Lotsagabe bat idazle

  • Juan Bautista Bilbao, "Batxi" ::Hau mundu arrano hau

    Susa, 1997

    orrrialdeak ::189

    prezioa ::10,83€

Hau mundu arrano hau
Ez dadila irakurlea nahas: liburu honen edizioa 97koa bada ere, bertan irakur daitezkeen testuak arinago idatziak izan ziren, gaur mende bat atzera, 1914, 15, 16aren hasieran ere bai. Hortxe azkenekoz, orduantxe hil baitzen Juan Bautista Bilbao, Batxi, marinel hartzen zuen barkua mina batek lehertuta. “Nor da Batxi delako hori baina?”, galdetuko du batek baino gehiagok. “Nor da inongo paperetan agertzen ez den idazle modu hori?”, libururik gabeko idazlea, 1914ko urriaren 25ean euskal idazleen bilera historikoa atzeratzeko beste zena, Bilboko itsasadarrean barrena ezin eginda zebilen eta.

Bada, auskalo nor izango zen, baina zer utzi zuen idatzita kontuan hartzeko modukoa da, ezbairik gabe. Hiru ataletan sailka daitezke haren hitz lauzko idazlanak: bertako kronikak, ipuin saioak, atzerriko kronikak. Atzerriko kronikak ditu lan nagusi, Iñigo Aranbarrik eta Koldo Izagirrek apailatu bildumak agerian uzten duen moduan. Kronikaren aitzindaritzat ere hartzen dute hitzaurrean. Haize freskoa, zalantzarik gabe, garai hartako kontagintzan.

Hasteko eta behin lotsagabe hutsa du idazkera. Herritik kanpo herrian baino areago, Rotterdamen ez baitago batzokirik, ez karlistak pairatu beharrik Durbanen. Adibidez Italiako Savona hirian, gozatua da, nola azaltzen duen makarroiak metroka jan daitezkeela eta ordaindu gabe ihes egin nahi duen euskaldunaren afera; nola aitatzen dituen alkoholaren kontra egiten duten hizlari mozkorrak; nola Ibarrangeluko batek gauez sardinarekin ingelesak uxatzen dituen, aiztoa duela sinetsarazita.

Baina ez pentsa dena jai denik, orain ehun urte jada matrimonio civile bat badela erakutsiko baitigu, txinatarrek Cardiff­en bi kale dituztela, Chiness Laundry ugari, Batxik berak bat jarri asmo duela Plaza Barrian. Argentinako euskaldunen egoeraz ere mintzo da, jatekorik ez, eta abisua pasatzen du: “Euskaldunak ez egin hara joateko biderik”. Baina ez pentsa hor geratzen denik, Lehen Mundu Gerrak Hegoaldean duen kronista bakarra bai baita, patuaren gauzak, alemanek jarritako mina batek hiltzen duen arte.

Egia da euskotarrez hitz egiten hasten denean (bi euskaldun sei ingelesen aurka garaile jartzen dituenean bezala), Euzkadiz, urrin susmagarria hartzen dutela testuek, ideologia atzerakoia erakusten dutela tarteka (“euskotar onagan ez dagoela opor egitea, ez ugazaben aurka joatea”), baina bestela demasa da bilduma, harribitxia, sorpresa zakua. Eta, besteren gainetik, bilduma lotsarik gabea.

ASTEKARIA
2011ko maiatzaren 08a
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude