Ostiral arratsalde arrunta Bilboko ‘Corte Inglés’-en...
Aizu, zure aurpegia, tira, zure galtzerdia ezaguna egiten zait...
Galtzerdia jantzi behar izaten dut beti ezagut nazaten...
Bietako bat: edo Marcos komandante-ordea zara edo abizen hain... luzeko komikilari hura.
Marcos komandante-ordea ere Bartzelonako Corte Ingléseko saltzailea izan zen, ez da txantxa, Fernando Savaterrek esan zidan. Eta nire abizenak 24,3 zentimetroko luzera eta 5,1 zentimetroko diametroa du, gutxi gorabehera.
Barkatu baina, zuk ez al zenuen zeure buruaz beste egin?
Zoritxarrez, artistikoki baino ez nuen neure buruaz beste egin, baina eman denbora pixka bat.
Suizidio artistikoa, noski... Orain gogoratzen ditut zure marrazkiak!
Nire marrazkiez gogoratzeak leku eskasean uzten zaitu. Beste gauza batzuk gogoratuko nituzke nik: lehen muxua, lehen amodioa, lehen kanpai jotzea…
Buztanarekin marrazten zenuela ere esaten zen. Nekagarria behar du.
Egiazki, behin bakarrik egin dut eta nekagarria baino ezerosoa izan zen.
A, baina jende inteligentearentzako komikiak ziren.
Zalantza dut pertsona inteligente eta kultuek komikiak irakurtzen denbora galtzen dutenik.
Publiko femeninoarentzat marrazten zenuen, batez ere.
Bada, bai, eme haragia kafesnea baino gehiago gustatzen zait.
Lastima haiei txorta ez gustatzea.
Gordin zaude oraindik: eme gazteek txorta gustuko dutenaren plantak egiten dituzte, moderno agertzeko.
Indiskreto izan nahi gabe, Princi-pito edo Letizia, bietako norekin pasa zenuen hobeto?
El princi-pito komikiarekin. Letizia y el sexo-rekin, emazteak argitaratzea debekatu baitzidan, coitus interruptus bat izan nuen.
Horrelako uneak berriz bizitzeko ez duzu faltan buztana erabiltzea?
Adinarekin gauzak faltan baino soberan izan ohi dira.
Beste astakeriarik?
Ez zait batere gustatzen ikurrina, Gabonetako bandera bat dirudi. Nahiago dut mila aldiz espainiarra, bere koloreek bizitzeko gonbita egiten dute, Martiniak bezala.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.