Ezagutzen ez duzun gizaki bat itxuraz nolakoa den aztertzeko, oso beharrezkoa izan ohi da argazkiren batean ikustea. Baina oraingo honetan, Uxueren bertakotzearekin alegia, horrelakorik jakiterik ez dut. Bere argazkian Uxue nolakoa den nire artikulu hau idatzi eta egun batzuetara jakingo baitut, gutxi gora-behera. Baina hori da gutxiena. Berak aurrenekoz gure artera idatzitakotik sumatu dezakedalako zerbait: bere akats eta bere balio guztietan ederra dela. Eta ez dut gizon bezala esaten, sail honetan ni neu gaur zaharrena izatera pasatzearen harroxkokeriaren izenean baizik. Uxue, Beñat, ikusten duzuenez, langintza horretan ere hasi behar nuen noizbait, eta urtetako ahaleginaren ondorioz, unea iritsi zait, hala ematen du behintzat. Eta altxor hori oraindik ere aberasteko asmotan nagoela esan beharrik ez da. Esan bezala, nik ez dut goran, gure aldamenean jarriko diguten Uxueren argazki hori ikusi, baina irakurleen begiek ondo hartu eta ondo gordeko dutelakoan nago. Baina ez dut nik nire irudimenaz aterako haren fotografiaren gaia gaur agortu nahi. Beste zerbait esan beharra dut. Bere ttakuna idazteko, Uxuek, besteak beste, gaurkotasuna hartu zuen gai. Eta bere iritziaren berri azaltzeaz gainera, nire iritzia ere piztu zuela dudarik ez egin. Gaurkotasuna zer den edo zer izan daitekeen erantzuten zaila dela iruditzen zaio Uxueri, zentzu osoz. Ez zaio, ordea, berari bakarrik gertatzen. Gaurkotasunak bizi gaituen gizaldi guztien arazoa da hori. Eten egiten al du gaurkotasunak kate zaharra? Segidarik utzi gabe? Gaurkotasuna ez da amaitzen, amaitzen denean, gaurkotasun berria azalduko zaigulako, edo azaltzen ari zaigulako. Horrela, gaurkotasun zaharraren ilunabarra eta berriaren egunsentia batera ditugu. Gaurkotasun berria jaioko zaigu. Nolakoa izango den ez nuke esango, ordea. Gaur egun etorkizun handiena duten lanbideen artean egon arren, igarle izatea oso zaila baita. Eta horixe izango da gaurkotasunaren kezka larrienetako bat: nondik datorren badakiela, baina ez nora doan. Horrexegatik, hain zuzen, gaurkotasun zaharra badihoakigula jakinaren gainean garelako hasten gara, dudarik gabe, gaurkotasun berri hau lantzen. Baina nire beldur bakarra hau da: joan aurretik, gaurkotasun horrek halako testigantza baliotsu eta oparoak utziko ote dizkigun. Aitona-amonak joan zorian daudenean ilobek haien oroipenak biltzen hasten garenean bezala, guk gure zaharren gaurkotasunarenak jaso eta gorde nahi ditugu, gu ez ezik, datorren gaurkotasun berria ere horrela aberastu egingo den uste osoan. Xabier Lete eta Gabriel Celaya poeten omenezko nazioarteko poesia sariketak sortu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretaz gain, Celaya jaio zeneko mendeurrena gogorarazteko, hari buruzko jardunaldiak egin dira martxoaren 14tik 21era bitarte, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Bien izen horiek elkartzearekin, bi poeta horien gaurkotasuna jasotzearekin, Euskal Herriaren gaurkotasunari beste gaurkotasun bat eman zaio: ahaztu beharrean, oroitu, eta gaurkotasunaren kate luzeari bukaera eman beharrean, kate luze horren mutur berri bat jarri gure eskuetan. Horacio zaharrak esaten zuen zorionekoak direla haien izenak poetenekin nahasten diren herriak. Zaharrak berrituz, testigantza hori hitzen paperezko argazki iraunkorra da. Uxue eder bat, atzo eta gaur.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]