Ezina ekinez egina

Errepikatu gezur bat mila aldiz, eta handik gutxira egia bihurtuko da”. Joseph Goebbelsek asmaturiko leloa dotrina egin dute boterean daudenek. Esate baterako, instituzioek garapen jasangarria eta herritarren partaidetza bultzatzen dituztela gezur borobila izanik, ontzat ematen da bazter guztietatik errepikatzen digutelako.

Mila adibide jarriko nuke, baina batekin geratuko naiz. Publi-propagandaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu berria eredugarria izan beharko genuke jasangarritasunari dagokionez. Baina, Donostialdeko Lurralde Plan Partziala delakoa aztertuz gero (gainontzekoak ere antzekoak izango dira) ikusten da baieztapen hori ez dela egia. Areago, desastre hutsa dela ageri da. Gainera, ziria, isilka-misilka, inongo eztabaidarik gabe (informazioa Internetera eta erakusketa engainagarri batera mugatuz) sartu nahi digute.

Zorionez, badira Interneteko berriak aztertzen eta herritarrei helarazten dituztenak, eta lagun horiei esker, duela bi hilabete eskas jakin genuen Donostialdeko Lurralde Plan Partzialak –jadanik onartua dagoena– Oiartzun herrian eragin handia izango duten ekimenak biltzen dituela. Hala nola, bigarren Ingurabidearen luzapena eta Lezo-Gaintxurizketako eremuan jarduera estrategiko eta logistikoetarako plataforma. Lehenengoak bete-betean harrapatzen du Oiartzungo bailara, halaber, plataforma logistikoak, herriko plangintzan neurri batean babesturik dauden eremu zabalak hartzen dituelarik.

“Ttakun-ttakun... Oiartzun arriskuan!”. Txalaparta informatikoaren eta kartel batzuen bidez herri batzarra konbokatu genuen. 200 bat herritar, baserritar zein auzotar edo kaletar agertu ziren, denak guztiz asaldaturik entzuten ari zirenarekin: “Donostiako bigarren gerrikoa egin berria eta beste luzapen bat egin nahi dute gure bailararen erditik? Gainera, beste plataforma logistiko erraldoi bat egin nahi dute? Ahaztu gabe, AHTren obrak hastear daudela? Horrek ez du ez hankarik ez bururik!”

Batzarrean lan-talde bat sortu zen. Mehatxuari aurre egiteko modurik eraginkorrena, herritarrei informazioa helaraztea izan zen. Nola? Auzoetan batzarrak antolatuz, etxez etxe banatzeko esku-orriak eginez, hondamendia irudikatzen duten panelak eta argazkiak toki guztietan ezarriz, eta batez ere, ahalik eta alegazio gehien bilduz, plan honen erantzule diren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailera eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzeko.

Hasieran ezina zirudiena lortu dugu: 7.500 alegazio biltzea –horietatik 3.200 Oiartzunen bizi diren herritarrenak: erroldaren %40 ordezkatzen duena– eta Lurralde Antolaketa Sailaren Donostiako ordezkaritzan aurkeztu genituen abenduaren 30ean. Baina gai horren inguruan eraturiko herri-sarea eta batez ere “herriko eragile sozial eta politiko guztien artean lorturiko erabateko adostasuna” izan da garrantzitsuena, honen isla izan baita alderdi politiko guztiak bat etorri izana alegazioarekin. Eta hasieran alde zegoen Diputazioa ere hasi da autobidearekiko desmarkatzen.

Pozik gaude. Instituzioek kudeatzen dituztenen zurikeria agerian uzteaz gain, beste gezur arriskutsu bat jarri dugu kolokan. Hau da, herritarrek ingurumenarekiko arazoez paso egiten dutela ustearekin, edo behintzat, goitik datozen barrabaskeriak gerarazi daitezkeen ustearen aurrean herritarrak etsita daudelako ustearekin. Bestela esanda: “Gogoko izan ala ez, goikoek nahi dutena egingo dute beti, beraz, zertarako istiluetan sartu?” delakoarekin.
Bada, bai! Batzuetan lortzen da, ezina ekinez eginik!

Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude