Defentsa ona du, deabruaren abokatuaren beharrik gabe.
Hasieran erraz irabazten zenituzten ligak, orain, berriz...
Inoiz ez da erraza izan. Bestela zergatik ez du talde bakar batek ere guk lortu duguna lortu?
Orain esango didazu besteak kanpoko jendea hasi direla fitxatzen...
Bada, egia da azken urteotan atzerritar asko etorri direla, baina fitxa dezatela nahi dutena. Onenak Euskal Herrian gaudela dudarik ez daukat.
Tira, zuek ere fitxatu duzue inoiz gipuzkoarren bat...
Baten bat bai, eta falta direnak! Zer edo zergatik etorriko dira...
Dena den, neskak zarete Athleticek berriz gabarra ateratzeko aukera bakarra.
Jende askok zuk bezala pentsatuko du, baina nahiko erratuta zaudete. Ziur nago mutilek laster aterako dutela berriz.
Ez ote da lehenago herdoilduko!
Bai nesken, bai mutilen taldeei esker, Athleticen zaleek behintzat badute zerekin poztu. Athleticekoa izatea soilik bada pozik egoteko nahikoa arrazoi.
Aizu, sakrilegio handia da Kopa oraindik irabazi ez izana...
Horri ez nioke sakrilegio deituko, gehienbat monarkia ez zaidalako gustatzen.
Zure curriculumean dio Athleticera heldu zinela Leioatik 2002an. Leioa osoa heldu zen Athleticera 2002an.
Leioan geneukan onena talde osoa zelako: jokalariak, teknikariak, zuzendaritza. Hala ere, bizpahiru jokalari garrantzitsu fitxatu genituen.
Eta kasu etorkizunari: emakumeen futbolean ere, Barça eta Madrilen hegemonia aurki.
Ez dut uste, Madrili ez zaio emakumezkoen taldea interesatzen. Hala izango balitz ere, euskal taldeek ez genieke hegemonia lortzen utziko.
Atzelari guztiek duzue gogor fama, Athleticekoek zer esanik ez. Hainbesterako al da?
Badakizu, batzuek egiten dute lana, eta beste batzuentzat da fama.
Galderak erantzuten behintzat, finagoa zara.
Benetan nolakoa naizen jakin nahi izanez gero, etorri partidu bat ikustera!
Jokalari bizitza amaitzean, zer, entrenatzaile agian, neba bezala?
Neba bezala zaila izango da, erreferentziatzat daukat eta. Baina saiatu, saiatuko naiz...
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]