Nola sortu zitzaizuen Azpeitian danborrada egiteko ideia?
1957an Baltasar Iglesias eta ni Azpeitiko apaizak ginen. Biok donostiarrak izanik, danborrada ilusio handiz bizi izan dugu beti. Azpeitiko patroia Soreasuko San Sebastian denez, aitzakia paregabea genuen gure ideia ezagutarazteko. Garai hartan Azpeitiko Oargi gazte taldearekin aritzen nintzen elizako gauzekin lanean. Beraiei proposatu nien ekimena, begi onez hartu zuten eta lanari ekin genion hogei haurrekin batera. 1957an jendeak apaizoi kasu egiten zigun ia beti.
Nola atera zenuten aurrera proiektua?
Lehenik eta behin, ez genuen materiala erosteko dirurik eta ezin ginen inorengana diru eske joan, herritarrek ezagutzen ez zuten horri ez ziotelako dirurik emango. Hala, lehenengo urtean beharrezko materiala beste herri batzuetako elkarteek utzi ziguten: Debako talde batek jantziak eta Irungo Atsegina elkarteak danborrak. Bi heldu eta bost mutiko joan ginen Irunera, eta elkarteko gizonak aho zabalik utzi genituen: harrigarria egin zitzaien trenean bost haur eta bi heldu hainbeste danborrekin irudikatzea. Azpeitiarrei asko gustatu zitzaien eta ordutik aurrera gauzak erraztu egin ziren; jendeak zekien gauzetan lagundu zigun. Gerora, material guztia geurea izatea izan genuen helburu, festa benetan geurea egiteko.
Nola egiten zenituzten hasierako entseguak?
Tren geltokiaren atzealdean egiten genituen jendea ez ohartzeko. Izan ere, sorpresa eman nahi genuen, inork ez zuen antolatzen ari ginenaren berri, haurren gurasoek ere ez zuten gertatzera zihoana espero. Entseguetan ez genuen musika jartzeko aparailurik eta abestiak nik kantatzen nituen. Gerora, urtarrilaren 19an ateratzeko Azpeitiko Musika Bandarekin hitz egin genuen, bidean gurekin batera jotzeko. Beraiekin egin genuen entsegu orokorrean ohartu ginen lana paregabea zela. Hasiera haietan musikariak gurekin etortzen ziren bidean; hori gerora aldatu egin da. Gaur egun herriko plazan bakarrik jotzen dute musikariek, eta kaleetan bozgorailuen bidez entzuten dute danbor-joleek.
Nolakoa izan zen 1957ko urtarrilaren 19 hori?
Lehenengo urtea saiakera bat izan zen, San Sebastian bezperan atera ginen. Ez genion inori jakinarazi, ez ginen prentsan azaldu, Udalari ez genion ezer esan... Egia esan, ez zitzaidan burutik pasa ere egin inolako baimenik eskatzea, eta inori ezer esan gabe irten ginen Azpeitiko kaleetan barrena. Kalean zebilen jendearentzat harrigarria izan zen: hogei mutiko danborra jotzen eta musika banda elkarrekin ikustea.
Egun euritsua zen, baina hartutako lanaren ostean ez genuen atzera egin nahi izan. Jendeak ilusioz hartu zuen gauza polita zelako, 20:00etan atera ginen eta jende asko zegoen kalean. Inon gelditu gabe pasieran aritu ginen hiru kantu joz behin eta berriro. Guztiak Donostiako Danborradatik hartuak ziren: San Sebastian Martxa, Iriarena eta Diana.
Zein da Azpeitiko Danborrada gaur egun arte iraun izanaren sekretua?
Lan gogorra egin genuen denok, eta esfortzua izugarria izan zen. Bertakoen inplikazioa izan zen gerora danborradaren arrakastaren oinarria. Azpeitiko herriak duen indar, gaitasun eta inplikazioa izan dira egitasmoa aurrera atera dutenak. Hori izan ez bagenu ziur nago gure nahia ideia hutsean geratuko zela. Ilusioarekin eta lana egiteko gogoarekin edozer lor daiteke.
Bigarren urtean gauzak asko aldatu al ziren?
Bai, azpeitiarrei ikusitakoa gustatu zitzaien eta gehiagok parte hartu zuten edo laguntza eskaini nahi izan ziguten. Ilusioa pixkanaka zabaltzen hasi zen. Urte hartan ere ez genuen dirurik izan, baina herritarrek dena jarri zuten euren aldetik. Karroza, erregin eta zaldiekin atera ginen urte hartan eta deigarria izan zen, jada ez ginen danborra jotzen zuten hogei haurrekin soilik kalean zihoazen bi apaiz, danborrada sortzen ari zen. Dena den, bigarren urtean ere jantziak eta danborrak alokatu egin genituen, jantziak erostea urte gutxiren buruan iritsi zen.
Ekitaldia egunez aldatu genuen eta bezperan egin beharrean, San Sebastian egunean eguerdiko 12:00etan irten ginen kalera; udaletxera joateko gonbita izan genuen.
Noiz hasi ziren helduak parte hartzen?
1959an. Bi talde atera ziren: Oargi taldea danborrekin eta Peña Taurina barrilekin. Urte hori giltzarri izan zen danborradaren bilakaeran, azken finean, orduan bai, herri osoa festaren parte izan baitzen.
Geroztik zer aldatu da?
Kantu gehiago gehitu dira: hasieran, Raimundo Sarriegik Donostiako Danborradarako asmatutako kantuak jotzen genituen; gerora, Jose Luis Francesena Azpeitiko parrokiako organo-jole eta Herriko Musika Bandako zuzendari ohiak asmatutako lau kantu ere sartu genituen errepertorioan. Beraz, gaur egun Azpeitiko Danborradan bai Donostiako eta bai bertako kantuak jotzen dira.
Aurten 27 taldek eta 1.000 pertsona inguruk parte hartuko dutela jakin dut eta horrek izugarri poztu nau. Hainbeste talde izateak, ordea, arazoa sortu du, guztiak ez baitira plazan sartzen. Baina sortu genuen hura azpeitiarrek beren festa gisa bizi dutela ikustea zoragarria da.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]