Labankada garaian, argi bihotzarekin

Argazki Press / Juan Carlos Ruiz

SORTURI  bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela PPren erasoetatik eta Estatuko fiskaltzak zerrenda hauetako batzuen aurka joko duela.

Zalantzarik gabe, ezker abertzalea bakarrik aurkeztu izan den beste hauteskunde batzuetan baino gaitzagoa izango du fiskaltzak. Ez bakarrik Bilduko bi alderdi nagusienak, agerian bederen, EA eta Alternatiba direlako eta biak legezkoak; baita ere Auzitegi Goreneko 61. aretoaren ebazpenean, zazpi magistratuk oso gogor kritikatu dutelako beste bederatzien ebazpena.

Ez da zalantzarik Bilduk boto asko lortuko dituela, ezkerreko abertzale askoren nahia betetzen dela urrats honen bidez, eta esperimentuaren botoak arreta handiz kontatuko dira alde guztietatik. Baina Bilduk ez ditu guztiak bildu. Eta guztiak biltzea beti gaitza bada ere, bistan da EAEn bederen ezker abertzaleko korronte bat kanpo geratu dela: Aralar. Hainbat arrazoirengatik, Aralarrek ez du bilgune horretara jotzeko beharrik ikusi, edo ez du baldintza egokirik izan, edo… Nafarroan egoera desberdina da, teorian bederen, han indar nagusia NaBai delako. Epe ertainera begira, eta indar metaketa oinarri, bietan antzera.

Onerako edo txarrerako, botoek laster jarriko dute bakoitza bere lekuan, baina argi da –alderdien zilborretik harago begiratuta bederen– etorkizun hurbilean ez duela zentzurik horren antzekoak direnen indar xahutzea.

Alderdien begiradan, alabaina, oraingoa ez da hurbilketarako unea, orain labankada garaia da: sabelean, besoan, aurpegian… Hauteskundeetan saihestezina da hori, jokoaren barne da, ados. Baina adi bihotzarekin, giltzurrun edo gibelarekin. Labankada hilkorrak kontrolatu beharko lituzkete etorkizuneko batasun edo elkar lanerako ateak irekita utzi nahi dituztenek.
                                                                                                                                                           
HAUTESKUNDEAK  eta bake prozesu bat modu bateratuan eramatea ezinezkoa da, hori aspaldi ikasi zen hemen, eta hala gabiltza. Edo eraman bai, baina bakearen karrila geldotu egiten da publikoki. Kontua da ekainean, denbora galdu barik, berriz ekin beharko litzaiokeela bake prozesu formalaren eraikuntza publikoari. Sortu legeztatzea da lehen urratsa eta badirudi berandu baino lehen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emango duela urrats hori. Sortu legeztatu ondoren elkarrizketa politikoa normaldu beharko da eta bake prozesuan urrats eraginkorrak ematen hasi.

Hiru eremu handi bederen bereizi litezke gatazkaren esparru zabal horretan: bat, arazo politikoa bideratuko duen elkarrizketa politikoa; bi, ETAren desegitearena eta, horri lotuta, preso eta iheslari politikoen egoera;  hiru, bizikidetzaren berreraikitzea, biktimak eta elkarbizitzaren gai sakon eta arantzatsua. Ongi etorria Eusko Legebiltzarrean biktimen esparruan aurrerapena dakarren guztia, baina lehenbiziko bi urratsetan aurreratu barik, ezinezkoa da bizikidetzaren eremu horretan egiazko urratsik ematea.

PPn eta PSE-EEn oraindik erraietaraino sustraitua dago garaile eta garaituen diskurtsoa; eta ezker abertzalean ere, oraindik orain, askok eta askok pentsatzen du estrategia armatuaren desegokitasuna egungo ahuldadean dagoela eta ez trantsizioaren ondorengo hautu okerrean. Gizarte eztabaida sakon eta indartsua behar da iraganeko zauri horiek behar bezala ixteko… eta etorkizuneko borroka politikoaren arauak baldintzarik gabe, modu bateratu eta askean finkatzeko.

Hamarkadetako gatazka bortitza bizi izan du euskal gizarteak, eta armak isildu direnean, arazo politikoekiko ostrukarena egiteko tentaldia handia izan daiteke askoren aldetik. Hiruzpalau adabakirekin hau konponduta dagoela ere pentsa dezake askok. Etorkizunerako eraikitzaileena, aldiz, zera litzateke: armekin baino, ETAk hauen isiltasunarekin lortu duela bake prozesu sendoa aktibatzea. Basagoiti Robinsonen bidean murgiltzea da euskal gizartearen une honetako erronkarik sendoenetakoa.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude