Kondenaz eta matxinadaz

Jean-Patrick Manchette idazlea.
Jean-Patrick Manchette idazlea.

Nada. Jean-Patrick Manchette (1972).

AEBen Parisko enbaxadorea bahituko du talde armatu anarkista batek. Nada izenez bataiatu dute banda eta elkarrekin batere antzik ez duten pertsonaien tutti fruttia da: Épaulard mundu osoan borrokan ibilitakoa da eta ez zaio idealismo handirik geratzen; Treuffais, gizarteaz nazkatutako intelektuala; Cash, femme fatale militantea. Eta abar. Jean-Patrick Manchettek bikain marraztu zituen nobela beltz honetako pertsonaien ertzak, idazketa molde behaviourista erabiliz: narratzaileak pertsonaien portaerak erakusten ditu, haien izaera ulertzeko lain, baina irakurle bakoitzari bere irudia osatzeko adina oxigeno emanez.


Idazlea, nobela egin zuenerako, aski desenkantatuta zegoen borroka armatu iraultzailearekin. Igartzen da. Urrun daude Nadako militanteak ezeren eredu izatetik eta beraien borrokak ondorio bakarra izango du: poliziaren balapean denak odolustuta hiltzea. Denak? Ez. Buenaventura izeneko pertsonaiak hanka egitea eta ezkutatzea lortuko du. Magnetofoia hartuta talde armatuaren epitafioa grabatuko du, gero prentsara bidaltzeko:


«– Oker nengoen –esan zuen bat-batean–. Ezkerreko terrorismoak eta Estatu terrorismoak, izateko arrazoi diferenteak badituzte ere, elkarrekin osatzen dituzte... –hemen zalantza egin zuen–, ergelentzako tranpa beraren bi kurrikak –errematatu zuen eta hizketan segi–. Noski, erregimenak terrorismoaren kontra borrokatzen du, defendatu egiten da. Baina sistema ez, ez da defendatzen, akuilatu egiten du, publizitatea ematen dio. (...) Estatuak amets egiten du herio-amaiera arranditsu eta beldurgarriarekin, indar polizial eta mertzenarioek nihilismoaren komandoen kontra antolatutako erabateko gerra zibilarekin. Matxinatzen direnei jarritako tranpa da, ni erori naizen tranpa. Eta ez naiz bakarra izango. Eta horrek asko izorratzen dit».


Buenaventurak zinta hori grabatuta borrokarako esparru berria zabaltzen du ordea: narratibarena. Nada taldearen motibazioak, oinarriak eta ekintzak kontatuz sistemaren kontra aritzeko zeukaten zilegitasuna ateratzen da argitara, aukeratutako bideak gorabehera.
«– Terrorismoaren kondena –esan zuen Buenaventurak mikfrofonotik– ez da matxinadaren kondena, matxinatzeko deia baizik».
Esaidazue, ez al du esaldiak gure testuingururako balio? 


Azkenak
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Eguneraketa berriak daude