Gure iritzia publiko egiten dugun une beretik, jendeak maitatu edo gorrotatu egingo gaituela kontziente behar dugu izan. Hori horrela zergatik gertatzen den ez dakit, baina horrela da. Gizakiaren psikologia gauza oso konplexua da, ulertzen zaila gehienetan, gero eta zailagoa, gero eta konplexuagoa, baina erabat eta betiko aldatzen zaizu bizitza zure gogoz edo gogoaren kontra zure iritzia eta zure aurpegia zabaltzen hasten zarenean komunikabideetan barrena. Baina gure iritziagatik baino, iritzi hori publiko egite hutsagatik izan ohi da, eta pena da hori. Nire irudikapena da neke gehiegi pasa behar dugula gauza guztiei buruz iritzi propio bat izan eta iritzi hori bihotz indartsuz eta argi plazaratzen dugunok. Gaizki ikusia dago kontraren kontra aritzea, kezkaren bat izatea barrenean, eta artaldeko norbait izateko ezintasun horretan erabakitzen dituzula zure bizitzako beste ezintasun guztiak. Eta okerrena izan ohi da, errazegi epaitzen ditugula besteak, errazegi. Eta gezurretara jotzen dugu, normalean. Adibide txiki bat jarriko dut: jendeak, oro har, uste du bizitza izugarri ongi doakidala han eta hemen nabilelako kolaborazioak idazten eta herri guztiaren aurrean agertzen. Baina nire errealitatea ez da hori. Egiatan. Nire errealitatean huts asko dago, diru gutxi eta bakardade izugarria. Nik ordu gehiago egiten dut arazoen artean, irtenbideen artean baino. Baina apurka-apurka ulertzen joan naiz neure burua engainatzen ez ibiltzea dela neure buruari eskatu behar diodana. Ni ez bainago batere ados ez batean ez bestean ez sartzearekin. Ez nabarmentzearekin. Ana Urkiza badoa gure ttakunetik eta, itxura denez, beste norbaitek erreleboa berehala hartuko dio (beste hori nor den nik badakit, baina ez diot irakurleari sorpresa hondatu nahi). Nik banuen Ana Urkizaz iritzi bat, baina kaxkar eta estua, oso azaletik erabakitzen diren horietakoa. Gezurra iritzi bihurtu, iritzia sinestu, gezurra egia bihurtzen dugu, eta, azkenean, egia horiei balio unibertsala ematen diegu. “Haurretan berdina horretan, uste zuen begiak itxi eta ezer ikusi gabe geldituz gero, hori nahikoa zela munduak bere edukia gal zezan; ikusi nahi ez zuen hura erabat desager zedin”, aspaldi irakurri nion Bernardo Atxagari. Mikel Asurmendi atal hau koordinatzen eta gu zaintzen saiatzen da, nola gainera, ezin hobeto edozein mailatan, baina gordean beti. Berak egin zidan bertan parte hartzeko gonbita, eta berak eman zidan, noski, Ana Urkizarekin batera aritzeko aukera. Eta noraino izan zaidan lagungarri ezin dut ondo esplikatu, zaila egiten zait buruan eta bihotzean daukadan guztia esatea. Batetik, niretzat benetako plazera izan delako harekin ttakunean aritu izana. Etenik gabeko hariak bezalakoak izan direlako bere artikuluak, ondo lotutako paisaiak, bizitza bizitua. Eta bestetik, eta hau da azpimarratu nahi dudana bereziki, gordean ere aritu delako ni laguntzen, ni animatzen eta ni infernutan ez hondoratzen uzten. Bi, hiru hitzekin, besterik gabe. Bi, hiru hitz momentu jakin batean, hitz horiek gehien behar dituzunean, irlak itsaso zabalean bezala. Hamaika agur hitz eta bat gehiago Anarentzat. Eta Beñatek bikain asmatu zituen “datsegit” eta “desatsegit” bi horien artean, erraz erabaki dut nik gaur nirea: hamaika “datsegit” eta bat gehiago Ana Urkizarentzat.
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.