Hizkuntzaren barrunbeak garunean bilaka

  • Hamasei herrialdetako ikerlariak burmuinetan aztarrika dabiltza Donostiako BCBL ikerketa zentroan. Hizkuntzaz nola jabetzen garen, nola prozesatzen eta ekoizten dugun jakin nahi dute. 700 bat boluntario dituzte elektroentzefalogramak eta erresonantziak egiteko.

Langilea laborategiko jarduna aztertzen
Langilea laborategiko jarduna aztertzenDani Blanco

Eusko Jaurlaritza, Ikerbasque, Gipuzkoako Foru Aldundia, EHU eta Innobasque bazkide dituen ikerketa zentroak Basque Center on Cognition, Brain and Language du izena, alegia, Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboko Ikerketa Zentroa. Ez da erraza zentro hori zertarako den esplikatzea, nahiz eta Pawel Kuszelewski Kanpo Harremanetarako arduradunak azalpenak ondo txukun eman. Atzekoz aurrera egingo dugu ariketa, lehenbizi ikerketa zentroan burmuineko probetan parte hartu duen kazetari honek bere esperientzia kontatuko du eta gero Kuszelewskiren azalpenekin osatuko dugu BCBLri buruzko erradiografia.

Nire garuna ulertu ote dute?

700 akuri –Kuszelewskik parte hartzaile hitza erabili du– dauzka Manuel Carreiras zuzendari duen Donostiako zentroak. Bi eraikin ditu BCBLk, bata Miramonen eta bestea EHUko campus ondoan, Korta eraikinean. Burmuineko probak egiteko parte hartzaileen zerrendan izena emanda nagoenez, telefonoz deitu didate bi egunez Korta eraikinera joateko.

Pare bat neskek bata zuria jantzi didate eta esertzeko eskatu. Ileapaindegian bezala egongo naizela esan dit batek. Segundo laurdenean ileapaindegian baino kamerinoan nagoela imajinatu dut, bi beharrean lau neska dauzkat nire buruan tik eta tik. Ez didate ilean metxarik egingo, telazko txanoa jarriko didate. Txanoak zuloak ditu eta zulo horietan gel-a ematen hasi zaizkit, belarri zuloak garbitzeko bastoitxo luzetxoak hartuta. Lau neskok helburu garbia dute: nire garuneko bulkadak jasotzeko adina sentsibilitate lortu behar dute nire larruazalean. Ordenadore pantailan begiratzen dute, hor baitago nire burua litzatekeenaren marrazkia, bulkadak jasotzeko guneen mapa modukoa. Gelari esker lortutako sentsibilitate mailaren arabera kolorez aldatzen dira guneok, beharrezkoa den neurria lortu arte. Belarri atzeak eta begi inguruak ere gelez zipriztindu dizkidate. Ez dute lepotik beherako edo betazalen mugimenduengatik sortutako bulkadak burmuinarenekin nahasterik nahi. Pantailako gunetxo denak berde jarri dira, horrek esan nahi du garunaren bulkadak egoki harrapatzeko moduan dela makina.

Betazalak ahalik eta gutxien itxi behar ditut. Lasai egoteko esan didate, baina lehenengo ariketa hastear nagoela tentsio punttua etorri zait.

Euskaraz idatzitako esaldiak agertu zaizkit bata bestearen atzetik, azkar demonio. Onargarriak diren ala ez erantzun behar dut. Kristoren txokolatea egin zait buruan! “Goizean ardiok arkumeak zaindu ditugu txabolan”, edo antzeko zerbait. Esaldi hori ondo dago ala ez? Gramatika begiratu behar dut ala zentzua, ala biak? Ardiek ez dute hitz egiten, beraz, esaldi hori okerra al da? Beste adibide bat, nire gurutzea izan den mota honetako esaldia: “Normalean irakasleok haurrei eskolak ematen dizkiete neguan”. Esaldia gaizki al dago “irakasleok” horrekin? “irakasleak” behar luke aditz horrekin? Baina aurrez irakasle horiei buruz hitz egin bada gero ezin da erabili “irakasleok” “irakasle horiek” esateko intentzioz?

Eta nire buruko txokolatea nola ari da jasotzen makina? Buruan txanoa ipintzen ibili direnak ariketa nola egiten ari naizen ikusten ari ote dira paretaren bestaldean?

40 minutu pasa ditut esaldi horiekin eta neska etorritakoan ariketan zehar izan ditudan zalantza horiek denak galdetu dizkiot. Zertxobait argitu dit kontua eta asko lasaitu naiz, zeren esan dit hurrengo egunean ariketa bera egingo dudala (eskerrak! Gaurko azterketa ez nuen gaindituko-eta!). Lehenengo ariketa horrorosoaren ondoren bigarrena oso erraza iruditu zait. Gaztelaniazko hitz zerrenda luzea (20 minutu, tartean bi atsedenekin) agertu zait pantailan banaka, animalia izenak direnean tekla zapaldu behar dut, eta gainerakoan kieto.

Bigarren eguneko bigarren proba ere erraza izan da, batzuetan erdarazko hitzak ageri dira eta besteetan sinbolo sorta. Lehenengoan “bai” eta bigarrengoan “ez” erantzun behar dut. Hiru-lau bat aldiz uste dut hanka sartu dudala, logura sartu zait, begiak gurutzatzen hasi zaizkit…

Miraririk ez dago

Ariketa bera egiteko zalantza asko eta ondoren galderak: Burmuineko zalantza dantzatik zer geratu da grabatuta ordenadorean, eta horrek zertarako balio du? Zer jakin nahi du ariketa hau diseinatu duen ikerlariak? Nola atera daitezke ondorioak holako ariketak eginda?

Akuri lanak utzi eta kazetari plantan BCBLko egoitzan agertu garenean kezka horiek denak mahai gainean jarri dizkiogu Pawel Kuszelewskiri. Lehenbizi barre egin du kontakizun xelebrea entzunda eta gero azalpen interesgarriak eman.

BCBL oinarrizko ikerketa zentroa da, ez du patenterik egiten edo saltzeko produkturik prestatzen. Ezagutza sortzen dute eta lortutako emaitzak nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitaratzea da helburua. Haiek sortutako ezagutza beste batzuek garatuko dute gero eta emaitzak epe ertain eta luzera izango dira.

Elebitasunari arreta berezia

55 langile inguru ari dira BCBLn, horietatik 35-40 hainbat mailatako ikerlariak dira. Gehienak psikologiaren eremutik datoz, baina badira magisteritzatik, fisikatik edo neurozientzia konputazionaletik datozenak. Alabaina, ikerlari denek bat egiten dute neurozientzien doktoretza batean. Ikerketa esparrua oso zehatza da: neurozientzia kognitiboa, eta gainera hizkuntzari lotua. Lau ikerketa lerro dituzte: bata, mintzaira nola eskuratu, ulertu eta ekoiztu; bigarrena, elebidunek edo eleaniztunek bigarren hizkuntza nola ikasten duten; hirugarrena, gaixo neurodegeneratiboak hizkuntzarekin nola moldatzen diren; eta laugarrena, nola atera zukua makinei (erresonantzia magnetikoa, elektroentzefalogramak...) ikerlariek nahi dituzten ikerketak egin ahal izateko. Lau ikerketa lerro badira ere, denak zeharkatzen ditu elebitasunak. Pawel Kuszelewskik hala esan digu: “Elebakarrez gutxi dakigu, elebidunez are gutxiago. Azken horien kasuan, informazio gehiago daukagu gertutasun linguistikoa duten hizkuntzak dauzkaten hiztunei buruz. Euskara-gaztelania hiztunak aztertzea beste kontu bat izango da”.

700 baino 2.000-3.000 nahiago

BCBL zentroa hasi berria da eta euren egitekoa, ikerketaz gain,  gizartean zabaltzea da. Besteak beste inguruko ikerlari harrobia haztea nahiko lukete, eta bestalde, ikerketa probetan parte hartzeko prest egongo litzatekeen boluntario zerrenda 700dik milaka batzuetara igo nahiko lukete. Elebakar, elebidun, eleaniztun, haur, gazte eta ez hain gazteen garun dantza behar dute hizkuntzaren misterioak ikertzeko; egunen batean dislexiari edo alzheimerrari erremedioa aurkitzea amets.

Nola irakurtzen dugu?

Joana Acha ikerlariak esku artean daukan proiektua azaldu digu eta BCBL moduko ikerketa zentro batek zer egiten duen ulertzeko adibide ederra izan da.

Hilabete gutxiko haurrekin eta 6-7 urtekoekin aritzen da Acha lanean. Galdera asko dauzka eta erantzun bila dabil. Umeek nola barneratzen dituzte hizkuntzaren soinuak? Nola lotzen dituzte soinuak esanahiekin? Noiz egiten dute hori guztia? Haur elebidunekin ari da; euskara eta gaztelania barneratzeko orduan, haurrek desberdin jokatzen duten ala ez aztertzen du, besteak beste. Haurrentzako laboratorio txikia daukate prestatuta Miramongo egoitzan eta irudi eta soinuen bidez umeen erreakzioak neurtzen dituzte. Txikienek hizkuntza nola entzun eta produzitzen duten ikertzeaz gain, 6-7 urteko haurrek irakurtzeko zein estrategia erabiltzen dituzten jakin nahi dute ikerlariek. Nola irakurtzen du “mendizale” hitza umeak? Hitza eta morfemak banatuta, alegia, “mendi” eta “zale” bereizita ala “mendizale”? Euskaraz eta gaztelaniaz estrategia bera erabiltzen al du irakurtzeko? Nola irakurtzen du euskara lehen hizkuntza duenak, eta nola euskara bigarren hizkuntza duenak? Euskara bezala hizkuntza aglutinatiboak (informazio asko hitzaren bukaeran dago) diren beste hizkuntza batzuk ikertu dira eta ikusi dute haurrak arreta gehiago jartzen duela hitzaren bukaerako zatian. Euskara lehen hizkuntza duenak hori egiten duela suposatuko bagenu, nola ikasten du euskara, gisa aglutinatzailea ez den gaztelania lehen hizkuntza duenak? Joana Achak gaur egungo egoera zehatz batean jarri gaitu: “Ameriketatik sistema globala erabiliz irakurtzeko metodoa dator, hau da, hitz osoak ikusi eta irudiekin lotzen ditu haurrak. Ez dakit sistema horrek euskararekin funtzionatuko lukeen, hain dira hitz luzeak euskaraz. “Mendi” hitza ikasiko dute metodo horren bidez, baina euskaraz “mendi” gutxitan agertzen da, “mendizale”, “menditik” eta horrelakoak ugariago. Beraz, agian, hizkuntza bat edo beste ikasteko irakurmen sistema bat edo beste erabili beharko genuke, beti ere efizienteak izan nahi badugu, eta haur zein helduek dituzten arazoak konpondu nahi baditugu”.


Azkenak
Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


Eguneraketa berriak daude