Baginaren bakarrizketak (Txalo produkzioak).
Egilea: Eve Ensler. Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai. Iraupena: 75 minutu.
Eve Esler estatubatuarraren The Vagina Monologues obra antzeztua ikusi dugu Irungo Amaia KZn. Idazlearen testuak –hamabi emakumeen baginaren hizketaldiak– entzun ditugu Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen ahotik euskaraz, euskaraz dastatu, hausnartu eta gogotik gozatu ere bai. Bi emakumeen mintzaerak eta gorputz-espresioek –ene zentzumenek sentitutakoaren arabera– publikoaren begiak, belarriak eta gorputz osoa laketu dituzte.
“Paretak mintzo balira...” esan ohi dugu. Izan ere, zer ez duten paretek entzuten! Zer ez duten ikusten! Eta baginak mintzo balira? Izan ere, zer ez duten baginek entzun eta entzuten! Zer ez dute ikusi eta ikusten! Bada, baginak mintzo dira jada, ahotik mintzo ere. Baginaren mintzo suharrak goratik –eta garaitik– jalgi dira Garmendiaren eta Garairen baitatik.
Beren bagina inoiz ikusi ez –edota orgasmorik izan ez– duten emakumearen bizipenak helarazi eta barnerazi dizkigute aktoreek bertaratutakoei. Orgasmoa sugartua izaten duten emakumeen mintzoa entzun dugu, hala nola baginaren a-hotsa behin ere entzun ez dutenena: Garmendiaren mintzoak nola irrintziak eta Garairen imintzioak hala intziriak publikoaren algarak iradoki dituzte barra-barra.
Ez dira, bada, paretak mintzo, baginak mintzo dira jada. Munduko baginak mintzatu dira Garmendia eta Garairen ahots gartsu eta garaietatik.
Baginaren bakarrizketak izanagatik, baginek elkarrizketan dihardute sarritan. Eta bagina hitza ez da euren baginak izendatzeko izen bakarra. Aitziberrek eta Ainhoak, ehundalako izenen bitartez, despotorrarazi gintuzten entzule-ikusleok, potorrorik gabeko zakildunok barne.
Bagina gora, bagina behera, bagina andana zabaldu izan dituzte. Paregabeko aktore pareak baginaren geruza guztiak zabaltzen ditu pubikoaren aurrean. Elemenia bagina erakutsi digu bikoteak, dozenaka potorro eta motxina tartean-tartean.
Baginaren bakarrizketak munduko obren pare-pareko ikuskizuna da. Hots, mundiala. Honezkero ezin dugu “paretak mintzo balira...” esan, engoitik “baginak mintzo baitira”.
Munduan –gure munduan– iraultza bakarra emakumeena dela esan badugu gaur arte, bada, are ozenago esan dezakegu baginaren mintzoak entzun ondoren. Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garairen antzezpenean mundialak baitira baginaren bakarrizketak.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]