Asimovek bere betaurrekoetatik (aurre)ikusten zuena

Foundation. Isaac Asimov (Gnome Press, 1951).
www.raveau.cl
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Foundation. Isaac Asimov (Gnome Press, 1951).

Ohi dudanez, Wikipediatik osteratxoa egin dut artikulu honi ekin aurretik. Eta beste askotan bezala, konturatu egin naiz zein lausoa den denboraz dugun pertzepzioa: seguru nengoen Isaac Asimov orain gutxi hil zela, eta hara, dagoeneko ia hemeretzi urte igaro dira. Berak ezin zuen jakin noizbait norbait Wikipediaz baliatuko zela bere heriotzaren data –Asimoven heriotzaz ari naiz noski– jakiteko, artean ia hamarkada bat falta baitzen sareko entziklopedia martxan hasteko, baina zelanbait aurreikusi zuen.


Agian nik uste baino denbora luzeago daramalako hilda, nik uste baino zailagoa da Asimoven liburuak lortzea. Ez gaizki ulertu. Joan edozein liburu-dendatara eta seguru errusiar-estatubatuarraren zerbait badaukatela, baina beharbada ez zuk nahi duzun hori. Hala gertatu zait niri beraren fikzio lan ezagunenarekin: Fundazioen trilogia (Fundazioa, Fundazioa eta Inperioa eta Bigarren Fundazioa), baina azkenean lortu ditut, hirurak bolumen bakarrean. Aspaldiko gutizia.


Trilogiak kontatzen duen istorioa hemen laburtzea ez da samurra: etorkizun urrun batean gizateria galaxia osora zabaldu da. Galaxia osoa inperio bat da, izan ere, eta haren erdian dago Trantor, planeta-hiriburua. Planeta osoa hiri bat da, ez dago gizakiak eraikitakoa ez den txokorik. Han dago Inperioaren botere guztia bilduta, baina oso boteregune ahula da: bertako milioika eta milioika biztanleek kanpotik eramaten dizkieten jana behar dute bizirauteko. Azkenean, Inperioa desegingo da, eta aro ilun bat hasiko, gerra, basakeria eta ezjakintasuna nagusi. Gogoratzen Erroma, Erdi Aroa eta abar? Bada, horixe bera baina eskala galaktikoan.


XX. mendearen erdian idatzitako zientzia-fikzio lanen huts bera dauka Fundazioak: teknologiak aurrerapauso ikaragarriak egin ditu, baina Interneten arrastorik ez dago. Horregatik, Hari Seldon matematikariak Inperioaren erorketa aurreikusi eta galaxiaren ertzetara fundazio bana igortzen duenean, haiek gizakien jakintza bildu eta entziklopedia unibertsal batean gorde dezaten, emaitza ez da Wikipediaren antzeko zerbait, askoz gauza artisautzazkoagoa baizik. Eta Wikipedia da, hala ere.


Baina irakurlearen usteak erdi ustel. Matematikek aurreikusi dute hurrengo Inperioa sortu bitarteko epea 30.000 urtekoa izango dela; Hari Seldonen planaren arabera, 1.000 urte besterik ez dira izango, baina hori ahalbidetuko duena ez da Entziklopedia Galaktikoa, hasieran hala sinetsarazi diguten arren. Entziklopedia Galaktikoa aitzakia hutsa da, prozesua abiatzeko ezinbestekoa baina besterik ez.


Asimovek Wikipedia aurreikusi, baina garrantzia kendu. Nik barkatzen diot; azken batean, Fundazioan egindako iragarpenetan beste hau baita garrantzia daukana: matematikak jendarteen bilakabidea aurreikus dezake. Hori da orain zientzian modan dagoen arloetako bat. Ez dakiguna da, edo behintzat nik ez dakidana, matematikaren bidez aurreikusitako zibilizazioen hondamendiak eragotzi ahal izango diren. Goizegi dateke horretarako, baina tira, eman diezaiogun denbora denborari, eta bitartean txalotu dezagun Asimoven etorkizun-sena, hamarkadetan Jules Vernerena txalotu genuen bezala.


Azkenak
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


Eguneraketa berriak daude