Rimbaudek zioen: “On est un peu fou quand on a dix-sept ans...” Agian hirurogeita hamazazpi urteetan Marianne Faithfullek laudatu Lucie Jordanen antzera hegaldatuko gara, axolagabe, biloak haizeetan. Bitartetan, bizi-aroak kopetan zimurrak eta bihotzean ubeldurak utziko dizkigu. Ez bakarrik amodiozko kontuengatik. Adinaren harilkak memoria harrotzen dit: hamazazpi udaberri genituen lehen aldiz décroissance elea entzun genuenean, Etxamendi irakasleak 1972ko Erromako Klubak ezagutzera eman ondorioak bihikatzen zizkigula. Ez zen arras décroissance, croissance zéro baizik.
Gaia plazara dator gaur. Eko-gudari eta pentsalari ezkel guztiek ez dute besterik ahoan. Atzerrietako pantailetan agertzen da Serge Latouche jauna, garapen ezaren on-gaitzak aipatuz, azalpenak eskura ditzakegun bere liburu ugarietan ereinik. Iruditzen zait petrolio txokerik txoke goazela xingola xinxilatua dela eta nehoiz bezain premiazkoagoa dugula Latouchek a-croissance deitzen duenaren gerizpea. Hitza aditzean batzuk malgortzen dira: menskeria horiek Neandertalen garaira itzularaziko gaituztela diote, garapena dogma sakratua dela edo garapenak baizik ez dezakeela gehiengoaren ontasun-maila berma, pastetxa handiago, ahotarak halaber. Eta pastetxa zitala balitz?
Ezagutzen, partitzen, partekatzen, biderkatzen dugun garapen ekonomikoa kontsumo itsu tarrapatatsuan oinarritzen da. Prestamoek, publizitateak eta gauzen iraungitze agudoak akuilatzen gaituzte beti eta gehiago erostera, irenstera, aurtikitzera, eliteko dirudunek eredu gutiziatuaren mazelak milikarazten dizkigutela. Goizetik arrats frustratuak, haserre, jeloskor eta berdin hain dominatuak gara, sangreatuak, laidoztatuak, lobotomizatuak, hauteskundeetan demagun nori bozka ere ez dakigula. Distiratsuena eta orrolariena bulkatzen dugu boterera. Gure antzekoa omen, soilik merezi duguna. Etxeetan ehorzten gaituzte, ordenadorea aitzinean, liburu elektronikoa saihetsean, telefonoa eskuinaldean eta 568 kanaletako telebista ezkerraldean. Protesi teknologikoak dauzkagu buru-muinen ordez.
Garapen morbidoaren izenean –dirua behar da, denbora dirua da bezalako perpausak darabilzkigu eta denbora osorik merkatugarri egin digute, librea barne– alde batetik lana desitxuratzen da, suizidioak eta langabetuak zenbatu ezinak direla dagoeneko, eskubideak ezabatzen dituzte, bereziki gazteentzat, eta bestetik munduko aberastasun naturalak ekoizpen etengabearen zerbitzuko pribatizatzen dira, hala nola ura, petrolioa, janariak, haziak, lurraldeak, hauekin abilenek espekulatzen darraitela lotsarik gabe. Planetako jendetzaren herena pobreziatik miseria gorrira lerratu da hamarkada honetan. Zikindegi eta kutsadura: neoliberalen ekarria.
Zergatik neurrigabe kontsumitu? Bi urteetarik autoz aldatu? Pizinarekiko etxeaz jabetu? Zaborraragia jan egunean bietan? Oporretan Karibetan nagitu? Haur hotzei wii eta playstation famatuak oparitu? Zein da planetarekiko gure harremanaren funtsa? Gogoetaz linburtzean, errealitate artifizial honen absurduak larrutzen gaitu oka egiteraino, putzuan laster buruz behera eroriko garela nabarituz. Baina eskuinak, ezkerrak, elizek eta anonimoek sustatzen dute derrigorrezko garapen gizarte monolitikoa.
Arrazoi du Latouchek: debaldeko beharrak mugatuz, gurbilki bizitzen hasten baldin bagara ez dugu halako diru-falangarik jasanen eta politikariei, noizbehinka, ezezko borobilak botatuko dizkiegu. Jendeekin jendeago sentituko gara.
Eroa izan oraino hirurogeita hamazazpi urteetan.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.