ESPERANTZA sortu da. Eta esperantza Sortu da. Esaldi biek dute zentzurik biziena azken hamar egunetan euskal gizartean gertatzen ari dena ikusita. Bai bake prozesua azkenean euskal gizarte osora barreiatu delako; eta baita Sorturen biziraupenak eta arrakastak gatazkaren atea ixten duelako, normalizazio politikoarena parez pare zabalduz. Eta hauteskunde bezperan indar politiko zehatz bati arrakasta desio izatea oso politikoki zuzena ez bada ere, oraingoan merezi du Sortu-ri arrakasta hori opa izatea, alderdien lehiatik harago, Sortu une honetan bakearen simila ere badelako, alderdi berriak aurrera egiten duen neurrian, bakeak ere aurrera egingo duelako.
Euskaldunako ekitaldiaren ondoren, lur barneko mugimenduen metaketak lurrikara itxura hartu du eta euskal gizartearen %98ak –zelanbait adierazteagatik– ETAren ondorengo gizartea irudikatu du lehenbiziz azken 30 urteetan. Lizarra-Garaziko saioan izan zen halako sentimendurik, baina batez ere esparru abertzalera mugatu zen. Oraingoa orokorra da, eta epizentrotik urrutien dagoen PP bera ere astindu du lurrikarak, EAEn bederen. Nafarroan ez, abertzale zein eskuindarrenean, horretan ere desberdinak izan behar erresuma zaharrean. Alde horretatik –eta maiatzeko hauteskunde ondorenera begira–, bada Nafarroaren berezitasun horri buruzko hausnarketa partekatu eta txukuna gauzatzeko ordua.
AUTOKRITIKA, EZ AUTOERASOA. Iraganera begira direnek erasokor hartu dute Rufi Etxeberria eta Iñigo Iruinen taularatzea. Hemen gutxi dira, baina boteretsuak, Espainiaren bihotza ukitzen delako. Gatazkaren ondorioei begiratu zaie ezker abertzalearen erraldoi urratsa baliogabetzeko, honek iragan osoa arbuiatu ez duelako. Politikoki ezin da ulertu, humanoki bai.Jadanik bideratzen hasi behar den arazoaren muinetakoa, zalantza barik.
Bada bestelako ikuspegirik ere: “Hainbat urtetan hori esaten, horregatik baztertuak edota erasotuak eta orain haiek ondorio berera iritsi dira, noiz eta 20 urte, 10 urte edo 4 urte beranduago?”. Hori da baita ere, ezker abertzale zabaleko jende askok sentitu duena. Eta ulergarria da. Ulergarria izan litekeen moduan batzuen pazientziari esker, ezker abertzalea zatiketa gehiago barik iritsi dela 2011ko otsailera.
Iraganaren zama –edo nondik begiratzen den indarra–, hor dago, eta ezker abertzaleak patxadaz ekin beharko dio bere iraganaren irakurketa autokritikoari, iragana etorkizunerako zama edo akuilu bilakatzearena horren baitan ere badagoelako. Hori guztia, oinarrizko printzipioa kontuan hartuta, autokritika ez dela autoerasoa; autokritika ezker abertzale berri eta zabalaren eraikuntzarako zutabeetakoa delako. Ibilbide hori egitea ezinbestekoa da ezkerretik, ikuspegi eraldatzailetik zerbait berria eraiki gura duenarentzat, barreneko grinak eztabaida eta hausnarketara atera gabe nekez bideratuko baita aldaketa askoren motore izan litekeen mugimendu sozio-politiko berririk.
Iragan asteartean, Sortu-ren aurkezpenaren ondoren, Garak Arnaldo Otegiren bideo ezagun eta ikusgarria twitteatu zuen etorkizunari buruzko zalantzak uxatzeko-edo, eta hara funtsa: “Ezker abertzalea ez zen erresistitzeko jaio, irabazteko jaio zen”. Sortuk badu lanik mezuaren sozializazioan.
ADISKIDETZEA ETA BORROKA. Kontrajarriak badirudite ere, biak jorratu beharko ditu Sortuk aurrera begira. Berradiskidetzearen inguruko teoria guztia egina dago, orain gaitzena falta da, praktikan jartzea: indarkeria eza, giza eskubideekiko begirunea, sufrimenduarekiko enpatia zabala, iraganaren irakurketa kritiko eta konpartitua, biktimekiko erreparazioa, gizartearen borondatea... Dena lapikoan sartu eta ekin irakinaldi geldoari, otortua gehienen gustukoa izan dadin.
Ahaztu barik, bizitzaren ohiko eltzea ere hor dela, arazoz borborka. Finantza munduaren eraso bortitzak aurrera jarraitzen duela, lehen lan erreforma ukituarekin, gero pentsioen erreformarekin eta geroxeago akaso osasun edo hezkuntza sistemaren pribatizazioekin. Hor dela Zubietako erraustegiaren itzala: orain arte arazoa lur azpian gordez estali bada, orain dioxina eta furanotan aireratuta gorde gura dena. Hor dela euskarazko hedabideen larrialdia, hor euskal kulturaren homologazio proiektu geraezina, hor... Eraldatzailea izango bada, hori guztia ere egosi beharko delako ezker soberanista berriaren edozelako lapikotan.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]