Beste espekulazio eragiketa baten biktima?

  • Ezkerraldeko Babcock Wilcoxeko langileak enpresa horren etorkizuna bermatzeko mobilizazioak eta negoziaketak egiten ari dira. Babcock hasieran enpresa pribatua zen, bidea okertu zenean publiko bihurtu zen, etekinak aurreikustean atzera eremu pribatura jo zuen eta orain, mendeurrena betetzeko hamar urte baino gutxiago geratzen zaizkionean, likidatzeko zorian dago.

Babcock Wilcox

Babcock Wilcox (BW) hornidura ondasunen enpresa Ezkerraldean dago, 1918an sortu zen, eta bere historia luzean behin baino gehiagotan izan da protagonista langile mobilizazioak direla medio; bereziki 1977tik aurrera, pribatizazio prozesuen ondoren. Azken urte eta hilabeteotan mobilizazioei berriro ekin diete, enpresak etorkizun lausoa duelako eta ixtearen mamuak egungo lantalde murriztua mehatxatzen duelako. Egungo egoeraren testuingurua ulertzeko nahikoa da 1973an 5.380 langile zituela eta egun 392 besterik ez dituela adieraztea.

BWren azkena 2011ko maiatzean etor liteke. Maiatza bitartean SEPIren (Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea), Austrian Energy (AE) enpresaren eta langileen arteko akordioa indarrean egongo da, ekoizpenean eta lanean jarraitzeko. Akordioa hautsiko balitz SEPIk bere garaian langileei eskaini zizkien bermeak bete beharko lituzke. Berme horiek 300 milioi eurotik gorakoak izan litezke eta 400era ere irits litezke. Beste neurri batzuen artean, SEPIk lan egindako urteko 50 egunetik gorako ordainsariak eskaini zizkien BWeko langileei. Langile gehienak, batez beste, 30 urtetan jardun dute bertan lanean.


Borsig-etik Austrian Energy-ra

Azken hamarkada oso larria izan da BWrentzat. Pribatizazioaren ondoren, atzerriko hiru enpresen esku egon da; enpresok BWen aktiboak ia doan eskuratu eta milioi askotako laguntza publikoa jaso zuten. Orain, ordainketak eten dituzte, badirudi bertan behera utziko dutela eta, itxuraz, egin duten kudeaketarengatik eta laguntza publikoen erabilerarengatik ez die inork erantzukizunik eskatuko. 2001ean Borsig enpresa alemaniarrak erosi zuen. Publikoa izan zen garaiko 5.000 langileetatik 650 besterik ez zituen hartu. Orduan 45 milioi euro ordaindu zituela esan zen, baina azkenean askoz gutxiago ordaindu zuten. Diru kutxa publikoek 212.000 milioi pezeta (1.275 milioi euro) jarri zituzten. Zortzi hilabete geroago ordainketak eten zituen eta gaur egun oraindik berri ofizialik ez dago euskal enpresatik alemaniarrera bidalitako 21 milioi euroei buruz.

2004an ATB enpresa austriarraren esku geratu zen BW. Langile kopurua 440 pertsonetara murriztu zuen. 100.000 euro inguru ordaindu zituen, BWren ondasunak 70 milioi eurokoak izan arren. ATBk ere ordainketak eten zituen. Ondoren Austrian Energyk erosi zuen euskal enpresa, lehenago ATB zen enpresa berak, hain zuzen. Langile kopurua gaur egungo 392 pertsonetara mugatu zuen. 125 milioi euroko diru laguntza publikoa jaso zuen; diru laguntzaren zati bat erretiro aurreratuak ordaintzeko erabili zuten eta gainerakoa enpresaren ondasunei erantsi zieten. Orain, AEk ere ordainketak eten ditu.


AEren espekulazio ariketa?

AEk BWrentzako zeuzkan industria planek porrot egin dute erabat. Besteak beste, ingeniaritza alorra eta laborategia desegin dituzte, puntakoak eta errentagarriak ziren arren. Nagusiki balbulak eta galdarak ekoiztuz, Txina gasifikatzeko lanean aritu da enpresa. Baina Txinako kontratua amaitu eta gero, eskaera zerrenda hutsean da gaur egun. 2008an eta 2009an, urteroko galerak 22 milioi eurotik gorakoak izan dira.

Hala, inbertsiorik gabe, industria planik gabe, prestakuntzarik gabe, enpresa austriarrak 2011ko maiatza bitartean, SEPIrekin hitzartutako bermeak bertan behera geratu arte, BW zainketa intentsiboko unitatean izango duela ondorioztatu dute langileek. Eta hortik aurrera zer? AE 2011ko maiatzera inbertsiorik egin gabe iristen bada, handik aurrera merkatuak utziko dion erabakiak nahiz zuzendaritzak nahi dituenak hartzeko askatasuna izango du eta, gainera, orube oso tentagarriak izango ditu bere esku.
 
Sindikatuek diotenez, austriarrek hamar nabe saldu nahi dituzte, han industria poligono bat egin dadin. Poligono horren kudeaketan SEPI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Sestaoko Udala daude. Beraz, berebiziko paradoxa gerta daiteke: austriarrek doan lortu zutena jatorrizko jabeei saltzea.
 

3.000 milioi euro diru publiko sartu dituzte BWn

Diru kutxa publikoek azken urteotan 3.000 milioi euro inguru sartu dituzte BWren, pribatizazio prozesuetarako, erretiro aurreratuentzako eta abar. 2003tik hona 1.500 milioi baino gehiago sartu dituzte, baina 1978an ordainketak eten eta 1980an nazionalizatu zutenetik, guztira 3.000 milioi baino gehiago izan dira, sindikatuen esku dauden datuen arabera. Erretiroa aurreratzeko lehen plana 1979an egin zen eta ordutik hona halako beste dozena bat plan izan dira. Erretiro aurreratuen bidez, 1979tik, BWko lanpostu gehienak desagertu dira.

Ia mendea duen enpresa
Gauzak aldatzen ez badira, Babcock Wilcox izenez ezaguna den euskal enpresak ez ditu 100 urte beteko –zortzi urte falta zaizkio horretarako─, eskura ditugun datu guztiek hemendik gutxira behin betiko itxiko dela adierazten baitute. Sociedad Española de Construcciones Babcock&Wilcox ─hori da enpresaren jatorrizko izena─ 1918ko martxoaren lehenean zabaldu zuten Bilbon. Enpresaren hasierako kapitala 20 milioi pezetakoa (120.000 eurokoa) izan zen eta euskal finantzari talde batek sortu zuen Babcock&Wilcox Erresuma Batuko enpresaren laguntzaz. Euskal enpresa berriak izen hori hartu zuen, baina enpresa ingelesak enpresaren akzioen gutxiengoa hartu zuen, bere patenteak utzi zizkion eta Galindo bailaran, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatu zen enpresa hura sustatzeko konpromisoa hartu zuen.

Ia mende bateko historian hainbat gorabehera izan ditu. Urte askotan eremu pribatuan etekinak lortu eta gero, 1978an, 5.000 langile baino gehiago zituenean, ordainketak eten zituen. 1980an eremu publikora igaro zen. Hamar urte gogor eta gero, berriro etekinak lortzen hasi zen. 1996an, Espainiako Gobernuan PP alderdia zegoela, atzera pribatizatu zuten eta Borsig enpresa alemaniarrari saldu zioten. 2001ean diru kutxa publikoak 1.275 milioi euro eman behar izan zituen Babcock Borsigen 673 kideko lantalde murriztuari eutsi ahal izateko. Enpresa Borsigi saltzea hitzartu eta zortzi hilabetera ordainketak eten zituen. Tartean, euskal enpresatik alemaniar enpresa nagusira joandako 21 milioi euroekin gertatutakoa ez zen argitu. Bigarren pribatizazioa egin zen gero eta enpresa ATB (Austrian Energy) enpresak erosi zuen; 2004an 100.000 euro ordaindu zituzten eta 125 milioiko laguntza publikoa jaso zuten. Gaur egun ordainketak eten ditu eta 392 langile dauzka.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude