“Gizarte mediokre batean bizi gara”

  • San Balendin egun batez sortu zela sinestea ere...

Iñaki Azkuna
Iñaki AzkunaIñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bilbo “Bilbao” denetik askoz hobeki doa mundua.

Ez dakigu “Bilbo” euskara, gaztelera, edo hibrido arraro bat den. Utz dezagun “Bilbao”, eta suposatu dezagun euskara dela.

Zure euskara mailak liluratuta nauka.

Euskara da nire ama hizkuntza. Galdu nuen arren nire buruan dago, eta hil aurretik berreskuratu nahi nuke. Gaur egungo politikari batek derrigorrez jakin behar luke euskaraz.

Egia izango da Egibar eta zu alderdi berekoak zaretela!

Batzuei sinesgaitza zaien arren, hala da. Biak gara abertzaleak, biek sinisten dugu euskal nazio eta aberrian, eta hortik aurrera... Ulertuko duzunez 68 urterekin ez daukat aldatzeko asmorik. Errenkarnazioan, agian...

68 urte, adin ederra... erretiratzeko.

Frankismoan, Bilbaoko alkatetzan hamasei urte eman zituen batek. Nik marka hori demokrazian hautsi nahiko nuke. Ilusiorik falta ez zaidanez, herritarrek jubilatzen nauten ikusi nahi dut. Txarto iruditzen?

Politikariak oso gaizki baloratuta zaudetela iruditzen zait niri.

Politikan, jakintzaren beste adar batzuetan bezala, jende mediokre asko dabilelako da hori. Urrezko aroak ezagutu ditugu baina gizarte mediokre batean bizi gara.

Hori da hori autokritika egitea!

Jaurlaritzan nengoenean ez neukan gaur jendearekin daukadan tratuaren %10a, Madrilen banengo ez nuke %1a ere izango, eta Europan ez duzu hiritarrik ikusten bizitza guztian. Hori hala, ez diotsut dena ondo egin dudanik, gaizki zer egin dudan ez galdetzeko baizik.

Hauxe da konpartsei buruz hitz egiteko unea, beraz?

Jaietan jaia egin behar da, ez politika. Hori hala den artean denak ados gaude eta ez dago arazorik.

Jakina, zuk txosnekin egiten duzuna ez da politika.

Eclesiastes-zalea bazara eta sortzea, haztea, eta ugaltzea politikan sartzen badituzu, bestela esango dizut. Ez dezatela alderdikeriaz jokatu eta politikilla-rik egin. Gainontzean, asteazkenean atseden hartzea primeran iruditu zitzaidan. Ostegunean indartsuago zeuden.

Katalunian zezenketak debekatzen dituen legea politikilla da zuretzat?

Nik ez dut inoren kontra egingo, Bilbaoko zezenketen alde baizik. Sekulako tradizioa dago, sekulako aberastasuna da hiriarentzat, eta ez dut jairik irudikatzen zezenketarik gabe. Oso zaila da legez horrekin amaitzea.

Ai, ai, ai... Mentalitateak Bilbao bezain arin aldatuko balira...

Itsasadarrari bizkarra ematetik itsasadarrarekin bizitzera pasa garenetik, etxeko oinetakoekin atera daiteke paseatzera. Ez zegoen besterik, eraldatu ala hil.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude