Udaberri honetan antxoaren biomasa 100.000 tonara iritsiko da, iragan urteko bikoitza, AZTI-Tecnalia arrantzari buruzko euskal ikerketa zentroak egindako azken azterketaren emaitzen arabera. Azterketa horren berri eman du Sustrai aldizkariaren azken aleak. Hala, Kantauri itsasoan antxoaren kanpaina bikaina aurreikusten da.
Antxoa gehiegi ustiatzeak, azken urteotan Bizkaiko Golkoan arrain gozo honen arrantzan geldialdia eragin du. Hainbat urtetan, gure arrantzaleei nahiz Kantauri kostaldeko gainerakoei debekualdiak eragin die. Iaz debekualdia bertan behera utzi eta arrantzaldia ireki zenean, emaitzak bikainak izan ziren. Antxoaren arrantzaldiaren atarian gaude –kanpainaren hasiera data ofiziala martxoaren lehena da–, eta aurreikuspenak ezin hobeak dira. AZTI-Tecnalia arrantzari buruzko ikerketak burutzen dituen euskal guneak burututako azken Juvena azterketaren arabera, antxoaren biomasa 100.000 tonara irits daiteke datorren maiatzean bertan. Kopuru horretara iritsiz gero, joan den udaberriko populazioa bikoiztuko da. Beti ere AZTI-Tecnaliaren azterketaren emaitzen arabera, segurtasun muga gisa ezarritako 33.000 tonak erraz gainditu dira eta, hala, azken urteotako goranzko joera baieztatzen ari da. Horregatik, litekeena da aurten baimendutako harrapatze kopuruak gora egitea eta, beraz, Europako Batzordeak iaz ezarritako 5.400 tonako mugaren oso gainetik egotea aurtengo arrantzaldia.
Ikerketaren emaitzak oso positiboak izan arren, AZTI-Tecnaliako adituek, hala nola Rogelio Pozok, zuhur jokatu nahi izan dute. Zergatik? Pozok dioenez, espeziea oso gorabeheratsua da, hainbat elementuk asko eragiten baitiote. Horregatik, arrain horren biziraupena bermatzeko, etengabe burutzen dira horrelako ikerketak.
AZTI-Tecnaliak jakinarazitako datuok berri onak dira arrantzaleentzat nahiz elikagai eta kontserba industriarentzat. Gure itsasoko biomasak joera horri eusten badio, Euskal Herrian, Kantauri kostaldean eta Bizkaiko Golko osoan antxoaren arrantza jarduera sendotu ahal izango da.
Lehen Juvena azterketa 2003an burutu zen. Ordutik hona, antxoa gazteen biomasa datuak ez dira sekula gaur egungo mailara iritsi. Horixe dio Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Aldundiek argitaratzen duten Sustrai lauhilekoaren 94. zenbakiak. Hala, joan den urtean jasotako datuekin alderatuz gero, Juvenaren datuak hirukoiztu egin dira; neurgailu zientifikoa iaz 178.000 unitatera iritsi zen eta aurten, aldiz, kopurua 599.000 unitatekoa da. Horrek esan nahi 2010eko maiatzeko 50.000 tonak 100.000 tona inguru izango direla 2011ko maiatzean.
Horrez gain, AZTI-Tecnaliarenren txostenak jaso duenez, hedadura esparrua orain arte aztertutako zabalena da, aurrez, 2009an, topatutako hedadura baino %60 handiagoa. Antxoa gazteen batez besteko tamaina (8,3 cm) saileko handienetakoa da.
AZTI-Tecnaliak hainbat ekintza burutzen ditu antxoen populazioa aztertzeko eta horien artean Bioman eta Juvena nabarmentzen dira. Bioman kanpaina, eguneko arraba ekoizpenaren bidez, antxoaren ugalketa biomasa (tonatan) kalkulatzean datza, eta oinarrizko elementua da Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak (CIEM) burutzen duen antxoari buruzko nazioarteko ebaluaketan.
Juvena kanpainatan antxoa gazteen ebaluazio akustikoa egiten da (2003-2010 saila), hurrengo urtean antxoa helduen erreklutamendua zein izango den aurreikusi eta harrapa daitezkeen antxoa kopuru onargarriak (TAC analitikoak) aurrez gomendatu ahal izateko. Ikerketen helburua da antxoa gazteen kopurua eta banaketa espaziala zehaztea, egoera aztertzea, biziraupenean eragin dezaketen ingurune faktoreak ikertzea eta, hurrengo urteko “1 adineko” antxoa kopurua alderatuta, erreklutamendu tasa lortzea.
Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan antxoaren arrantzaren debekualdia bost urtez indarrean egon eta gero, 2010ean, Europako Batzordeak antxoa harrapatzeko muga ezarri zuen, urtez urte egokituko dena eta uneoro biomasa tasak errespetatuko dituena. Horrela, gure itsasoan antxoaren arrantza bost urtez debekatzeko erabakia eragin zuen gehiegizko ustiapena saihestu nahi da. 2010eko arrantzaldian gure arrantzaleei eta Kantauri kostaldeko beste guztiei 5.400 tonako muga ezarri zitzaien. 2011n kopuru hori bikoiztu liteke, baina Europako Batzordearen erabakiaren zain egon beharko dugu hori ziurtatzeko.
Iaz, euskal kostaldeko nahiz Kantauri kostalde osoko kofradiek oro har leialki errespetatu ziren hainbat akordio sinatu zituzten. Akordio horietako batzuek ontzi bakoitzak harrapa zezakeen kopurua zehazten zuten. Hala, 15 langileko ontzi bakoitzak eguneko 5.000 kilo harrapa zitzakeen gehienez. Halaber, harrapa zitekeen antxoaren batez besteko neurria adostu zuten; txikienak harrapatzeari uko egin zioten eta helduak harrapatzea erabaki zuten (kiloko 38-50 unitate).
Antxoaren arrantzaldia urteko garrantzitsuena da euskal arrantzaleentzat. Hortaz, euskal herritar askori eragiten dien krisialdi orokor betean, pozik egongo dira aurtengo aurreikuspen positiboei esker. Euskal flota 290 ontzik eta 3.000 arrantzalek baino gehiagok osatzen dute. Eta arrantza produktuen eraldaketa industria, berriz, 87 enpresek eta 2.000 pertsona inguruk osatzen dute.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.