Madril

Antton Olariagaren ilustrazioa.
Antton Olariagaren ilustrazioa.

Aurrera egin ahal izateko, artistek –bereziki antzerki eta zinema mundukoek– botere politikoaren meneko izan beharra zeukatela salatu zuen, eta, hala jokatu ezean, kanpora bidea hartzera behartuak zeudela ezinbestean. Kultura sailari egotzi zion “Herri honetako sortzaile ez ofizialak abandonatu izana, eta kausaren zerbitzurako kultura sortu nahi hartan, harekin bat egiten ez zutenak eraitsi beharreko etsai jo izana”.

Honela mintzo zena gaur egungo lehendakaria izan zen (El País, 08-V-25), Nazionalismoak sortzaileen erbesteratzea dakarrela salatu du Lopezek izeneko elkarrizketan, eta hitz eman zuen berarekin ez zela halakorik gertatuko. Adierazpen haiek –non kokatua zauden, non kokarazi nahi zaituzten– mingarriak gerta zitezkeen, baina siglak aldatzea besterik ez dago berdin funtziona dezaten, eta oso estrapolagarriak dira, esate batera, Madrilera, PPren diskurtsora, baldin eta nazionalisten ordez sozialistak aipatzen badira.

Antzeko zerbait sumarazten digute, halaber, Miren Azkarate kultur sailburu ohiaren hitzek, salatu berri baitu oraingo Jaurlaritzaren kultur politika Madrileko ikuspegitik bideratua dagoela (batean nahiz bestean, irudipena dut politikariek –ez aurrekoek ez oraingoek, ez hangoek ez hemengoek, ez legalek ez ilegalizatuek– ez dutela jabetu nahi sortzaileoi haiekiko eta haien proiektuekiko sentiarazi izan diguten desatxikimenduaz).

Bai: ez gara horren desberdinak. “Behe Paleolitotik postmodernitatera jauzi bakar batez lekualdatu nahi izan duen Herria” definizioaren aurrean, gure egoera konplexuarekiko konplexuz, lehen-lehenik Euskal Herria datorkiguke gogora, baina hitz horiek darabiltzana Julio Llamazares idazle espainiarra dugu (Entre perro y lobo). Bai: konplexu asko dago hemen eta uste baino konplexu gehiago dago Madrilen. Baina gureari dagokionean, esan beharra daukat gu ere konplexuetatik konformatu izan garela Madriletik etorritako apur bakanekin –hau da, funtsean, sari nazionalekin–, eta han markatutako kuota hutsalekin etsi dugula, eta, aspalditxoan hainbatek kritikatu duen bezala, han bilatu dugula hemengoaren bermea (gogoan dut, hala ere, izan dela salbuespenik, batik bat haur eta gazte literaturan, non, bolada batez, exotikokerien gainetik, zenbait liburu Estatuko lau hizkuntzatan normaltasunez argitaratu baitziren).

Nik uste konplexutik esan izan dugula “Ezagutzen ez gaituzten arren, periferiaren abantailak baliatzen ditugu eta askeago izan gaitezke sortzeko orduan”. Argudio eta zuribide zaharkitua –gutxienez– deritzot, baina errealitatea, provincianotzat jo izan duten idazle leondarrak zioen bezala, gordina da: postmodernitatearen birusak joak bizi gara, esnobismo hutsalaren agindupean, eta, batera nahiz bestera, apenas geratzen –garatzen esan ote zuen?– den interes kulturalik. Ez Euskal Herriarekiko ez ezerekiko. Ikusi al duzue Informe Semanalen noizbait Durangoko Azokari buruzko erreportajerik?; sakon-sakonean, baita kulturgileen artean ere, ez al zegoen –eta dago– aurreiritzi eta gaitzespen asko?


Ah, baina hau guztia Madril-Irun bidea egiten ari den Alvia azkarreko bagoi batean idazten ari naiz. Eta gogoa, eduki, Hendaiatik Pariseraino jarraitzeko daukat, edo, agian, harago. Eta nago ibilbide kultural horretan Etxepare Euskal Institutua tresna ezinbestekoa izango dela, baldin eta konplexurik gabe jarduten badu. Aurrera egin ahal izateko.


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude