I Betaurrekoak utzi ondoren ohe ixkinako mahaian barneratu naiz gauero hemen hasi ohi dudan bidaian. Nahiz ta nekeak bere lekua badaukan nire soslaian indartsuago sentitu ohi naiz oheratzeko garaian… Dena errazago konprenitzen denez ametsen lengoaian beste behin ere galdu nahi nuke izarapeko paisaian eta betazal pisutsuekin marrazkiak egin nahian mundu berri bat sortzera noa nire gelako sabaian. |
II Seme-alabarik ez du galtzen pobre jaio den herriak atzerritarrak bertako gisa hartzen ditu atzerriak. Ez dira ikusten plañideraz betetako hilerriak negarrik egin gabe erditu ohi dira jaioberriak. Harritzen gara, Diario Vascok, Garak edota Berriak eguneroko ogi baititu pozezko eleberriak. Negua ere lorez betetzen duenez udaberriak zuri beltzean ematen dira koloretako berriak. |
|
III Gure herriaren egoeran badago diferentzia terroristatzat ez baita hartzen euskaldunon kontzientzia. Azkenaldian arraro dago Madrileko audientzia lehen baino askoz urriagoa baita gure presentzia. Urruti daukagu herri zahartu, ahaztuen dekadentzia bide berean batu zaizkigu Katalunia, Valentzia… Euskal Herriak badauka lurra, hizkuntza ta esentzia lortu du orain arte amesten zuen independentzia. |
IV Diru galerarik ez du sortzen jokoak eta pokerrak, zientziaren aurka galdu ohi dute IHESAk eta kantzerrak… Irrien lagunak diren Pirritx eta Porrotxen posterrak bezain alaiak bihurtu dira mundu osoko bazterrak. Lehenago minaren gune zena konkistatu du plazerrak goizero ematen dizkiegu ingurukoei eskerrak. Ume jolasen ardatz ez dira fusilak eta bunkerrak, garai bateko pelikuletan agertu ohi dira gerrak. |
|
V Guk ez ditugu munstro gisako etxeorratzak zutitu, ez da gertatu lehenago beste kutsadurazko istripu, agintariak erraustegien aurka ditugu gainditu, pegatinetan ez da ageri jada “AHT gelditu!”… Lurra maitatzen ikasi dugu, zerua da oskarbitu, aspaldi ez ditu ziklogenesi beldurgarriak erditu, tsunami edo lurrikarekin mila bihotz erdibitu… eta Saharan basamortuak loreak ernaltzen ditu. |
VI Ilusiorik ez da faltako nire gaurko testigantzan bertso hauetan esan dudana ez dut jarri nahi zalatzan. Dena eta guk nahi genukeena jarri ditzagun balantzan biak berdindu ta orekatu ditzakegun konfidantzan. Nire tokia egin ondoren utopien enparantzan ia galdu naiz errealitate honetaranzko mudantzan, gaua joan da ametsak egi bihurtzeko esperantzan ta eguzkiak harrapatu nau ilargiarekin dantzan. |
XXII. Zapiain Anaiak Bertsopaper Sariketako sorta irabazlea.
Doinua: “Eguzkiak urtzen du goian”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]