I Maskaradak nork daki noiz zitzaizkün hasi zonbat kültüra dütüan(1) be(re) baitan nahasi eta nolaz dütügün ttipitü ta hazi zer düan soberakin eta zer gabezi zerk dütüan(1) orai arte etxekiarazi? |
IV (e)Üska(ra) gabe ez beita (e)üskal kültürarik, ez da maskaradarik, ez da pastoralik. Joan dira (e)üskaldünak zi(r)enen gibeletik Xiberoko Botzean goraki erranik: egiazko (e)üska(ra) ez dela etxekoa baizik. |
|
II Santa-Grazi da aurten gainetik partitzen xiberotar kültüran fama düan izen bena zerbait ments zaio hala da sentitzen kanpoko gazte zonbait beitütüe deitzen ez da hori Xiberoan lehentze agitzen. |
V Egiazko (e)üska(ra) bada sort-etxeetakoa ta Santazin badüe hori bihotzekoa egin dezadan arren orai(3) ene galtoa: (e)üska(ra) baliatzen düanak ikastolakoa ahültzen ote düa gure Xiberoa? |
|
III A(r)izaleak hartürik aüzo-herrietan gabezia badüe bena ez gazteetan aski lirate bena haien(2) mihi püntetan ments zaie beharrezko dena maska(ra)detan altxor bat galtzen dena gure kartieletan. |
VI «Egiazko» (e)üska(ra) güti gazteen mihietan beraz arrenküra bat bada maska(ra)detan. Azken galto bat doa ene bertsoetan: zer nahiago dügü herriko plazetan Pitxu frantses bat edo (e)üska(ra) eskoletan ? |
Nola erran
(1) dütin
(2) hen
(3) uai
Doinua: “Lagundurikan danoi”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]