Jacques Poirier eta heparinak: botiken kontrol eza

  • Ez da jakin zer erabaki duen Parisko Prud’Hommes auzitegiak –Espainian lan magistratura litzateke– Jacques Poirier albaitari eta ikertzaileak Sanofi-Aventis farmazeutikari sartutako salaketarekin. Urtarrilean izan zen auzia. Kanporaketaren azpitik osagai biologikoz egindako botiken segurtasuna edo segurtasun eza ageri da.

Argazki txikia Wall Street Journalek plazaratu zuen: Txinako hiltegi batean langilea ari da ustez zerrienak diren heste eta barrunbeak manipulatzen, gai horiekin egiten baitira mundu aberatsean tronbosiak saihesteko usatzen diren heparinetako batzuk, enox
Argazki txikia 'Wall Street Journal'ek plazaratu zuen: Txinako hiltegi batean langilea ari da ustez zerrienak diren heste eta barrunbeak manipulatzen, gai horiekin egiten baitira mundu aberatsean tronbosiak saihesteko usatzen diren heparinetako batzuk, enoxaparinak. Irudi handiak biltzen du Pariseko Liberation egunkariak urtarrilean Jacques Poirierren kasuaz plazaratu zuen kronika, bere argazki eta guzti. Marexal eta immunologoa den Poirierrek kontrol sistema zorrotza ezarri nahi zuen enoxaparinak egiteko erabiltzen diren zerri heste eta biriketan, ziur ekiditeko barrunbe horien kutsadudaren ondorioz gaixoren batek gero entzefalopatia espongiformea edo Creutzfeldt-Jakob eritasun beldurgarria harrapatzea. Enpresak, aldiz, nahiago zuen Txinako hornitzaileak ez hainbeste estutzea eta hauek bidalitako gaiei ondoren bestelako test bat egitea, Poirierrena bezain fidagarria ez dena.

Ez dira alarmismotik bizi baina    herritarrak erne jarri nahi dituzte: frantsesez lanceur d’alerte deitzen diete, euskara guk baino trebeago maneiatzen dutenek esango digute alertagile, alertalari, ernerazle edo nola deitu behar diegun.

Lanceur d’alerte ospetsu bat Gilles-Eric Seralini da, frantziarrak ohartarazi dituena genetikoki aldatutako landareen arriskuez. Iazko maiatzean aipatu genuen Net Hurbilen eta berrikitan zabaldu da Frantzian transgenikoak saltzen dituzten enpresei auzia irabazi diela, hauek ito nahi baitzuten zientzialaria kontakatilutzat utziz komunikabideetan.

Urtarrilean beste erne jarrarazle bat pasatu zen auzitegietatik. Jacques Poirierrek Sanofi-Aventis konpainia salatua zuen 2003an kanporatu zuelako, eta Parisko Boulogne Billancourteko proud’hommes epaileek ikusi behar zuten auzia. Epairik ez dugu jakin oraindaino.

Poirier babesteko mobilizatu dira medikuntza eta farmazien industrian kontrol demokratikoa eta gardena sustatzen duten taldeak, hala nola Sciences Citoyennes fundazioa, Réseau Environnement Santé (Ingurumena Osasuna Sarea) eta Pharmacritique bloga sustatzen duen Elena Pasca. Azken honek bildu ditu aferaz publikatu diren agiri funtsezkoak, zeinetatik irakurlea berehala ohartzen baita enplegu gatazka arrunt batetik askoz haratago doala.

Lovenox eta Clexane antikoagulanteak zer diren esplikatu behar da ezer ulertzekotan. Heparina mota bat dira, enoxaparinak, hiltegietara eramandako zerrien hesteetatik eskuratzen direnak: zerri akabatu baten hesteek Lovenox edo Clexane dosi baterako adina heparina ematen dute. Gauza da munduan urtero kontsumitzen diren 450 milioi dosiak eskuratzeko adina urde ez dagoela.

1996an Poirier doktorea orduan Aventis Pharma zen konpainian lehengaien segurtasun biologikoaren arduraduna zen. Gaur ahaztua dirudien behi zoroen krisia beroenean zegoen eta Poirierrek ziur egon nahi zuen bere enpresak saltzen zuen heparina soilik zerrien hesteekin egina zegoela, ez zeukala behi edo zekorren hesterik; gaur egun oraindik behikien barrunbeek kontrol zorrotzak dituzte, Creutzfeldt-Jakob gaixotasun neurologiko beldurgarria sortzen omen duen prioia elikagaietara iritsi ez dadin.

Kezka are handiagoa zen jakinik gero eta gehiago Txinako lehengaia usatzen zela Lovenox et Clexane egiteko. Albiste itsusiak zabalduta zeuden Txinan heparina ekoizteko zeuden kontrolez, debekatutako behikien aztarnak agertzen ziren zerrien hesteen artean, higiene neurriak sarri harrigarriki txarrak ziren, eta beste.

Poirierrek INRA erakundeko ikerlariekin sortu zuen test bat, IDR (ImmunoDiffussion Radiale, frantsesez) lehengaiak soilik zerrikiak zirela bermatzeko. Baina segurtasun arduradun honen harridurarako, Aventis Pharma hasi zen luzapenetan, urtea baino gehiago testa martxan jartzeko, beste urte eta erdi Espainiako usinan ezartzeko...

Laster ulertuko zuen zergatia: enpresa hasi zitzaien iragartzen bezeroei lortua zuela bestelako sistema on bat, segurtatzeko enoxaparina horiek egiteko hesteetan egon zitekeen edozein prioi desegina zela. Ezberdintasuna laburbilduz: Poirierrek botikak sortzeko zerrien hesteak besterik ez usatzea nahi zuen, prioirik sartu ez zedin inondik, eta enpresa lehengai kutsatuagoak onartzeko prest zegoen, kutsadura eliminatzeko kapable zela argudiatuz.

  
Erosi ezinak babestu

2003an kaleratu egin zuten Jacques Poirot Aventis Pharmatik. Lan gatazka batengatik izan zela defenditu du beti enpresak, eta mezua ondo pasaraztea lortu du komunikabide askotan bezala gaiaz interesatu diren politikarien artean.

Sciences Citoyennes, Réseau Environnement Santé eta beste batzuen ustez, ordea, gizartea arriskuez ohartarazi duen lanceur d’alerte baten kontrako mendekua da.

Urte gutxi behar izan dira Jacques Poirierrek arrazoi zuela nabarmen geratzeko. Ez da gertatu prioiagatik, orain artean. Urdeen hesteei behien heste, birika eta bestelako barrunbeak nahasteak, prioia dela eta, Creutzfeldt-Jakob eritasun kasuak agertuko diren beldur dira heparinen kontrol ahulaz kexu direnak, baina eritasun horretan prioiz kutsa eta gaitza azaldu artean denbora asko pasa liteke.

Aldiz, arazoa sortu du zerrien hesteak faltsutzeko erabili den estalkiak. Urde, behi, ardi eta ahuntzen barrunbeak nahastu eta homogeneizatzeko, Txinako laborategi askotan kondroitina sulfatatua usatu dute, eta hori izan da 2007-2008an Amerikako Estatu Batuetan 80 pertsona hil dituena eta 800 gehiagori erreakzio alergikoak eragin dizkiena.

Eskandalo handi samarra sortu zuen AEBetan honek guztiak, Txinan heparina sortzen duten hiltegi eta laborategietako lan baldintzez eta zikinkeriez kronika gordinak eta zenbait argazki nazka eragile plazaratu zituzten egunkariek, hala nola Wall Street Journalek.

Ondorio onik ekarri zuten salaketa publikook... iparramerikarrentzako. Porierren defentsan mintzatu den Didier Leveieux-ek espliatu duenez, “Aventis Pharmak Bretainian duen usinak fabrikazio lerro berezia dauka Estatu Batuetara esportatzen duen enoxaparina ekoizteko, eta betetzen du AEBetako administrazioak jarritako araua, alegia fabrikaziorako usatutako heste guztiek pasa behar dutela... IDR kontrola”. Hain zuzen Poirierrek eta INRAk sortua.

Jacques Poirierrek arrazoi zuen, beraz. Baina kale gorrian dago. Berak 2008an Parisko prokuradorearen aurrean aurkeztutako salaketak saskira jaurti dituzte. Bitartean, gaur Frantzian egiten diren heparinak bi motatakoak dira, bata amerikarrentzakoa, hobeto kontrolatua eta zerrikiz egina, eta frantsesentzako bestea, kontrol gutxiagokoa. Espainol izatera kondenatutakook kontsumitu beharreko heparina bietatik zein den asmatzea ez dirudi zaila.

Gaur Sanofi Aventis den konpainiak zigorrik errukigabeena erabiliz zentzatu nahi ditu produkzio eta salmenta kateetan informazio berezia dutenak. Orduan, nork babestuko ditu osasun publikoaren arriskuak salatzen dituztenak? Sciences Citoyennes fundazioak eta beste batzuek lanceur d’alerte direlakoak defenditzen dituzte, horretan dihardutenentzako estatus juridiko berezia aldarrikatzen dute, Estatuak bermatu behar dituelako adierazpen askatasuna eta kontsumitzaileen babesa.

Beste frontea da herritarren izenean botikak kontrolatzen dituzten adituek enpresekin dauzkaten interesak salatzea. Heparinen kasuan,  Pharmacritiquek plazaratu du Frantziako botiken kontrola daraman erakundeko presidente Phillippe Lechatek ezkutatu egin duela aurretik Lovenoxi buruzko ikerketak egin –eta kobratu– zituela. Bitan, antza.


Azkenak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude