Azkeneko ijitoak ote dira?

  • Malatu ::Malatu

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::53´07´´

    prezioa ::10€

Malatu
Malatu
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Izenean kutsu afrikarra daukan talde honetako kideak ehunka abenturatan (Mugalaris, Anastua, Potato, Gasteiz Big Band eta beste…) ibilitako pajaroak dira eta batez ere Gasteizen eta Leintz-Gatzagan dituzte euren habiak. Kontrastez betetako eskaintza ekarri dute, Zumetaren estilora Vicen Hermosoren ilustrazio eder batzuen barruan ezkutatzen dena. Bada nire ustez (beraiek ez daude ados) jazzaren tempo eta jantzirik, baita swing usaineko piezarik ere. Izenean tatuatuta daramaten Afrika ere nonbait ageri da perkusioetan; eta euskal folka arnasteaz gain, latinotik ere edaten dute tarteka. Bestalde, doinu ijito-tronpetariak ere badituzte, eta gai dira instante bakarrean abesti xuxurlatu batetik parrandara igarotzeko. Euskarazko hitzetan, malenkonia, bizi-poza eta gertutasuna.
Mikel Garcia eta Iñaxio Gabilondo - Malatu
"Askatasunaren musika egiten dugu"

Malatu baserri bat da berez, baina izenak Afrikara eramaten nau. Talde honekin euskal folketik abiatuta urrun eraman nahi duzue entzulea?
Mikel Garcia: Ez dugu horretan pentsatu ere, entzulea nonbaitera eramatea. Guretzat egindako musika da, gero zabaltzen duguna inongo pretentsio barik.
Iñaxio Gabilondo: Musika sortu da nahi gabe, bakoitza musika mundu oso desberdinetatik gatozelako. Beste leku batzuetako doinuak ere agertzen dira, eta euskaraz abesteak ere hemengo ukitua gehitzen dio. Euskal Herritik mundura, baina euskaldun moduan, hori zainduta.

Joera oso desberdineko kideak bildu zarete. Zertan egiten duzue bat Malatun?
M.G.: Musikari begiratzeko ikuspuntu horretan egiten dugu bat, askatasunaren musika egiten dugu. Melodia batzuk eramaten ditugu eta horren gainean bakoitzak botatzen du daukan onena.

Xuxurlatutako kantak barrurago sartzen dira?

I.G.: Intentzioa hori da xuxurlatzen duzunean, baina zuk sentitzen baduzu zerbait abesten duzunean, modu batean zein bestean, hori transmititu egiten da, heltzen da.

Animaliek protagonismo handia dute diskoan: karramarroak, sugea… Ama Lurrean kendu diegun protagonismoa eman diezue?

M.G.: Bai. Umeek ere ulertzeko moduan eginda daude. Barruan daramagun umearentzat metaforak dira. Beti pentsatzen dugu ez garela animaliak eta ez dakit zergatik.

I.G.: Umeekin konexio handia egoten da kanta horiekin.

Mikel Laboa barruan daramazuela esango nuke. Baina zein da zuen ustez ahaztuko ez duzuen Laboaren irakaspena?

I.G.: Niretzat hegan egiteko konpainia, laguna da. Eta zuri Malaturen kanta bat entzuteak Laboa gogoratzen badizu, kristoren sentsazioa da.

M.G.: Oso urrun zegoen beste gizakiongandik, aurrean, azpian, goi­an… Ez dakit non. Mezu politak utzi zizkigun, bihotzera heltzen direnak. Be­ra sendagilea zen, eta hori zen bere bokazioa, kantatuz ere sendatzen zuelako.


Azkenak
2025-03-26 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritza “prest” Guardian Laudioren erosketan parte hartzeko

Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu baseen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude