Halaxe da Beñat. Honetaz eta hartaz iritzia emateko espaziorik ez zaigu falta. Eskura dugu dena –edo, ustez, eskura jarri nahi digute dena–. Ustez, iritzia emateko. Ustez, askeak garela sinesteko. Ustez, demokrazia baten eraginak edo lorpenak hauexek direla bazkatzeko. Ustez ez ezik, nahita, isilik eta kontent egon gaitezen. Erromako agintari gorenak zirkoa eta oraintsuagoko beste batzuek futbola erabili izan duten bezala, gaur egun, neurri ezberdinetako sareetan harrapatutako hiritarrak ditugu. Ustez libreak direnak. Ustez dakitenak. Ustez aukera egin dutenak.
Baina askatasunaren eta iritzia nork bere egiten duen irudi ez erreal horren izenean, guk botoiak sakatzen ditugu: hau gogoko dut, beste hau ez, honi buruz hau pentsatzen dut, beste honi buruz ideiarik ez... Eta sarea puztuz goaz, gure iritzi, ideia eta jolasekin.
Bai, Beñatek zioen bezala, sistemari “tranpa” egitea nahiko erraza da (nahi izanez gero). Izan ere, sortuz goazen komunitateak ezagunak (edo) dira eta erraza baita, gogoko gaituztenak edota gorroto, gure alde zein kontra jartzea. Horien iritzia gure iritziaren gainean, bada, ezdeus da (norbere burua engainatzeko estakurua ez bada).
Arrazoi berak garamatza engainura baita, tresna berri hauekin libreagoak garela uste badugu. Egia da, mugitzeko aukera handia ematen digutela. Egia, iritzia eman dezakegula. Egia, egia, egia. Baina nora doaz gure egiak? Norentzat dira erabilgarri? Nork legitimatzen ditu?
Nik, herri edo hiri “ez heldu” bezala tratatzen gaituzten sentsazioa daukat. Esan nahi baita, nire iritzia erabilgarria den neurrian eta erabilera horren berririk ez daukadalarik (zuzeneko marketing kanpainak bideratzeaz gain: dela politikoak zein hortz-orearenak, berdin zait), ez naiz esaten den bezain aske.
Iritzia ematen dugun bakoitzean, norbaitentzat baliagarria den informazioa gaude sarean jartzen. Eta zenbat balio du horrek? Preziorik ez daukalakoan gaude baina ez da hala. Eta gu bitartean, konturatu gabe, bozka hemen eta bozka han: batzuen negozioa eragiten; beste batzuei pozik (edo gutxienez, entretenituta) bizi garela aditzera ematen.
Gure iritziak legitimoak izango dira, iritzia emateko informazio “osoa” dugunean. Administrazio publikoak gardenak direnean. Nire bizitzeko era kanpainetatik at eratzen dela ziurta dezakedanean. Hiritarrok gobernuaren asmoak “oro” lehen eskutik ezagutuko ditugunean... Beste era batera esanda, benetako eragina izan dezakeen iritzia emateko nire heziketa maila goren mailakoa denean... Horretarako ere prestatuko nautenean.
Bitartean, Beñatek aipatzen zituen “datsegit” eta “desatsegit”-ekin konformatzen garelakoan nago, ustez, gure eskuetan zerbait erabakitzeko eskumena opari dugulakoan, ustez, saregilearen ahalmena gurea delakoan...
Eta honen aurrean ere, idazleak hiru aukera ditu: bere ingurukoen iritzi positiboarekin konplazentzian bizitzea; iritzi ezkorrak kritikatu eta azken hauek ezabatzen edo, gutxienez, neutralizatzen saiatzea; edo, sarerik gabeko lurralde bat amestu eta hura irudikatzea. Irudimena baita errazen kutsatu daitekeen gaitza eta saregileentzako antidoto askerik eraginkorrena.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.