Bukatu gabeko poemak. Harkaitz Cano.
Zarauzko Euskalduna taberna, Kafe Torero
egitasmoaren barruan. 2011ko apirilaren 28a.
Eseri zen karpeta bete folio, mikrofono soil bat lagun. Egoerak ez zuen erraza behar Harkaitz Canorentzat, material berria zen jende aurrean erakustera zihoana, eta horrelakoetan kantautore... barka, idazle guztiek jakin-mina izaten dute, publikoak nola erantzungo ote duen; ea akorde... barka, lerroren bat aldatu behar ote den. Poemek oso erraz gainditu zuten proba; ordubete beranduago, txaloka ari ziren hurbildutakoak. Bitartean ikasi zuten “huntza” hitzaren soinuak zenbat iradoki dezakeen, ez dela landare soila, edo diskotekako landarea ere badela, “Huntza! Huntza! Huntza!”; eta harakin izateko Internet bidezko ikastaro bat poesia hutsa dela konturatu ziren; eta Google Translate itzultzaile informatikoak olerki eleanitzak sortzeko aukera bikainak eskaintzen dituela; eta primizian jakin zuten albistea: geroz eta gehiago direla munduan gaztainondo bati poemarik inoiz, inola, inon eskribituko ez dioten poetak; eta Canok –edo bere alter ego erresumindu batek, erresumina beti baita leitmotiv ona idazteko– nahiago duela lurpean, liburu “amableak” idazten baino; eta azken kanta... barka, poema luzearekin publikoak... barka, lerrook eskribitzen dituen publikoaren parteak behintzat, bere azken urteetako bizi puskak ikusi zituela pasatzen fotogramak balira bezala, estropadak, inbasioren bat telebistan, zahartu nahi ez, gabonak, “Huntza! Huntza!”, denbora badoala batere konturatu gabe eta nostalgia, eta ez, ez naiz negarrez ari, zerbait sartu zait begian, besterik ez; eta hori, hori guztia, bukatu gabe omen dauden poemekin.
Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]
"Kintsugi" kontakizunean, Harkaitz Cano idazlea GoiEner Kooperatibaren proiektutik abiatzen da, energiarekiko harremana aldatu duen etorkizuna irudikatzeko. Azala sormen artistikorako guneak abiatutako "Zirriborroak eta gero" proiektuaren parte da... [+]
Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.
Duela ez asko esan izan balidate euskaraz honelako hiru publikazio izango genituela esku artean ez urte berean, ez, zazpi egun baino gutxiagoren barruan, ez nuen erraz sinetsiko.
Fakirraren Ahotsa eleberriagatik saritu dute idazlea. Canok sari bera jasotzen duen bigarren aldia da.
Martxoaren 29an banatuko dira sariak, Nafarroako Museoan.
Twist (Susa, 2011) argitaratu zuenetik nobelarik publikatu gabe zegoen Harkaitz Cano eta hura bezain indartsua den apustu batekin itzuli da: Fakirraren ahotsa (Susa, 2018). Imanol Larzabal zenaren bizitza fikzionatu du, joan-etorri eta gorabehera handiko lau hamarkadaren... [+]
Literatur egiletasunari buruzko ikastaro batera joan nintzen azaroaren hondarrean. Kronika objektibo bat egin ezin, eta kronika zintzo bat egiten saiatu naiz. Nolakoa da euskal literaturen joko-zelaia, eta nola mugitzen gara horretan barrena?
Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]
Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu... [+]
Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.