Bidea ibiliz egiten da. Are gehiago, dabiltzanek egiten dute bidea, ez beste inork. Euskal Herrian hasiak gara bestelako bidea ibiltzen, biribilgunean denbora luzea eman ostean. Baina inoiz ez da berandu bide berrian abiatzeko, norabidea sen politikoaz ondo zehaztuta badago. Izan ere, urratsetan dudazko asko izan daitezke gerora begira, baina gauza bat dudagabea da: norabide argi batean izango direla, izatekotan. Ezker abertzalearen apustu berrituak Altsasu izan zuen abiapuntu, eta inflexioak berez zituen arriskuak estrategia eraginkorrerako aukera bihurtzeko borondatea izan zuen oinarri. Urrats hark beste batzuk ekarri ditu, loturak askatzen dituen katean.
Aldebakarrean hasi zen bidea, inoren zain geratu gabe. Horixe giltza, batzuen eta besteen jarrera ulertzeko. Hortaz, Estatuaren erabakiek ez dute gehiago mugatuko ezker abertzalearen bidea. Estatuak oztopoak jartzeko ahalmena badu, bistakoa da, ez ordea abilezia. Aztoratuta dirudi, barruko urduritasuna azaleko balizko irmotasunez mozorrotu nahian. Jakin badaki konfrontazioa datorrela, gutxien nahi zuen eremura etorri ere. Gero eta gehiago da Okerbide Estatua, askoren aburuz, hemen, han eta kanpoan. Ezker abertzalearen zatiketa espero, eta behar, zuen Estatuak, konfrontazioari begira independentistontzat zama astunegia izango zelakoan, eta berarentzat arrisku onargarria. Baina ez da halakorik suertatu, eta zirrikituak zabaltzekotan euren lerroetan zabaldu dira, hemeroteka iturri, togadunen artean bertan ere.
Formazio politiko berriaren beharra du ezker abertzaleak. Horixe ere mandatua, Zutik Euskal Herria ebazpenarena. Noizbait gauzatuko den mahai politikoan izateko bide. Formazio berria, politika bera ulertzeko modu berriturako tresna. Apustu estrategiko baten barruan beti ere, epe motzekoa luzerako bidean hartzen duena. Hortaz Sortu, han, legez kanpo utzi badute ere, momentuz, hemen zilegi dihardu bidea egiten, aurpegia agerian, legalizazioaren bataila irabazita dagoelakoan, han atzeratzen saiatu arren. Hortaz, gero eta zabalagoa da Hego Euskal Herria eta Espainia bereizten dituen lubanarroa. Badirudi aparteko garrantzia ematen dietela handik datozen hauteskundeei, nonbait ezker abertzalerik gabeko hauteskunde-zikloa ixteko irrikitan daudela. Estatuaren arrazoiak arrazoi, etorriko diren hurrengo hauteskundeei begira denbora irabazi nahian edo, hemengo denbora handik kontrolatuko balute bezala.
Bitartean, aldebakarrean hasitakoa aurrera doa, gizentzen, bidean konpromisoak gauzatuz eta, ondorioz, bidaideak bilduz, horixe jarri baitzen helbide, eragile aktiboak metatu eta pasiboak aktibatu, atzekoz aurrerako norabide argi batean. Ezker zabaleko aktiboen fusio beroa, aldaketarako giltza. Biltze horrek hauteskundeetan behar du izan, Sortu legala izan edo ez, ezker soberanistaren subjektu politiko zabal bezala, konfrontazio demokratikorako parametro sozio-politikoak eta sozio-ekonomiko nagusiak programa-ardatz ipinita. Euskal Herria bai, baina ezkerretik. Euskal Estatua lortu arte, baina ezkerretik.
Eraginkortasuna eta sinesgarritasuna txanpon bereko batailak dira. Batak bestea behar du. Hortaz, ganorazko proiektu politikoak hiru ardatz bildu behar ditu: instituzionala, kalekoa eta ideologikoa, hirurak uztarrian. Uztarri hori eguneroko jardueran oinarri hartzen duen proiektu politiko partekatua funtsezko tresna da arlo politikoan zein sozialean ditugun erronkei eusteko, espetxe-politikatik hasita.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna da gaurkoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak Iruñeko... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]