Kantak barru-barrukoak direnean, beti heltzen dira

  • Xarma ::Amaraunak

    Autoekoizpena

    iraupena ::43´57´´

    prezioa ::10€

XARMA. Amaraunak
XARMA. Amaraunak
Beizama, Ondarroa, Berriz eta Donostiako kideak dituen talde hau luzaroan egindako lanaren fruitua jasotzen ari da. Iaz lan hau kaleratu zuten eta zuzenekoek emandako izen onak eta irabazi berri duten Danbaka musika lehiaketak lagunduta, kontzertuak eman eta eman dabiltza aspaldi honetan. Igartzen da taldekideak ez direla hasiberriak; ezin ulertu, bestela, agertoki gainean erakusten dituzten intentsitatea eta trebezia. Ez hori bakarrik, euskaraz abestutako hamabi kantetan gai dira Kuraiaren urgentzia daukan rock gitarreroa, metalaren hondeamakina eta post-hardcorearen intentsitatearekin jolasteko; eta horri, gainera, bi ahotsetara abestutako, xuxurlatutako edo oihukatutako melodiak zein erritmo desberdinak gehitzeko. Hitzak sentikorrak, borrokalariak eta sinesgarriak dira, barru-barrukoak.

Itsaso Gutierrez - Xarma
Sinisten dugunagatik borrokatzen askeagoak garela iruditzen zait

“Uko egin gabe bizitzaren xarma sentitzeari”. Zein da zuentzat bizitzaren xarma?


Bizitzaren xarma bizirik gaudela sentitzea da. Eguneko gauza txikiekin gozatzen ikastea, gure akatsetatik ikasten aurrera egitea, gure buruarengan sinistea… Bakoitzak bere burua aztertu, ulertu eta sentitzeko beldurrez bizi gara eta horrek milaka ate ixten digu. Nire ustez, jarreran dago sekretu bakarra. Zoriak gure alde egiten ez duenean ere zorionekoak gara, bizirik gaudelako. Zertarako horri uko egin?

Disko honek asko dauka zulotik irten eta gogor borrokatzetik…


Bai. Haserre gaude. Euskal Herrian justiziaren gidaritzapean gertatzen diren injustiziekin haserre. Eta musika ideiak kaleratzeko baliabidea eta haserrea agertzeko errekurtso ezin hobea dugulako, egiten ditugu kantak halakoak.

“Ametsak gorde nahi ditugu poltsiko apurtuetan, alferrikako lana dela dirudien arren, ahalegin hutsak ematen duen indarra sentitzearren”. Borroka egite hutsa bada bizirik zauden seinale?


Bai. Sinisten dugunagatik borrokatzen askeagoak garela iruditzen zait. Behintzat libre zaude; libre zure kontzientziarekin, zure buruarekin. Bakoitzak bere baloreak eta printzipioak eraiki eta defendatzen nahikoa lan dugu. Ez da erraza koherente jokatzea.


Danbaka lehiaketa irabazi berri duzue. Nolako diskoa prestatzeko asmoa duzue?


Kanten zirriborro nahikotxo ditugu jada. Elkarrengandik asko ikasi dugu, eta jakin badakigu zein kantak funtzionatuko duen eta zeinek ez. Ilusio handiarekin gaude eta sormen lanetan buru belarri aritzeko prest. Oraingoan ideiak argiago ditugu. Taldeak berezko nortasuna hartu duela uste dugu. Asmoa da disko hau gogorragoa izatea.


Zuzeneko guztiak azkenekoa balitz bezala bizi dituzue.


Bai. Musika barneak askatzeko baliabidea dugu, eta lehen akordetik azken erritmoraino biziki sentitzen saiatzen gara.

Azkenak
2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude