"Petronorrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diola pentsatzea absurdua da"

  • 2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan egoteko kontzesioa beste 30 urterako luzatu izanagatik protestatzeko. Elkarteko kide Edorta Arostegi eta Sara Ibañezekin jardun dugu horretaz, eta Petronorrez oro har.

Edorta Arostegi eta Sara Ibañez
Edorta Arostegi eta Sara IbañezIñigo Azkona

EAJk Madrilen lortutako garaipen handi gisa aurkeztua izan da: Ekonomia Jasangarriaren Legearen alde bozkatzearen truke, lege horretan bertan xedapen bat sartzea adostu zuten jeltzaleek PSOErekin. Horri esker, Petronorrek beste 30 urtez segitu ahal izango du Muskizen. Garaipena izango da batzuentzat, baina Meatzaldean askoren haserrea eragin du. Gure berbakide biena, besteak beste.

Berriro dugu hizpide Muskiz-Petronor binomioa, findegiari eremu itsas-lehortarrean egoteko kontzesioa luzatuko diotela eta. Horretarako erabili den prozedura salatu duzue.


Kontzesioa 2012ko urrian iraungiko da, eta bazirudien ez zegoela inolako modurik luzatzeko, Espainiako Kostalde Legea oso zorrotza baita horretan: ezin da kontzesioa luzatu 30 urtez baino gehiago. Harrigarria zen, beraz, Petronor findegia handitzen aritzea, teorian dena eraisten hasita egon behar zutenean. Ustez, 2012ko urrian findegiaren heren bik garbi egon behar zuten, milioi erdi metro koadro. Orduan iritsi da emendakin hau, Ekonomia Jasangarriaren Legeari ezarri dizkioten 1.000 inguru emendakinetako bat. 899.a, hain zuzen. Bageneukan susmoa, zerbait pentsatuta izan behar zutela honi luzapena emateko nahiz eta legalki ezinezkoa izan, saiatu behar ziren irtenbidea bilatzen. Baina ezuste handia izan da nola egin duten.

Emendakin hori Petronorrentzat propio egin dela ere salatu duzue.


Eurek ere hala esan dute publikoki. Emendakina aurkezteko EAJk emandako argudioetan Petronorrez hitz egiten da zuzenean, findegia orain dagoen lekuan mantentzeko beharraz. Bestalde, Espainiako Estatuan ez dago beste findegirik itsasertzeko eremu publikoan.

Lege kontuak ez dira, ordea, zuen kezka nagusia. Hamaika aldiz salatu duzue Petronorrek kutsadura handia sortzen duela.
Jakin badakigu petrolio findegi guztiak osasunerako kaltegarriak direla. Izan ere, arrisku handiko industria modura daude sailkatuta. Eta hau etxe ondoan daukagu. Izan ere, Euskadin enpresa kutsatzaile asko dago ia etxe barruetaraino sartuta. Begira Lutxanako kasua, Zorrotzakoa.. Ia leihoan daukate fabrika. Horrela garatu da hemen industria. Guk dioguna da ez dugula gura hori gehiago haz dadin, hala ulertu behar da kokearen aurka egin genuen borroka. Gauza bat da instalazio bat aurretik bertan egotea, eta beste gauza bat instalazio hori hedatzea. Eta zabalkunde hori baimentzea, eta kontzesioa agortzen zaionean berritzea... Garai batean egiten ziren gauza horiek, baina gaur egun ez dago zertan horrela jokatu, badakigu-eta industria arriskutsuak direla. Ez bakarrik istripuengatik, leherketengatik... Baita kutsadurarengatik ere. Hasteko, Petronorren kasuan ez dakigu zehatz-mehatz zer jaurtitzen duten airera. Edozelan, findegi baten emisioak kutsatzaileak dira ezinbestean, ez dago hori eragotziko duen teknologiarik.

Zer kutsadura motaz ari gara?


Azken aldian ohartu gara kutsadurarik arriskutsuena partikula xehek eragindakoa dela. Zenbat eta partikula txikiagoa, orduan eta kaltegarriagoa, gure gorputzean barrurago iristen baita. Eta Eusko Jaurlaritzak dauzkan neurgailuek ez dituzte partikula txikiak atzematen.

Hitz egin duzue horretaz Eusko Jaurlaritzarekin?


Marcos Cucó, Muskizko Ingurumen zinegotzia ari da horretan. Kontua da Jaurlaritzak, une honetan, ez daukala bere detekzio-sarea horretarako egokituta. Cucók EHUri eskatu dio azterketa egin dezan, metalek eta partikula xeheek eragindako kutsadura neurtzeko. Baina hori luxu handia da hemen dauden detekzio-sistemekin alderatuta. Iaz eman zioten findegiari behin-betiko Ingurumen Baimena, baldintza batekin: hiru hilabeteko epean frogatu egin behar zuten beren neurgailuak Jaurlaritzaren sarera konektatuta zituela. Geroztik galdetu egin zaie eta inork ez daki ezer, ez dakigu Petronorren emisio-fokuak kutsadura neurgailuei lotuta dauden ala ez. Baina badakigu, gure abokatuak hala adierazi digulako, Petronor ez dagoela behin-betiko Ingurumen Baimena daukaten Europar Batasuneko (EB) enpresen zerrendan. Egoera irregularrean dauden 500 enpresetako bat da. Egia esanda, azaro aldean EBk zigorra ezarri dio Espainiari, Ingurumen Baimen Bateratu guztiak epez kanpo emateagatik. Hori guztia ikusita, partikula xeheen kontrola eskatzea asko eskatzea da. Oinarrizkoena ere ez da-eta betetzen!

Zelan neurtu kutsadurak herritarrengan daukan eragin zehatza? Oso ikerketa gutxi egin da horri buruz.


Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eginda dauka EAEko hilkortasun mapa, eta hori ikus daiteke gure eskualdean, alegia, Enkarterrietan eta Meatzaldean, batez bestekoa baino hilkortasun handiagoa dagoela, portzentaje esanguratsu batean. Hilkortasun tasa orokorra %14 handiagoa da hemen EAEn baino, eta gaitz konkretu batzuen ondoriozkoa %25eraino heltzen da.

Zein gaitz?


Emakumezkoen kasuan, esaterako, arnasbideetako gaixotasunak. Eta bularretako minbiziagatiko hilkortasuna ere dezente handiagoa da batez bestekoa baino. Gizonengan, garuneko hodietako gaitzak eta biriketako minbizia. Iazko otsailean Muskiz, Abanto eta Urtuellako udal ordezkariak bildu ziren Jaurlaritzako Osasun eta Ingurumen Sailekin. Ikerketa deskriptiboa da, ez dauka arrazoiak esplikatzeko helbururik, baina hala ere Jaurlaritzakoak saiatu ziren hemendik joandakoei datuak esplikatzen. Eta esan zuten hilkortasun altuaren arrazoia gure ohiturak direla: gehiago erretzen dugula, gure maila sozioekonomikoa baxua dela... eta gizonen kasuan, iraganean Petronorren lan egin izana. Aldi berean, Petronorren kutsadura eta Espainiako Estatuko beste findegi batzuena konparatzen zituen txosten bat aurkeztu zuten, nahiko txosten baldarra. Gainera, lehen esan dugunez, ez dakigu zenbat kutsatzen duen Petronorrek. Nondik atera zituzten datu haiek?

Ez dago, noski, eskualde honetako hilkortasun-tasa handia eta Petronorren jarduna modu zuzenean lotzen dituen ikerketarik.


Munduan egin dira findegien eta osasun arazoen arteko lotura frogatzen duten azterketak. Dena den, kontrakoa esateak ez du ez hanka ez bururik. 240 hektarea, zazpi aldiz Bilboko Alde Zaharra betetzen duen findegi bat dago hemen, eta gutako batzuk 50 edo 100 metrora bizi gara hortik. Badakigu bentzenoa jaurtitzen dutela, eta toluenoa, eta bestelako partikula batzuk. Sufrea ere erruz dago pilatuta. Horrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diela pentsatzea ikaragarria da. Asko erretzen dugula? Tabakismoari buruzko ikerketek ez dute frogatu hemen gehiago erretzen denik. Ikerketak behar ditugu, baina serioak. Hilkortasun-datuak ditugu, baina ez dira aztertu, berbarako, gaixotze-tasak. Abantoko eta Muskizko Udalek eskatu dute egiteko, baina ez dute ezer lortu oraingoz.

Baduzue itxaropenik kontzesioaren luzapena bertan behera gelditzeko?


Printzipioz, bat ere ez. Dena den, ez dakigu ondo zein den honek guztiak egingo duen bidea zuzenbidearen ikuspuntutik. Hori abokatuen lana da. Guk, momentuz, orain arte bezala jarraituko dugu, eta Petronorrek egiten duen guztia kontrolatzen saiatuko gara. Oso txukun egin behar izango dituzte gauzak, etengabe haiei begira egongo gara eta.

899. emendakina: legearen barruan, baina ez hain

Espainiako Gobernuan PP zegoen garaian sortu ziren “omnibus” legeak: urte amaieran onartu behar dira, oso prozedura azkarra dute eta praktikan edozer gauza sar daiteke barruan. Petronorren kontzesioa luzatzea, berbarako. Cristina Alvarezek, Meatzaldea Bizirik-en abokatuak, azaldu digunez, “lege hauek ez dira osoko bilkuran eztabaidatzen; hala, dagokion batzordera emendakin bat iristen da, batzordeko kideek entzun dute emendakin hori aurretik adostuta daukatela alderdi bik, eta irakurri ere ez dute egiten. Aldeko botoa ematen dute eta kito”. Dena legearen barrukoa da, zer esanik ez, baina zilegitasunaz luze eztabaidatu daiteke. Izan ere, jurista askok kritikatu du sistema hau.

Petronorri beste 30 urteko egonaldia bermatuko dion zorioneko 899. emendakina Ekonomia Jasangarriaren Legearen barruan sartu da, baina izatez beste lege biri eragiten die: Kostaldearena eta Hidrokarburoena. “Hau, azken batean, Kostalde Legearen erreforma bat da, baina beste izen batekin”, dio Alvarezek.

Alabaina, EAJk eta PSOEk adostu dutena ez da aldaketa txiki bat: Kostalde Legearen espirituaren aurkakoa da erabat. Alvarez ziur dago 899. emendakina Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela, hark espresuki dio-eta itsas eremu publikoa babestu behar dela. Hala ere, arau berria nekez salatu daiteke Auzitegi Konstituzionalean. “Herritarok oinarrizko eskubideen urraketak salatzeko bakarrik jo dezakegu Konstituzionalera, eta ingurumena ez da oinarrizko eskubidetzat hartzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
“Petronorrek kirola zikintzen du” mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea “justifikaziorik gabekoa” da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.


2021-07-20 | Daniel Udalaitz
Zer da: Petronor

Petróleos del Norte enpresaren akronimoa da Petronor. Petrolioaren industriako enpresa da eta Bizkaiko Muskizen dauka egoitza soziala. Instalazio nagusiak ere herri horretan dauzka, Kantabriako mugan, La Arena hondartza ezagunaren ondoan. Petronor 1968an legeztatu zen... [+]

2021-07-15 | Daniel Udalaitz
ENERGIA
PROIEKTU ENERGETIKO ERRALDOIEK BIZKAIKO KOSTALDEA HARTUKO DUTE
Bizkaiko Badiaren ziklo konbinatuko gas bidezko zentral elektrikoa eta birgasifikazio planta eraikitzeko lanak laster has daitezke Zierbenan. 77.000 milioi pezetako (3.080 milioi libera) kostua izango dute eta 2003. urtearen amaierako prest egon behar du. Halaber, luze gabe... [+]

2021-07-12 | Daniel Udalaitz
«PRESTIGE» BAT PORTURATZEN DA EGUNERO EUSKAL HERRIAN
Bi hilabete dira "Prestige" petrolio ontziak, itsasoan hautsi eta hondoratu ostean, Galizian eta Kantauriko itsasertzean ezagutu hondamen ekologiko eta ekonomiko handiena ekarri zuela. Gertaeraz geroztik, handia eta etengabea da itsas garraioari buruzko kezka, eta Euskal Herrian... [+]

2021-06-15 | ARGIA
Petronorren greban dauden langileen aurka oldartu da Ertzaintza

Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]


2021-02-22 | ARGIA
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute

Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.


Eguneraketa berriak daude