I Hara non dauden zelaian haritza ta lizarra, goian dutela izarra, entzunaz Jaurlaritzako haizearen didarra: (bis) “Lizardi, larre hizkuntzari badatorkio indarra; aizak, Aresti zaharra, euskara salbu duk eta moztu ezak bizarra!”. (bis) |
IV Euskal Herrian elkarte, irrati, aldizkari ta kultur-talde ugari, diru gabe utzitako hamaika agintari, (bis) mesprestxuz diozuenak eraso euskarari, sailburu, lehendakari... Nola izan nahi duzue gure aholkulari? (bis) |
|
II “Badiat nik albiste bat zuentzako gordea, astintzeko hor behea; muinoz-muino Orhi, Aizkorri, Urbasa ta Gorbea. (bis) Diotenez gaur arteko asko baino hobea, nahiz batzuk gogor beha, izango da Euskararen Aholku Batzordea”. (bis) |
V Badakit kide guztiak berdinak ez direla, onak geunden bestela! Jaurlaritzak markatzen du hiruko erregela: (bis) Batzuentzat batzordea, besteentzat kartzela. Txarrena da horrela gauza absurduetara ohitzen ari garela. (bis) |
|
III Gasteiztik diote “Euskara bizi-bizirik bego; bihotz-mihietan bero. hala izan dadin martxan gabiltza egunero”. (bis) Hala ere ho(r)ien hitza beteko denik gero, nork lezake espero? Otsoei ardi larruak kentzen hasi ezkero...(bis) |
VI Nahiz euskara eztenkatzen ari den Jaurlaritza, ta ez mintzea den gaitza, euskaldunok geure ahotsa jaso nahian gabiltza. (bis) Beraz zuk, politikari, baduzu zer non mintza, hartu ezazu hitza! Ala hizkuntzaren defentsa ez al da herrigintza? (bis) |
Doinua: “Zamorako sugintza”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]