Heldutasunaren oka gura dotorea

  • Igor Paskual ::Equilibrio inestable

    Pop Up Music

    iraupena ::41´50´´

    prezioa ::10€

Igor Paskual
Igor Paskual
Paskual ezaguna da Loquilloren taldeko gitarra jotzailea delako, baina Trintxerpen jaiotako mutilak aurretik Babylon Chat glam taldea sortu zuen eta oraingoan proiektu propioa aurkeztu du. Loquillok ukitutako guztiak duen berezko harropuzkeria alde batera utzita, lan pertsonal eta aldi berean dotorea egin du, estiloz oso irekia eta instrumentazio aldetik arina bezain zaindua dena. Gaztelaniaz abestutako hamabi piezatan Madrilgo mobidako pop melodia autentikoena, Nick Caven tankerako ekaitz-giroa duten pieza orkestralak, AEBetan sustraiak dituen folk-countrya, soka instrumentuak, Burningen kiratsa duen pieza canalla-ren bat, Irlandako oihartzunak eta pop-rocka landu ditu, besteak beste. Gainera, poesiaz, errealismoz eta sentsazio gazi-gozoz betetako hitz ederrak idatzi ditu.
Igor Paskual
"Rockaren mundua superlatiboa da, baina baita ostalaritzakoa, publizistena…"

“Oreka desegonkorra”. Oreka posible al da hain superlatiboa den rockaren munduan?

Oreka ez da gustukoena, nahiz eta osasungarriena den; arriskurik jasan gabe bizi zaitezke, baina ez dauka intentsitate handirik. Nahiago dut bietatik hartu eta bizipen intentso eta egonkorrak izaten saiatzea, baina ia ezinezkoa da. Rockaren mundua superlatiboa da, baina baita ostalaritzakoa, publizistena… Jada rockeroek ez dugu “alde basatian” bizitzearen esklusiba.

“Ametsak betetzea nahi baduzu, traiziorako musikarik ez entzun”. Ez al zen musika gauza fidel bakarra?

Rockak guztia eman dit, baina gauza asko kendu ere bai, maitale jeloskor baten modukoa da, besterik egiten uzten ez dizuna. Musikak ez dauka fideltasunarekin zerikusirik, soinu soila da. Musikariok bihurtzen dugu soinu hori sinesgarria edo hutsik dagoen zerbait.

Gitarren tratamenduak eta moldaketak asko gustatu zaizkit. Kantu biluziak badira ere, ondo jantzita daude…

Eskerrik asko. Instrumentu justuak sartu nahi nituen, gutxi baina bereizgarriak. Zailena abesti bakoitzari zer arropa jantzi erabakitzea izan da. Batzuek nahikoa zuten bikiniarekin, beste batzuek Dior eskatu zidaten, Fred Perry batek, eta batzuetan Zara nahikoa zen!

“Edaten itxurak egiten baino hobeto pasatzen dira egunak”; esaldi polita. Bebemos poesía hutsa da, oso ona. Baina rocka ez al da itxurak egitea ere?

Itxurak egitea baino gehiago, rocka da gauzak gehien komeni zaigun alderditik erakustea. Ez da gezur osoa esatea, baina traban egiten dizkiguten egiak ezkutatzen ditugu. Edateak erantzukizunetatik aldentzea errazten dizu, bizitzatik hartutako opor batzuk, baina faktura ordaintzerakoan errealitateak dagokizun lekuan jartzen zaitu berriro.

Zer eman dizu Loquillok eta zer zuk berari?

Loquillok esperientzia, jakintza eta burua eman dizkit; eta nik berari pasioa, arima eta bihotza.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude