Ez begiratu behera

  • Durangaldeko mendiak Euskal Herriko mendirik maiteenetakoak direla esatea ez da gehiegikeria. Anboto, Mugarra, Leungane, Udalaitz... Mendizale petoek eta horrenbeste ez direnek sarri aipatzen dituzte izenok. Mendizaletasun hutsetik haratago doan lotura baitugu ertz zorrotzeko gailur hauekiko. Hamaika kondairaren habia, oraindik ere karga mitologiko handia dute. Paraje hauetara ostera egitea, hodeien artean hegan egitearen parekoa da.
Hodeien artean hegan egitearen parekoa, bai, tarteka hegan egiten ari garela pentsatuko baitugu, Durangaldeko hainbat ertz zorrotz zeharkatzeari ekinez gero. Durangaldeko gailur nagusia den Anbotora bide arruntetik igotze hutsa, adibidez, amesgaizto bilaka daiteke labar malkartsuen aurrean zorabioa sentitzeko joera duen edonorentzat. Zer esanik ez, ondorengo lerroetan proposatzen den zeharkaldiko hainbat igarobidetan. Txangozale arruntek arreta bereziz egin beharreko zeharkaldia da ondorengoa, eta eguraldi kaxkarra dagoenean bazterrera lagatzekoa.

Urkiolako santutegia harturik abiapuntu eta helmuga, Durangaldeko gailur garrantzitsu gehienak bata bestearen atzetik kateatzea proposatuko dizuegu. Esan gabe doa, mendian ibiltzeko nolabaiteko trebetasunaz gain –harria da protagonista ibilbide osoan zehar–, gutxieneko prestakuntza fisikoa ere behar dela, txangoa osatzea bada xede. Izan ere, igoera metatua ia 4.000 metrokoa da, eta hori, egun bakarreko ibilaldian, ez da txantxa.

Urkiolamendi, berotze ariketak

Urkiolako santutegia (700 m) atzean utzi eta Urkiolamendiko gailurra izango dugu lehenengo jomuga; igoera lasai burutu ostean iritsiko gara bertara, eta tontor berde horretatik jarraian osatuko dugun ibilbide zirkularraren gaineko ikuspegi ederra izango dugu. Gorputza berotzen joateko ederki baliatuko dugu Urkiolamendiko igoera pausatua, jarraian Asuntzeko lepora jaisteko altuera galdu behar badugu ere. Poliki-poliki, Larranoko lepoa eta Anbotoko gailurreria behealdetik bistaratuz, Anbotoko azken igoerara inguratuko gara. Hasieran pagadian sarturik egingo dugu gorantz, baina gailurretik gertu pagadia utzi eta ertza zeharkatu beharko dugu.

Urtetan bertatik igaro diren mendizale guztien eraginez, harkaitza erabat leunduta dago zati honetan, eta kontu handiz ibili beharko dugu irristadaren bat izan nahi ez badugu. Denbora gutxian, Anbotoko gailurrera helduko gara (1.331 m). Ikuspegia, esan beharrik ez dago, zoragarria da norabide guztietan. Zeharkaldia pixka bat luzatu nahi duenak, Orisol (Arangio) eta Izpizteko gailurretara ere igo daiteke, eta jarraian Anbotora Zabalandiko lepotik igo, baina joan-etorriko bidea egitea tokatuko zaio ia ezinbestean, eta hori ez da sarritan gustagarriena.

Ertz zorrotzen bila

Lan handia dugu aurretik, eta ez dugu paisaiaz gozatzen denbora gehiegi igaroko; Durangaldeko mendietako ertz zorrotzetan hegan egitea da gure gaurko asmoa, eta horrela, Anbotoko igoera arrunteko azken metroak desegin, eta pagadian sartu aurretik Larranoko lepora eramango gaituzten margo ikur horiak aurkitzen saiatuko gara. Margo ikurrik aurkitzen ez badugu ere, ez dago zertan kezkaturik, ibilbidean ez baitago zalantzarik: gailurreria, ertza, da jarraitu beharrekoa.

Elgoin (1.250 m) eta Kurutzeta (1.215 m) gailurretatik igaroko gara Larranoko lepora ailegatu aurretik. Dagoeneko ez da hain erraza ibilbideari metroak irabaztea, eta bi eskuen laguntza beharko dugu une askotan segurtasunez aurrera egiteko. Igarobide batzuek amildegiaren ertzean propio eskegiak dirudite, eta kontu handiz ibili beharko dugu. Kontu handiz, baina izugarri gozatuz. Harri artean denboratxo batez gora eta behera ibili ostean, Larranoko lepo inguruko zelaiak atseden hartzeko modukoak dira. Beharko atsedena, bai, ondoren datorkigunerako: Larranotik Alluitzerako zatia.

Larrano Puntie (980 m) atzean utzi eta arreta handiz egingo dugu aurrera, bi eskuez lagunduz gure mugimendu ia bakoitzari. Tarteka ez da erraza orekari eustea, eta Alluitzeko gailurra geroz eta gertuago dakusagun arren, aurrera egitea bereziki neketsua denaren irudipena izango dugu. Harik eta Infernuko Zubi sonatuan ertzaren zailtasun mailak gorena jotzen duen arte.

Infernuko Zubian aurrera

Igarobide arriskutsua ikuspegi objektibo batetik behatuz gero, zailtasuna eta arriskua ez dira muturrekoak. Arreta eskatzen duen eremua da, horretan ez dago zalantzarik, baina zatirik aereoena saihesteko aukera dago, ertza bera baino metro batzuk beherago doan bidexkari jarraitu eta segidan besoen laguntzaz baliatuz (Larranotik Alluitzerako noranzkoan). Edozein kasutan, eguraldia kaxkarra denean eta harria heze edo busti dagoenean, hobe beste mendiren batera joatea.
Larranoko lepotik Alluitzeko tontorrera doan ertza norabide batean zein bestean zeharkatu duen orok ederki daki naturak ezkutatzen duenaren berri. Ertza zorrotza da zenbait puntutan, eta oso zorrotza, gure mendiotako puntu beltzetako bat den Infernuko Zubian.

Zilegi da laguntza?

Azken boladan eztabaida sutsua piztu da Infernuko Zubia igarobide seguruagoa bilakatzeko hartuko omen dituzten neurrien inguruan. Aukera bat baino gehiago dago mahai gainean: denboraren joanak eta mendizaleen joan-etorriek erabat leundutako harkaitzak zizelkatu eta laztu, burdinazko katea itsatsi harkaitzari... Horrelako kasuetan ohikoa den moduan, hartuko omen dituzten neurriek aldeko eta kontrako iritziak sorrarazi dituzte. Katea bai, ala ez? Mendia, natura, bere horretan utzi, ala istripuak eragotzi ditzakeen tramankulu laguntzaile hau itsatsi harkaitzari? Bestela esanda, katea ezartzeak istripuak gutxitzeko balioko al du benetan?

Gure mendietan ez ezik, beste mendikate sonatu eta ezagun askotan ere ohikoa da horrelako kate, iltze eta elementu lagungarriak aurkitzea. Boteprontoan, Aiako Harriko (Gipuzkoa) burdinazko iltzea, Txurrumurru eta Erroilbide gailurren arteko pasabidean lagungarri izango zaizkigunak, edo Peña Carriako (Araba) kate, iltze eta gainerakoak datozkigu gogora. Pirinioetan, ugari dira horrelako adibideak. Balaitouseko Latour atakako iltzeak, Anayet mendiko katea, Ordesako Sarrioen pasabideko katea... Bide arruntetan ez ezik, jende gutxiago ibiltzen den beste hainbat menditan ere horrelako ekipazio ugari daude Pirinioetan. Mundu zabalean ere, ugari dira adibideak, Alpeetara joan besterik ez dago. Infernuko Zubian jarriko luketen katea ez litzateke, beraz, lehenengoa izango.

Eta laguntza kalterako balitz?

Mendizale askoren aburuz, mendia dagoen horretan utzi beharko litzateke, inolako elementu lagungarririk gabe. Mendietan asko dira, ordea, elementu lagungarriak. Infernuko Zubitik lerro zuzenean kilometro eskasera dagoen Atxartera joan eta ikusi besterik ez dago, bertako paretetan, euskal eskalatzaileen jardun-gune historikoetako bat izanik, dauden torloju, rapelerako ekipazio, kate eta gainerakoak, harkaitza zulatu ostean berari itsatsirik, noski. Non dago muga? Zer da zilegi, eta zer ez? Badirudi natura nahi dugunean edo komeni zaigunean baino ez dugula babesten...

Bizi garen munduan bizi gara, egia, baina hausnar ditzagun horrelako kasuak patxadaz eta eragin diezaiogun buruari birritan erabaki atzeraezina hartu aurretik. Izan ere, katea ezartzeak, arriskua gutxitu baino, mendian ibiltzen trebatuegia ez dagoen jendea erakarriko luke, balizko segurtasun horren amuarekin, eta pentsatzekoa da istripu kopurua ez litzatekeela gutxituko, naturari kaltea egiteaz gain.

Infernuko Zubitik Alluitzera

Behin Infernuko zubia igarota, eskalada labur batek eramango gaitu Alluitzeko (1.040 m) gailur ederrera. Jaitsiera gogorra da, Alluitz eta Aitz-txiki banatzen dituen Artolako lepora. Zuzenean Atxartera jotzeko tentazioa izatea normala da, baina ez zaigu gehiegi kostako Aitz-txikira (791 m) joan-etorri azkarra egitea, beste gailur bat poltsikoratzeko baino ez bada ere. Jaitsiera gogorraren ostean Atxarteko zulora helduko gara, eta Untzillaitzeko malda beldurgarriari aurre egiteko ordua iritsiko da.

Diagonal Handia izenez ezagututako bidexkatik egingo dugu gorantz, malda benetan pikoari aurre eginez. Xenda arrasto hautemanezin batek eramango gaitu harrizko plaka erabat lau batzuen oinetara. Igoerako igarobide zailena da. Ezkerretik gaindituko dugu, kontu handiz, igarobide zail xamar hau, eta etenik gabe gorantz egingo dugu, harik eta Saukuko koba pasa, gailurreria eta ertza begiz jo eta gailurrera heltzen garen arte: Untzillaitz (934 m).

Txangoak ez du etenik, eta gutxi dira, ibilaldiaren joanean, atsedenerako tarteak. Untzillaitzeko gailurretik Mañarira jaistea zangoak izugarri zigortu beharraren sinonimo da, malda izugarri pikoa baita herriko kaleetara iritsi arte. Ia 800 metroko jaitsiera etenik gabea, eta beste 800 metro igo beharko ditugu jarraian, Mugarrikolanda lepora, lehenik, eta Mugarrako gailurrera (964 m), segidan, iristeko. Berriz ere Mugarrikolanda lepora jaitsi eta Artatzagane (995 m) eta Leungane (1.009 m) igoko ditugu, Inungane lepora jaitsi, Errialtabaso gailurra (1.018 m) igo (bide nagusitik pixka bat desbideratu beharko dugu horretarako) eta 36ko gerran borrokatu zirenen memoria betiko gordetzen duen Saibiko gailurra (946 m) menderatuko dugu, igoera azkarrean, txangoa amaitzen ari garela ohartzen garen neurrian. Jaitsiera azkar batek eramango gaitu berriz ere Urkiolako santutegira, hainbeste ezkongaberen otoitz gunera.

Azkenak
Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Eguneraketa berriak daude