Gabonkeriei jarriak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
I
Gabon inguru hontan
inor ez da xurra
krisian gaudela ta
guzia gezurra!
Kontsumismoak egin
digu iruzurra:
patrikak hustu eta
gorputza izurra.
II
Lehen Erregeak ziren
orain Olentzero
denak batuta ere
azkenean zero
mezu berberarekin
baitatoz urtero:
Guztiok egitea
dendaren bezero.
 
III
Jaitsiko balitz Jesus
gurutziltzatua
lehenbizi salatuko
luke Aita Santua
ta gero kontsumismo
neurriz pasatua
esanaz “hori ez da
nik proposatua”.

IV
Jesusen historia
konta izan denez
mundu berri batean
egin zuen amets.
Izan nahi zuen hura
behartsuen babes
bihurtu da dirua
lortzeko lanabes.

 
V
Belengo estalpea,
Belengo arotza
gaur egun askorentzat
histori arrotza.
Gabon kanpaiak txin txin
diruaren hotsa
horrela ospatzen da
Belengo jaiotza.
VI
Iberdrola ere txintxo
Belenaren bila
piztu ditu milioika
farol ta bonbilla
ta orain eskertzeko
halako lan pila
tarifa igo eta
lasaitu dadila.
VII
Nahiz eta jakin zer den
saltzaileen asmua,
Olentzeroz mozorro
oi dute mamua.
Beti bezala irents
dugunez amua
alferrikakoa da
oraingo damua.
VIII
Nahiz askok ez sinistu
Belengo estanpan
urtero izar bera
pizten dute mapan.
Nola denok erori
ohi garenez tranpan
orain arnas estuka
urteko aldapan.
   

Doinua: “Maritxu nora zoaz”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2019-03-01 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala “Lexo”ren emaria

Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2014-01-16 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

2013-04-10 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]


2012-12-26 | Aitor Sarriegi
Extrari jarriak

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak


Eguneraketa berriak daude