Marian Barrio hernaniarra (Gipuzkoa) da eta Jordi Romeo Tarragonatik (Katalunia) etorri da. Hizkuntza biografia desberdinak dituzte, baina elkarrekin ari dira euskara ikasten. AEK-k Donostian duen Irrintzi euskaltegiaren aurrean egin dugu zita.
Marian Barrio hernaniarra Donostian bizi da. Hari galdetu genion lehenengo ea elkarrizketatu genezakeen. Baietz, baina agian urduri jarriko zela, euskaraz ondo egiten ez duelako. Bere burua ezinean ikusiz gero gaztelaniaz egin zezakeela esan genion. Biak, Barrio eta Romeo, buru-belarri saiatu dira berriketan euskaraz, nahiz eta beharrezko hitzak eta aditzak mingainera kostata etorri. Gaztelaniaz esaldi solteren bat baino ez.
Marian Barrio duela bi ikasturte hasi zen euskara ikasten. Berrikasten, esan beharko genuke. Euskara baino ez zekiela, 5 urterekin, mojen eskolara hasi zela gogoan du: “Ez zekiten euskaraz eta oso-oso gaizki pasa nuen. ‘Zer ari da esaten?’ galdetzen nion nire buruari, ez bainien ezer ulertzen. Amorrazioaren amorrazioz ostikada ere eman nion mojari. Eskolako ate handia itxi eta ni han bakarrik geratu nintzen”. Etxean ere ez zuen euskara mantentzerik izan. Euskaraz egiten zuten aiton-amonak galdu zituen, aita kanpokoa izanda ez zekien euskaraz eta amak egiteari utzi zion. 5 urtera arte ez zekien gaztelania eta “konturatzerako gaztelaniaz baino ez nuen egiten”.
Haurra zela euskarak mihitik ihes egin zion arren, hizkuntzarekiko harreman estua izan du beti Barriok. Senarra jubilatu arte irakaslea izan da eta bere garaian euskara ikasi zuen. Seme-alabak ikastolara eraman zituzten eta orain 3 urteko biloba daukate; “ezin diot gaztelaniaz hitz egin”.
Jordi Romeo Tarragonakoa da eta duela bost urte etorri zen Euskal Herrira. Bi urte egin ondoren, Frantzian eta Ingalaterran ibili eta berriz hona itzuli da. Lehen aldiz etorri zenean urtebetez aritu zen euskara ikasten, eta orain, Marian Barriorekin batera, AEKren Irrintzi euskaltegian dabil. Lehenengo urtea HABEren Hitzez euskaltegian egin zuen. Orduan ez zuen ezagutzen AEK. Azken honekin topo egin duenean asko gustatu zaio bere filosofia eta horregatik erabaki du AEKn euskara ikastea, bestelako kontzientzia eta idealak dituztela dio.
Romeori kontzientziak esan omen dio: “‘Jordi, euskara ikasi behar duzu!’. Katalunian katalanez hitz egiten dut eta hemen lagunekin naizenean gaizki sentitzen naiz haiek euskaraz eta nik erdaraz egiten badut, eta gero denok erdaraz”. Arrazoi pragmatikoak izan ditu Romeok euskara ikasteko, Donostian bizi arren Hernanin egiten du bizitza soziala eta ingurua euskalduna dauka. Bestelako arrazoi bat ere esan digu: “Nire leloa da Euskal Herrian euskaraz eta Katalunian katalanez. Frantzian frantsesez esan genezakeen bezalaxe”. Romeok ez du euskara behar lanerako, egunen batean euskara ondo ulertu eta hitz egitea da bere asmoa.
Barrio euskarak inguratua bizi izan da, baina berak hitz egin gabe. Bilobarekin-eta askatzen hasi zenean hartu zuen erabakia: “Garaia da euskaltegira joateko!”. Uxua Larretxea du irakasle eta oso pozik dabil. Ez du ahaztu nahi iazko irakaslea: “Lehenengo esperientzia oso inportantea da eta iazko andereñoa, Itsaso, oso animosa eta kariñosa zen. Asko motibatu ninduen. AEK-ko esperientzia oso-oso ona izan da eta da. Urtetarako nago hor”.
eta zer moduz moldatu zarete? Romeoren ustez, kanpokoa hona etorri eta euskara ikasten hastea asko baloratzen dugu euskaldunok, eta berak ere hori igarri du. Duela bost urte, euskara ikasten hasi zenean maila baxua zeukan, baina jendeak hala esaten zion: “Zuk nirekin euskaraz egin behar duzu”. Aitortzen du hasieran kosta egiten zitzaiola, baina badaki ikasteko beste modurik ez dagoela, alegia, ulertzen saiatu eta hitz egin. Galdetu diogu ea ez zaion arraroa egin lehen gaztelaniaz egiten zuen jendearekin orain euskaraz egitea: “Ohitura aldatzea zaila da. Adibidez, okindegian orain euskaraz egitea... ‘Nola? Lehen gaztelaniaz egiten zenuen eta orain euskaraz?’ pentsatuko du okinak”. Dena dela, lagunekin euskaraz aritzen da orain: “Nik erdaraz egiten nuen eta haiek euskaraz. Niregatik aldatzen ziren erdarara eta horrek horrela ezin du izan, ezta? Nik aldatu behar dut”. Besteak beste, Hernaniko Molotoff irratian aritzen da Romeo eta bilerak euskaraz izaten dira. Ulertzen ez duenean galdetu egiten du eta azalpenak ematen dizkiote gaztelaniaz. Gainerakoan, dena euskaraz. Hori bai, ostiraletan egiten duen irratsaioan gaztelaniaz aritzen da. Aurkezpena euskaraz egiteko arazorik ez du, baina edukiak
Euskaraz hala moduz dabilela igarri eta gaztelaniaz egiten dionik aurkitu duen galdetu diogu. Pentsatu egin behar izan du, baina etorri zaio adibidea. Musika kontuetan ibiltzen denez, Euskal Herriko hainbat herritara heltzen da eta jakin dutenean katalana dela “barkatu” esan eta gaztelaniaz hasi ohi zaio jendea. Berak irmo erantzuten die, ezetz, gutxi gorabehera ulertzen duela eta euskaraz egiteko berari. Dagoeneko ezagutzen duten herritara joango da aurten ere eta badaki orain euskaraz egingo diotela. Euskaratik gaztelaniarako jauzi hori katalanarekin alderatzen hasi da eta ez du antzekotasunik ikusten: “Hizkuntza aldatzearen kontua ez da gertatzen Katalunian. Han katalanez egiten duenak hala egiten du. Hemen euskaraz hasi eta gero erdarara pasatzen zarete. Ez dakit zergatik egiten duzuen hori, erruduntasun sentsazioa daukazuen edo zer. Edo uste duzue zaila dela guk euskara ulertzea eta guretzat hobeto delakoan erdaraz hasten zarete. Ez da hobeto zuek guri erdaraz egitea, horrela ez dugu ikasiko inoiz”. Garbi dauka hizkuntza ikasteko modua zein den. Berak euskara ikasi ondoren, ikasten ari den batekin aritu behar badu badaki zer egingo duen: euskaraz aritu, aldian behin gaztelania tartekatuz, baina beti ere euskararen alde nabarmen eginez.
Marian Barriok ere animoak baino ez ditu jaso ingurukoengandik. Seme-alabak lehen lerroan daude, eta nola ez, senarra ere bai. Hark ederki daki zer den euskara ikastea eta emaztea adoretzen saiatzen da. Senarrak behin eta berriz esaten dio, nahiz eta euskaraz ondo moldatu ez, dendara joandakoan lehenengo hitza beti euskaraz egiteko. Hala egiten du Barriok eta erantzuna ere hala bada, euskaraz jarraitzen du. Etxean zaila zaio euskaraz egitea, hizkuntza ohiturak zama handia du. Agurrak bai, euskaraz, eta esate baterako paseoan lasai dabiltzala “hau nola esaten da?” esaka ibiltzen dira.
“Pixkanaka-pixkanaka” ikasten segiko du Barriok. Romeorentzat satisfazio handia da ahalegina egin eta euskaraz aritzea, euskaraz bizi nahi baitu.
Ikasturte berezia da aurtengoa Marian Barrio eta Jordi Romeorentzat. Korrika 17 bete-betean harrapatu dute. Lehendik ere ezagutzen dute Korrika eta aurten ere lasterkaldia egiteko intentzioz dira. Barrio Intxaurrondoko elkarte bateko kideekin behin baino gehiagotan egon da petoa jantzi eta bide ondoan Korrika animatzen. Noski, ondoren berak ere parte hartu du. Romeok duela bost urte ezagutu zuen Korrika eta parte hartu zuen. “Flipatu” egin zuen euskararen inguruan antolatutako ekitaldi hau ikusita. Giroa gustukoa du, integratuta sentitzen da. Biek zorionak luzatu dizkiote AEKri Korrika antolatzeagatik.
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]