I Sabel bateko ur likatsutan esku igurtziz betea, ni sorbidean jartzekoa zen norbaiten borondatea. Jaiotza berez mirari bat da bizitzarako atea eta nork nahiko zuen nirea misterioa izatea? |
IV Hirurogeita hamabosteko maiatzak hiruko bueltan, Donostiako komentu baten goizeko ordubietan. Horra hor nire koordenadak itsaso zabal honetan baina ez pentsa bizi naizenik botila galdu batetan. |
|
II Lehen ez dakit, orain Mikel naiz kendua edo emana lau beso eta bi bihotz beti gertu izan ditudana. Nire umetako sehaskari so, zalantzak bildu nigana ta sabelean sartu zait zerbait uxatu ezin dudana. |
V Galdera batek lehortu nahi du sortze zalantzaz bustia baina erantzuna onartzeko gai naizen da kezka izpia. Baiezkoaren itxaropenez igurtziz sabel azpia, egia eta bion artean geldituko da guztia. |
|
III Ama partoan hil omen zela dio mediku oharrak. Izen-abizen ezezagunak mutu sendagile zaharrak. Aitaren berri aipatu ere ez, han ta hemengo marmarrak... Arnasa hartzeko izango al ziren nire lehenengo negarrak! |
VI Bizitza normal doa aurrera ez nuke nahi korapila. Zilbor-hesteak arrastoa du orbaindua ta isila baina eskatzen dit ez etsitzeko, bizirik egon zein hila, ebaki eta desagertu zen beste zatiaren bila. |
Doinua: Sarasua anaien Fauna Txiki bat bertsotan CDko “Txetxenia”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]