Aurtengo urtarrilaren lehenetik aurrera, Espainiako Gobernuak, EAJrekin burututako negoziaketei esker, enplegu politika aktiboak EAEra eskualdatu ditu. Aldaketa honek polemika eragin du, Gernikako Estatutuan jasota dagoen eta duela 25 urte onartu zenetik gauzatu ez den transferentzia honek Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hausten duen ala ez.
2011. urtean sartzeaz bat, Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutuan jasotako enplegu politika aktiboak Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatu ditu. Beste dozenaka transferentzia batzuk bezalaxe, hau ere Gernikako Estatutuak jaso eta onartu arren, orain arte Madrilek ez du gauzatu eta, hala, bere lege eta arauak urratu ditu. Estatutu hura duela 25 urte baino gehiago onartu zen. Eta, orain lekualdatu den eskumen honez gain, beste asko daude oraindik transferitzeke.
Enplegu politikak EAEra lekualdatzea ez da besterik gabe “ahaztuta” zeudelako egin; izan ere, Gernikako Estatutuaren arabera, duela 25 urte baino gehiago transferituta beharko bailukete. Rodríguez Zapateroren Gobernuak 2011ko aurrekontuak EAJrekin hitzartu behar izan dituelako gertatu da, bestela ganberak deuseztatu eta hauteskundeak deitu beharko baitzituzten. Ondorioz, EAJ paparra harrotuta dabil eta Lopez lehendakaria jarrera txarrean uzten duen garaipena beregain hartzen du. Orain, transferentzia Lopezek kudeatu beharko du.
Espainiako Gobernuak transferentzia hau burutzea erabaki izanak eztabaida luzea eragin du: Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hausten du ala ez? PP eta haren ingurumari mediatikoa transferentziaren aurkakoak dira eta urrats horren bidez Kutxa Bakarra hausten dela adierazi dute behin eta berriro. Beste talde batzuek zalantzan jarri dute hori eta hainbat eragile politiko, ekonomiko, sozial eta akademikok Kutxa hausten ez duela ondorioztatu dute.
Enplegu politika batzuk “aktiboak” dira eta beste batzuk “pasiboak”. Politika aktiboak enplegua sortzea eta bilatzea sustatu eta eragiten dutenak dira. Politika pasiboek aldiz langabetuei diruz laguntzen diete.
Enplegu politika aktiboak, funtsean, diru laguntzez, kontratu jakinengatik Gizarte Segurantzaren sarien beherapenez eta lanbide heziketarako diru laguntzen kudeaketaz arduratzen dira. Politika pasiboak, aldiz, langabezia sariak kudeatzeaz arduratzen direnak dira.
Ibarretxeren Gobernuak enplegu politika aktibo eta pasiboen transferentzia nahi zuen. Eta Espainiako Gobernuak politika aktiboak lekualdatzeko borondate horri eutsi zion (EAEra eta Ceuta eta Melillara ezik, beste erkidego guztietara ordurako lekualdatuta baitzeuden), baina politika pasiboak lekualdatzeari ezezkoa esan zion Gizarte Segurantzaren kudeaketak ordura arte bezala soilik Estatuaren esku egoteari utziko balioke. Hala ere, ez luke Kutxa Bakarraren printzipioa urratuko, sariak biltzeari soilik eragiten diolako, eta ez sariak ordaintzeari.
Ez da ahaztu behar dagoeneko Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta zenbait udalek enplegu politika aktiboak kudeatzen dituztela, Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetan gertatzen den moduan. Baina orain Estatuak enplegu politika aktiboen zati bat kudeatzeari utziko dio eta kudeaketa EAEren eskutan utziko du, gainerako autonomia erkidegoetan egin bezala.
Enplegua Sustatzeko Planaren arabera, enpresentzako hobariek enplegua haztea dute helburu eta, horretarako, enpresarioek eragingarri berriak jasoko lituzkete kontratazioak sustatzeko. Hobarien berrikuntzetako bat familia erantzukizunak –seme-alaba bat edo gehiago– dituzten langabetuak mugagabe birkontratatzea saritzea da. Kasu horretan, urteko 1.500 euroko hobaria jasoko du. Eragingarri hori ez du dirutan jasoko, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko sariak murriztuta baizik. Hobari horiek iraunkorrak dira eta enpresarioak beti izango ditu eskura.
Indarrean dagoen legeriaren arabera, hobariek langabetu gazteak, 45 urtez gorakoak nahiz ahalmen urrikoak kontratatzen dituzten enpresak sarituko dituzte, Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan bezala. Adibidez, enpresek gizarte sarietan %50eko hobaria ezartzeko eskubidea dute ahalmen urriko langileei dagokienez eta, hilero, kotizazio dokumentuak aurkezten dituenean, langileak ordaindu behar dituen kontingentzia komunetan %50eko beherapena dauka. Hau da, gizarte sari gisa soldata gordinaren %24 ordaindu beharrean, %12 besterik ez du ordaintzen.
Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra Gizarte Segurantzaren sistemaren errejimen ekonomiko finantzarioaren batasuna da. Nagusiki Estatuak gizarte sariak modu bateratuan eta esklusiboki biltzea eragiten du eta, adituen arabera, Espainiako Konstituzioaren ondorio zuzena da. Beraz, funtsean, Kutxa Bakarra Gizarte Segurantzaren ondasunen batasun hautsiezina da eta bere kudeaketa soilik Estatuari dagokio.
Adituek diotenez, hobariak Gizarte Segurantzaren ondasunen kontura finantzatuko balira, eskumen hori lekualdatzeak Kutxa Bakarra hautsiko luke eta, beraz, transferentzia Konstituzioaren aurkakoa izan liteke. Baina enpresentzako hobariak ez dira Gizarte Segurantzaren aurrekontuaren kontura finantzatzen, Estatuaren aurrekontuen kontura baizik. Izan ere, EAJrekin burututako negoziaketetan adostu bezala, Espainiako Gobernuak aurrekontu horietan 500 milioi euro inguruko saila transferentzia horretarako erabiliko du. Ondorioz, beti ere adituen esanetan, Estatuak autonomia erkidegoetara transferentziak egin ditzake Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarraren edo ondasun bateratuen printzipioa urratu gabe.
Hainbat sektorek Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko akordio hori kritikatu dute. “Uko egite politiko larria” dela esanez, “enplegu politika propioak galarazten” baititu. Kritika horren eredu gisa, ELAren jarreraren laburpena jaso dugu. Sindikatu abertzaleak enplegu politika gaietan erabakitzeko ahalmena euskal erakundeen esku dagoela aldarrikatzen du. ELAren ustez, Lan Harremanetarako eta Gizarte Babeserako Euskal Esparruaren barruan dago. Sindikatuaren arabera, akordioak ezarri behar diren enplegu politikei buruz erabakitzeko ahalmena ukatzen dio EAEri. Eusko Jaurlaritza Espainiako Estatuan erabakitako politiken kudeatzaile eta laguntzaile hutsa izatera mugatzen du. Horrez gain, akordioak Kontzertu Ekonomikoaren irizpideekin bat letorkeen finantzazioari uko egiten dio eta horrek galera ekonomiko handia dakar. Politika aktiboen eta politika pasiboen kudeaketa bereizten du.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.