Kristauak juduei zuhaitzak landatzen beduinoen lurretan

  • Israelen gehiengo juduak edozein aitzakia du on lurrak ebasteko bertan bizitzen mendeak daramatzaten jendeei. Palestinarrei lurrak kendu eta bertan juduek baino sarbiderik ez duten herriak eraikitzeko lanak ezagunak dira, ez ordea bakarrak. Negeveko basamortuan bertako beduinoei lurrak ostuta, basoak landatzen dituzte.
net hurbil
Jonathan cook kazetaria da Nazareth herrian bizi dena. 1965ean sorturiko ingelesa, 2001etik bizi da Israel barruko palestinarren hiriburuan, free-lance moduan argitaratuz lanak munduko hedabide askotan. Liburu garrantzitsuak ere baditu plazaratuak, azkena Disappearing Palestine: Israel’s experiments in human despair (Palestina desagertaraztea: Israelen esperimentuak gizakien etsipenarekin).

Joan den abenduan Cookek sinatutako honako artikulua azaldu zen: “Jesus erreklutatu dute: God TVk Israeli laguntzen dio beduinoak menperatzen”. Kronika berari Alternet gunean honako izenburua ezarri diote: “Nola konbentzitu dituen God TV telebistak bere jarraitzaile ebanjelikoak Israelgo basamortuaren erdian milioi erdi zuhaitz landatzeko”.

Duela hamarkada gutxi kristau tradizionalistek judua etsaitzat zeukaten. Gure elizetan otoitz egiten zen Jainkoak judu zitalak bide onera bihur zitzan. Gaztelaniazko formula zen: “Por la conversión de los pérfidos judíos”. Orain, ordea, zital, desleial eta salduak musulmanak ei dira, eta kristau kontserbadoreak eskutik helduta dabiltza judu sionista gogorrenekin. Horren adibidea da Jonathan Cookek kontatu duena.

Israelen mugen barruan dagoen Negev basarmartuaren hiri nagusi Beershevatik kilometro gutxira honela dioen afitxa aurki daiteke bide bazterrean: “Jainkoaren Telebistaren Basoa. God TVren eskuzabaltasunari esker, milioi bat zuhaitz landare dago prest Israelgo lurretan aldatzeko eta Negeveraino ura eramateko bitartekoak ere bai”.

Opari horren laguntzaz dagoeneko landatu du milioi erdia baino gehiago Jewish National Fund erakundeak, Israelen basoak eta herri berriak –juduz osatuak, noski– sustatzen dituen nazioarteko erakunde sionistak.

God TV edo Jainkoaren Telebista kristau ebanjelikoek duela 15 urte sortu zuten Britainia Handian eta geroztik sekulako indarra hartu du. 2007an egoitza nagusia Jerusalemera eramanik, gaur munduan 500 milioi jenderengana iristen dela aldarrikatzen du. Satelite bidez barreiatzen du kristau ebanjelikoen mezua bost kontinenteetara.

Kristauok sinesten dute palestinarrei beren betiko lurrak kendu eta haietan juduak bizitzen jartzeak azkartu egingo duela Jesus bigarrenez munduratzeko egunaren etorrera. Nazaretheko Jesus profetaren bigarren etorrera azken aldian gero eta gehiago aipatzen den kontua da, XXI. mende hasierako krisi anizkoitzak erlijioen irakurketa apokaliptikoei loraldi berria ekarri dielako. Israelgo instituzioen eta kristau eliza ebangeliko batzuen arteko elkarlana bide beretik sendotu da.

Baina Beershevaren kasuan juduek zanpatu behar dituztenak ez dira palestinarrak, beduinoak baizik. Magreb eta Ekialde Hurbil osoan barrena kokaturik bizi dira Erdi Aroan Arabiar penintsulatik barreiatu ziren tribu beduinoak, duela gutxi arte basamortuetan eta abeltzaintzari emanak. Israelen ez dira 100.000 jendetara iristen... eta hala ere gehiegi dira, nonbait, Negeveko desertuan herri eta etxalde berriak eraikitzeko asmoak dituzten sionistentzako

Giristino sionistak

God TVaren sortzaile Rory Alec-ek bere jainkoaren deia jaso omen zuen Israelen inbertitu zezan: “Pranta ezazu lurra nire Semearen itzulerarako”. Alecek zorrotz kunplitu du agindua, martxan jarriz “Erein hazia Jainkoarentzako” kanpaina. Argudio eztabaidaezin bat dauka horretarako: “Nik esaten dizuet Jesus laister itzuliko dela!”. Milioika dira munduan hori sinetsita bizi direnak.

Arazoa da haziok erein eta landareok aldatzekotan, lur haietatik fueratu behar direla hamabost mende edo gehiago bertan daramaten artzain beduinoak. Horrela, Al-Arakib herrixka bederatzi aldiz birrindu dute polizia eta ofiziale israeldarrek, bertako 350 herritarrak bortxaz eramanez Rahat herri berrira.

Antzeko operazioak burutzen dituzte egunero agintari juduek, Negeveko herri txikietan bizi diren 90.000 beduinoen kontra. Hauek ahal bezala egiten diete aurre txikizioei. Jonathan Cookek esplikatu duenez, “beduinoek aurre egiten diete, kexu baitira haientzako eraiki diren auzo berriak hiri-erreserbak direla, ekonomia mailan bezala egitura sozialean gizarteak zokoratuta bizimodu tristea baizik eskaintzen ez dutenak”.

Negev Coexistence Forum erakundetik beduinoen eskubideen alde saiatzen den Haia Noach-ek esan dio kazetariari: “Al-Arakibeko jendeok ez dute alde egin nahi, herria askotan txikitu dieten arren. Baina agintariek landatzen badute basoa hemen, herritarrek ez dute itzultzeko aukerarik izanen”.

Bestalde, beduinoak ohartzen dira beren lurretan baso berriak landatzea lehen urratsa dela, ondoren datozela judu komunitateen auzo eta herri berriak, legez aitortuak ez izan arren Tel Aviveko gobernuak babestu eta sustatzen dituenak.

Gaia Israelgo auzitegietan ere badago. Beduinoek eta beren aldekoek lortu nahi dute alde batetik beren herrixkekin egiten duten txikizioa geldiaraztea, eta bestetik azken urteotan sortu diren bizileku ilegalak batera edo bestera legeztatzea.

Beduino gazte asko sortu da haien gurasoak bortxaz eramanda sartu zituzten auzoetan. Eta hauetan bizimodu duina eduki ezin delakoan, asko berriro itzuli dira gurasoen lurretara. Eraikuntza ilegalak egin dituzten juduen alderantziz, beduinook oso zail daukate berenak legeztatzea.

Palestinarrei egunero egiten zaien lur ebasketak komunikabideetan oihartzun handirik izaten ez badu, beduinoen kontrako erasoez kasik ez da iristen informaziorik. Jonathan Cookena bezalako artikulu batekin gaiari hari-muturra aurkitu eta Interneten galdezka hasiz gero, orduan bai irakur daitezke albisteak. Bedouin-Jewish Justice in Israel gunean, adibidez, judu moderatuak saiatzen dira herritarron eskubideak defenditzen, auzitegietan bezala kalean defendituz eta informazioa zabalduz.

Aurrez aurre dauzkate Israelgo estatuaren aparatuak, mundu mailako judu erakunde nagusiak, eta hori guztia gutxi balitz, orain munduko kristau fundamentalistak. God TV katean ari direnak bezalako ebanjelikoak omen dira gogorrenetakoak beduinoekin eta batik bat palestinarrekin juduek inolako konponketarik lortu ez dezaten.

AEBetan Christians United for Israel (CUFI) erakundea lobbygintzan ari da Israelen alde. Ez dio axola CIFI fundatu zuen John Hagee artzainak duela hamabost urte esan bazuen Hitlerrek Jainkoari lan zikina egin ziola, zeharka juduak Israela bideratu zituelako. Berdin dio, baldin eta urtean milaka turista kristau eramaten baldin baditu Lurralde Saindura. Sionismo kristaua ere bada.

Azkenak
2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude