Breizheko aire zahar-modernoak, euskal ukitu batekin

Breizheko aire zahar-modernoak, euskal ukitu batekin
Ingrid Kuschick-ek utzia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Troioù Kaer/Des Aventures. Dremmwel.
Keltia Musique. 43 minutu. 2011.

Bretainiako musika talderik ospetsuenetakoa da Dremmwel. Bost urtean behin kaleratzen dute disko bat, eta aurten tokatzen zitzaien, mende laurdena bete berri dute eta. Emaitza Troioù Kaer/Des Aventures da, labetik atera berri dagoen lana. Bertan aurkituko duenaren lehen aztarna diskoetxearen izenak emango dio entzuleari: Keltia Musique. Doinu tradizional bretoiak dira Dremmwelen musikaren oinarria; hortik abiatuta, ausartzen dira beste estilo batzuk jorratzen. Nahasteak europar musika zaharraren zaporea du zalantzarik gabe, baina ñabardura askorekin. Nik neuk, bederen, folk progresiboaren eremuan kokatuko nituzke kantetako asko; behin baino gehiagotan ekarri didate gogora Jethro Tull talde britainiar handia.

“Kanta” diot, baina kantatu, gutxi kantatzen da Troioù Kaer honetan. Pieza guztiak instrumentalak dira hiru izan ezik, eta horietatik batek euskarazkoak ditu hitzak. Boskote bretoiak ez dio hutsik egin, oraingoan ere, beste lurralde batzuetako artistekin kolaboratzeko ohiturari. Hala, euskal musikariekin egindako elkarlanaren fruitua da diskoaren hamabigarren kanta, azkena, eta denetan esperimentalena. Baina tradizioa oinarri, hemen ere: Josu Goiriren gidaritzapean aritu da diskoko euskal “sekzioa”, eta bizkaitarrak, ohi duenez, txalapartaren inguruan gorpuztu du bere lana. Garazi Abrisketak eta Garazi Irazabalek jarri dute ahotsa, eta Aritz Irazabal aizkolariak, zer eta aizkora. Doinua esperimentala izanagatik, burura datorkidan adjektiboa “arkaikoa” da. Ederra ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA
Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira? Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí­,... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
«FRANTZIAKO EGITURA POLITIKOA EUTSIEZINA ETA JASANGAITZA DA»
Fantziako Estatua UMP alderdi eskuindar berriak gobernatua da, Jean-Pierre Raffarin buru izaki. Lehen ministroaren kargua hartu ondoren deszentralizazio politika bat garatuko zuela iragarri zuen Raffarinek. Beñat Gimenezek hurbiletik segitu du gaia. Gobernu honengatik... [+]

Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Bretoieraren aldeko ‘Korrika’ ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


3D maparik zaharrena?

Bretainia mendebaldea, duela 3.900-3.650 urte. Brontze Aro hasieran Finisterre inguruan bizi ziren gizakiek hainbat lerro, zirkulu eta irudi grabatu zituzten bi metro luze eta metro eta erdi zabal den lauza batean. Harri grabatua, egun Saint-Bélec lauza esaten... [+]


2020-09-18 | ARGIA
Alaitz Areitio Renneseko espetxetik irten da, 13 urte preso izan eta gero

Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel  batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.


PODCAST #36 | Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handiak dituzte kazetari bretoiek. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta... [+]


Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]


2020-02-21 | Mikel Asurmendi
Bretainiako Kontseiluak 100.000 euro bideratu ditu lurraldearen batasunaren aldeko erreferenduma egiteko

Bretainia osatzen dituzten lurralde guztiak departamentu berean elkartzeko aukerari buruzko erreferenduma egin nahi du Bretainiako Kontseiluak.


Eguneraketa berriak daude