan eta emozioan. Uztailean Coldplayrekin batera arituko dira, besteak beste.
“Itzali ezin diren argiak gara”. Artistak sortzaile izan arren, garrantzitsua da negozioaren kontrola ondo eramatea? Hain “iluna”/deserosoa da musikaren alderdi hori?
Gitarra jo eta kantatzea baino deserosoagoa da noski, eta batez ere denbora asko kentzen dizu sorkuntzarako. Azpi-lan hori bere neurrian baloratzen duzu eta CDa eskuetan duzunean sentsazioa beste bat da hala ere. Kudeaketan zure kabuz aritzeko gai izateak, ekonomikoki gauza bazara, askatasuna ematen dizu lana zure eran egiteko. Disko baten atzean dagoen esfortzu, lan, gastu, etekin, medio eta bidelagun jatorrez gain, aurpegi gogorrak eta kaxoi ezkutu batzuk ere ezagutzen dituzu. Esperientzia berria izaten ari da dudarik gabe. Dena den, alderdi honetan astiro eta tentuz sartu, baina bertatik azkar aterako naizenaren sentsazioa daukat. Baina nork daki.
Euskal talde oso gutxik bezala, zuek erdal kulturako jarraitzaileen harresia gainditu duzue, zuen mezua, jarrera eta pentsaera aldatu gabe. Zein da arrazoia zuen ustetan? Eta zer da jendeak musikarengandik espero duena?
Musika hizkuntza unibertsala da bere horretan, gauzak transmititzen ditu bere kabuz. Egia da kanta on batek bai musika eta bai hitzak behar dituela onak, baina hitzek beren kabuz mezua duten moduan, musikak ere badauka. Beraz euskara ulertzen ez dutenengana heltzea berez ez da hain arraroa, gure herrian gauza hauek karga erantsia duten arren. Euskara munduari begiratzeko era bat da, gure era, eta erakargarri izatea gure aldekoa dela uste dut.
Ez dakit zein puntutaraino zeharkatu dugun zuk aipatu harresi hori... dena den gu gurera goaz: gure filosofia eta jarrerarekin gure bidea egin, egoera berrietara moldatzen ikasi eta diskorik disko eboluzioa izaten jarraitu; gure sortzeko eta jotzeko eran, mezuetan eta zuzenekoen diseinuan. Bestalde, nik ez dakit orokorrean zer espero den musikatik, niretzat emozio sortzaile fidela da.
“Ihes betean bogan doan itsasontzia, ihes betean baina porturik gabe”. Horientzat portuak eraikitzen hasiak gara?
Itsasontzi bakartiak gara pertsonak, geuregandik ihesean goazenak askotan. Pertsona bakoitzak badu bere portua, norbere buruarekin lagun egiten garen lekua, nire ustez. Beraz, inork ezin dio beste bati bere portua eraiki.
“Denborak katez urkatu nau isiltasunean”. Zerbait errutina bihurtu aurretik, denborari aurre egin behar zaio? Nola?
Ez dago denborari aurre egiterik, halabeharrez, hobe da bere lagun egin. Errutinak, apurtzeko bada ere, berez ez dauka txarra izan beharrik, inkomunikazioa da arriskutsuena.
Zuen kantetan, hasieratik bukaerara, dagoeneko marka bihurtuta, emozioa pil-pilean egoten da, ez da inoiz arintzen. Zer eman dizue zuei kantuak? Zer da abestietatik gehien hunkitzen zaituztena?
Musika horrela ulertzen eta bizitzen dugu. Emozioak kanalizatzeko, komunikatzeko, askatzeko bidea da kanta. Pertsonak nahiko gorabeheratsuak izan ohi gara sentimendu, sinesmen, emozio... eta kantetan ere gorabehera horiek bilatzen ditugu, olatuak bezalakoak dira, orain igo, orain jaitsi, orain bare, orain oldarkor... Kanta bat sortzea olatu horren gainean surfa egitea da. Eta sentimendu hori kantuan transmititzea da erronka, entzuleak ere entzutean surf egin dezan.
Teloia jausten denean, zer da zailena? Ospea ez da, bada, erosoa izango?
Zer edo zer zarela, berezia zarela sinestea harri pisutsu bihurtzen da agertokitik kanpo, bizitzan, norberaren kontra bihurtzen da. Ariketa kontzientea egin behar da zentzu honetan. Eszenatokira igotzen eta bertatik jaisten ikasi behar da, eta agertokitik kanpo goiko hori berbera zarela uste baduzu, zureak egin du, argiztatua izaten jarraitzen saiatzearen menpekotasunak asko sufritzera eraman zaitzake. Agertokiak magia berezia dauka zentzu horretan; handik kanpo pertsonok ez. Teoria erraza ematen du, baina inor ez gaude arrisku horretatik kanpo.
Hemen gaude kanta entzun eta gero, Benitori erretiratzeko aukera eman diezaiokegu (berak nahi badu, jakina), ezta?
Mila esker loreengatik, baina gehiegizkoa iruditu zait. Zure galdera entzunda, hala ere, otutzen zait, gustura entzungo nukeela kanta bere ahotan...
“Maite duen bihotz baten mina zeinen ederra den”... eta hari esker/erruz nolako kanta ederrak sortzen diren, gehitu dut nik. Ez da hala?
Hori da bizitza azkenean, mugitzen gaituena. Kantak egiteko gogoa pizten duen barne korapiloa.
“Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara”. Ez da ohikoa taldekideek eta, batez ere, ospea lortuta, hainbeste urte batera egitea. Hainbeste sufritu/konpartitu duzue? Zerk batzen zaituzte hainbeste?
Gehiago izan da gozatu duguna, sufritu duguna baino, zorionez. Ez dakit zehazki zer den, gauza bat baino gehiago izango dira ziur batera mantendu gaituztenak. Gustatzen zaiguna egiten dugu, ondo pasatzen dugu, ondo joan zaigu... Baina egia da batzen gaituena une honetan banatzen gaituena baino indartsuagoa dela. Une bakoitza gozatzen ahalegintzen gara, hau ez da betiko-eta. Bukatu egingo denaren oso kontziente naiz. Azkenean, ziklo laburragoa izan arren, bizitza bezalakoa da. Ez bizi heriotzari ezikusiarena eginez, bere onarpenak askeago egiten zaitu-eta.
“Memoria hezurrez eginda dago, gure egia tiroz isildu denean”. Noiz helduko da benetako justizia?
Justizia hobi komunetan lurperatuta dago eta gure herria ere, hil ala bizirik baina lurpean nahi izan dute. Gure esku dago aldarrikatzea, inork ez digu ezer erregalatuko. Azken aldian Afrika iparraldeko herrien borrokari inbidiaz begiratu diet Euskal Herritik.
Kanta rockeroekin eta erritmo pisutsuekin ere oso ondo moldatzen zarete (Bala bat ilunpean). Baina, ez da gehien lantzen duzuena...
Gure parte ere bada estilo hori, baina egia da ez dela gailentzen. Bere neurrian baina beti behar dugu. Oreka ematen digu.
Sarriren Giltzak kantaren hitza sinplea bezain egia borobila da. Ez da hala? Jabetzen gara horretaz?
Egia borobilak normalean halakoak izaten dira, sinpleak.
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.